Lan kontratua aldatzea, etetea eta azkentzea apunteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,8 KB

A/

1-Mugagarritasun funtzionala: Nagusiak enpresako lan bat utzi eta beste lan bat egite agintzen dio langileari, titulu akademikoa kontuan izanik. 3 mota daude:

-Lanbide berean: ez du arrazoirik eman behar eta derrigorrezkoa da.

-Beste lanbide batera: Arrazoiak egon behar dira eta behar den denbora egongo da. Ardura maila handiagoa badu soldata handituko da, eta ardura maila baxuagoa badu soldata mantenduko zaio.

-Funtsezko aldaketa: Aurreko baldintzetatik kanpo dago.


2-Mugagarritasun geografikoa: Arrazoi batzuk direla eta langileak beste udalerri edo enpresa batetara lanera joan behar duenean. 2 mota:

-Lekualdatzea: Etxebizitza betirako aldatzea edo hiru urtez behin 12 hilabete baino gehiagoz joatea. Bakarkakoa bada, langileari 30 egun lehenago abisatu behar zaio, kolektiboa baldin bada berriz, langileen artean adostutakoa enpresaburuari esan behar zaio. 30 egun lehenago abistauz.

Langileak, 3 aukera ditu. Bata, onartzea da, eta enpresak langilearen gatuak ordainduko ditu.

Bestea uko egitea eta kontratua amaitzea. Eta azkenik Lanpostua onartu baina ados ez badago aurka egin dezake, Epaiak erabakiko du lekualdatzea beharrezkoa den edo ez, beharrezkoa ez bada langileak bueltatzeko eskubidea du.


-Joanaraztea: Aldi baterako denean, 12 hilabete baino gutxiago 3 urtez. Langileari aldez aurretik abixatu behar zaio, eta 3 hilabete baingo gehiago badira 5 egun lehenago.Langileak onartzen ez badu epaitegian aurka egin behar du 20 egun baino lehen. Onartu ezkero estantzia eta dietak ordainduko zaizkio


3-Funtsezko aldaketa: Hainbat arrazoiengatik lan baldintzak aldatu daitezke, banakakoak edo kolektiboak izan daitezke.

Aldaketak hauek izan daitezke, ordutegia, lanaldia, soldata… Eta esan bezala bi mota daude: Banakakoa denean, 15 egun lehenago abixatu behar zaio langileari. Kolektiboa denean berriz, kontsulta aldia zabaldu behar da, erabakitakoa langileei 7 egun lehenago esan behar zaie.

Aukerak: onartzea, ez onartu (20 egun lehenago aurka egin epaitegian)  eta lan kontratua amaitzea (urteko 20 egun ordaindu).


B/

1.Enpresaburuaren subrogazioa: Lantoki baten enpresaburu aldaketa. Honek lan kontratu aldaketak ekartzen ditu baina lan harremana mantentzen da, gizarte segurantza mantendu egiten da.


Entradas relacionadas: