Lan Kontratuaren Aldaketak, Etenaldia eta Eszedentziak

Derecho5,57 KB

Lan Kontratuaren Aldaketak

Lan kontratuan aldaketak egon daitezke (bi aldeen borondatez, alde baten borondatez edo aldeen borondatez besteko baldintzengatik).

Aldaketa nagusiak mugigarritasun funtzionala, geografikoa eta lan baldintzen funtsezko aldaketa dira.

Mugigarritasun Funtzionala

Enpresaburuak langilea lanpostuz aldatu dezake, lan horretarako behar diren titulazio akademikoak edo profesionalak kontuan hartuta eta langilearen duintasuna errespetatuz.

Aldaketa lanbide talde berean: enpresaburuak ez du arrazoirik eman behar eta langileak onartu behar du. Beste lan talde batera: Arrazoi tekniko edo antolaketakoak egon behar dira eta beharrezko denboraz egin daiteke. Beheragoko lanbide talde batera mugitzen bada, langileak aurreko soldata bera kobratuko du. Gorako talde batera mugitzen bada, urtebetean 6 hilabetez edo 2 urtean 8 hilabetez egon bada, maila-igoera eska dezake. Langileak lanbide goragoko soldata kobratuko du. Funtsezko aldaketa: aurreko mugak gainditzean. Ezohiko mugigarritasuna da.

Mugigarritasun Geografikoa

Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako edo produkziokoengatik gertatzen da. Enpresa bereko beste lantoki batean lan egitea (beste udalerri batean) edo egoitzaz aldatu behar izatea dakar.

Lekualdatzea

Langileak egoitza behin betirako aldatzea dakar, edo desplazamendua 3 urteko aldian 12 hilabetetik gorakoa bada. Banakakoa bada, enpresaburuak langileari eta langileen ordezkariei 30 egun lehenago jakinarazi behar die. Kolektiboa bada, kontsulta-aldia (15 egun) egin behar da, eta adostutakoa lan arloko agintaritzari jakinarazi. Langileei ere 30 egun lehenago jakinarazi behar zaie.

Langilearen aukerak:

  • Onartzea
  • Uko egitea eta kontratua amaitzea (20 eguneko soldata, gehienez 12 hileko)
  • Onartu nahiz eta ados ez egon (20 egun aurka egiteko)

Desplazamendua

Aldi baterako da, 3 urteko aldian 12 hilabetetik beherakoa. 3 hilabetetik gorakoa bada, gutxienez 5 egun lehenago jakinarazi behar zaio langileari.

Ezkontide batek egoitzaz aldatu behar badu eta bestea enpresa bereko langilea bada, eskubidea izango du udalerri berera lekualdatzeko. Genero-indarkeriaren biktimek lehentasuna dute.

Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketa

Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako edo produkziokoengatik gertatzen da. Aldaketa banakakoa edo kolektiboa izan daiteke.

Funtsezko aldaketak honako hauek izan daitezke:

  • Lanaldia
  • Ordutegia eta lan denboraren banaketa
  • Txandakako lanaren erregimena
  • Soldaten zenbatekoa eta ordaintzeko era
  • Lan eta errendimendu sistema
  • Mugigarritasun funtzionalaren mugak gainditzen dituzten eginkizunak

Banakakoa bada, 15 eguneko aurrerapenaz jakinarazi behar da. Kolektiboa bada, kontsulta-aldia egin behar da; edozein unetan kontsulta-aldia bitartekaritza eta arbitraje prozeduraz ordeztu daiteke. Akordiorik gabe amaituz gero, enpresaburuek 7 eguneko aldian jakinarazi behar dute.

Langilearen aukerak:

  • Onartzea
  • Onartzea baina aurka egitea (20 egun)
  • Kontratua deuseztea (20 eguneko soldata, gehienez 9 hilabete)

Enpresaren Subrogazioa

Enpresa edo lantoki baten titulartasun-aldaketa da. Lan kontratuak ez dira aldatzen enpresaburua aldatzen bada ere, lan harremana ez baita aldatzen; aurrekoaren lan eskubide eta betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekin lotutakoak ere, mantentzen dira.

Lan Kontratuaren Etenaldia

Lan prestazioa aldi baterako emateari uztea da. Langileak ez du lan egiten eta enpresaburuak ez dio soldata ordaintzen. Kausa amaitzean, langileak lanpostua berreskuratzeko eskubidea du, baldintza berdinetan.

Etenaldiaren Kausak

Kausak
Bi aldeek adostutaEzinbesteko kasuak
Enpresaburuak erabakita (ERE)Lanbidearen birmoldaketa edo hobekuntzarako ikastaroa (gehienez 3 hilabete)
Askatasuna kentzea, kondena epairik ez dagoen bakoitzeanEnplegu eta soldaten etenaldia diziplina-arrazoiengatik
Aldi Baterako EzintasunaGreba eta enpresaren legezko itxiera
EszedentziaKontratuan zehaztutako kausak
Aitatasuna: 13 egun etenik gabe (bigarren seme-alabatik aurrera 2 egunez luzatu daiteke bakoitzeko)Amatasun biologikoa eta 6 urtetik beherako haurren edo haur ezinduen adopzioa: 16 aste (multiplea bada, bigarrenetik hasita 2 aste gehiago bakoitzeko)
Haurdunaldiko ArriskuaGenero-indarkeriaren biktima: 6 hilabete (18 hilabetera arte luza daiteke)

Eszedentziak

Langileak lan harremana aldi baterako eteten duen egoera da.

Borondatezko Eszedentzia

4 hilabetetik 5 urtera artekoa izan daiteke. Urtebeteko antzinatasuna izan behar da eskatzeko. Berriz eskatzeko 4 urte igaro behar dira. Ez da lanpostua gordetzen.

Nahitaezko Eszedentzia

Antzinatasunerako kontuan hartzen da. Kargu publiko edo sindikal batean aritzeagatik ematen da. Lanpostua gordetzen da. Kargua uzten denetik hilabeteko epea dago lanera itzultzeko eskaera egiteko.

Seme-alabak Zaintzeko Eszedentzia

3 urtekoa izan daiteke, jaiotza, adopzio edo harrera datatik hasita. Lehenbiziko urtetik aurrera ez da lanpostua gordetzen.

Senideak Zaintzeko Eszedentzia

2 urte artekoa izan daiteke, 2. ahaidetasun-maila arteko senideak zaintzeko. Lehenbiziko urtetik aurrera ez da lanpostua gordetzen.

Descargar

PDF Word HTML