Lan-kontratua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

10. 1. Kontzeptua


Betebehar Zuzenbidearen iturri inportanteenada, eta Zuzenbide Zibilaren erakunde adierazgarriena. Pertsona bat edo gehiago ados daudenetik, beste pertsona bati edo batzuei begira, beren burua gauzaren bat ematera edo zerbitzuren bat egitera behartzeko izan. Noiz jaiotzen den.
Def: bi pertsonen edo gehiagoren arteko borondatzeko akordioa, zeinaren bidez ondarezko edukia duten harreman juridikoak sortu, aldatu edo iraungitzen baitira bi printzipio: 1.1 forma-askatasunaren printz: kontratuak bete beharrekoak iazngo dira, horiek egiteko forma edozein izanik ere, baldin eta euren baliozkotasunerako baldintza oinarrizkoak betetzen badira. 1.2 eduki-askatasunaren printz: kontratugileek ezar ditzakete euren ustez komenigarri diren itun, klausula eta baldintzak, ez badira legeen, moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak. 

2. Kontratuaren figura modernoak

Kontartu arautuak: legeak ezarritako aginduei jarraituz kontratu beharko dute alderdiek. Eduki soziala. Legea interes orokorra babasten saiztzen da. Bete beharko dira legeak ezartzen dituen aginduak. Kontratu horiek betetzea ez da nahitaezkoa, egiten badira, edukia arauen aginduetara egokitu behar da. Atxikitze-kontratuak:
kontratuaren alderdi batek aldez aurretik eta aldebakarki prestatutako kontratua.
Alderdi batek idazten ditu kontratuaren klausulak. Abusuak gertatzen dira. Kontratura atxikitzen den alderdiak ezin du negoziatu kontratuaren edukia. Ez daude berdintasun-egoeran. 

3. Kontratuaren betekizunak

Ez dago kontraturik ez badira betekizun orokor hauek betetzen:
adostasuna, objektua eta kausa.
Formalak badira, forma ere oinarrizko elementua. Betekizun bat falta bada, kontratua deuseza izango da (ez da jaio). Ez dago kontraturik, hurrengo betekizunak gauzatzen direnean baino: kontratugileen adostasuna, objektu zehatza(gaia) eta betebeharraren kausa. Forma ez da nahitaez agertu behar. Oinarrizko elementua izango da, legezko xedapen batek edo alderdiek esanbidez ezartzen badute. 

4. Adostasuna

Nahitaezkoa kontratuaren existentzia eta baliotasunarentzat. Alderdiek era askean adierazi baher duten borondate-akordioa. Kontratuaren edukiaren arabera, behartzeko duten asmoa kanporatzen dute. Subjektuak nahi duena adierazteko duen jarrera. Adostasuna balioduna izateko, nahitaezkoa: gai den pertsona batek ematea; eta kontratatzeko borondatea ez izatea askatasuna (era askean eta kontzientean). 4.1 alderdien gaitasuna: ezin dute adostasunik eman: adingabeko emantzipatugabeek eta ezgaituek. 4.2 adostasunaren akatsak: adostasuna era aske, kontziente eta berezkoa gauzatu behar da. Deuseza izango da errakuntza, indarkeria, beldurrarazte edo doluaren ondorioz emandako adostasuna. Akatsak ahalmena ematen dio kaltetua izan denari deuseztagarritasun-akzio bat egikaritzeko. Akatsak: errakuntza (borondatearen eraketari eragiten dion egitate edo errealitateari buruzko ezagutza faltsua. Pertsonak adostasuna ematen dio benetan nahi ez duen gauza bati. Kontratuaren deuseztagarritasuna sorrarazteko, errakuntza kontratuaren objektuaren gain edo kontratua egiteko erabakigarriak izan diren bere baldintezn gain eman behar da. Kontuaren gaineko errakuntza soilak errakuntza horren zuzenketa besterik ez dakar). Indarkeria (adostasuna lortzeko pairaezina den indarra erabiltzen denan. Kontratua ez da deuseza izango, baizik eta deusestagarria). Beldurraraztea (kontratatzaile bati gaitz larri eta berehalakoa jasateko beldur arrazionala eta funtsatua sorrarazten zaionean, bere pertsonagan edo ondasunetan, edo bere ezkontide, ondorengo edo aurrekoen pertsona edo ondasunetan. Mehatxu bat, larria eta bidegabea den gaitz baten berri gisa. Beldur-egoera arrazional eta funtsatu baten sorkuntza, mehatxuaren ondorio gisa. Pertsona zehatz batzuei mendekotasuna eta errespetua zor eta horiek nahigabetzeko beldurrak ez du kontratua deuseztatuko). Dolua (kontratatzaile batek beste kontratatzailea engainatzen duenean hitza edo azpijoko maltzurrak erabiliz. Pertsona batek beste batek adostasuna emateko erabiltzan duen fede gaiztoan oinarritzen den akatsa. Bi dolu mota: dolu larria(kausa nagusia engainua) eta zeharkako dolua (kontratua egitea erraztu).

5. Objektua

Kontratua existitzeko eskatzen den bigarren oinarrizko betekizuna. Gizakien merkataritzatik kanpo ez dauden gauza guztiak, baita etorkizunekoak ere. Gauza eta zerbitzuen gainera, eskubideak, zorrak, eta ez-egiteko betebeharrak ere kontratuen objektu izan daitezke. Betekizunak: posiblea, zilegia eta zehaztua edo zehazgarria.

6. Kausa

Kontratuen baliotasunarentzat beharrezko beste betekizun bat. Alderdiek kontratua egiten dutenean lortzea espero duten oinarrizko xedea. Kontratu-kategoria bakoitzean kausa: kostubidezko kontratuetan (beste alderdiak egindako gauza edo zerbitzu baten prestazioa edo promesa). Dohaineko kontr (kausa ongilearen liberaltasunean dagoela ulertzen da, beste alderdiari onura egitea da xede bakarra). Ordaintzako kontr (kausa da saritzen den zerbitzua edo onura). Kausak baldintza: kausa existitu egin behar da, kausak benetakoa izan behar da eta kausak zilegia izan behar du.

Entradas relacionadas: