Lan-baldintzen aldaketak eta enpresa-subrogazioa

Derecho2,83 KB

A/ Lan-baldintzen aldaketak eta mugikortasuna

1. Mugikortasun funtzionala

Mugikortasun funtzionala: Nagusiak enpresako lan bat utzi eta beste lan bat egiteko agintzen dio langileari, titulu akademikoa kontuan izanik. Hiru mota bereizten dira:

  • Lanbide berean: Enpresaburuak ez du arrazoirik eman behar eta langilearentzat derrigorrezkoa da.
  • Beste lanbide batera: Arrazoi justifikatuak egon behar dira eta behar den denboran mugatuko da. Ardura maila handiagoa bada, soldata handituko da; ardura maila baxuagoa bada, soldata mantenduko zaio.
  • Funtsezko aldaketa: Aurreko baldintzetatik kanpo geratzen dena.

2. Mugikortasun geografikoa

Arrazoi jakin batzuk direla eta, langileak beste udalerri edo enpresa batera lanera joan behar duenean gertatzen da. Bi mota daude:

Lekualdatzea

Etxebizitza betirako aldatzea edo hiru urteko epean 12 hilabete baino gehiagoz joatea dakar. Bakarkakoa bada, langileari 30 egun lehenago abisatu behar zaio. Kolektiboa bada, langileen artean adostutakoa enpresaburuari jakinarazi behar zaio, 30 eguneko aurreabisuz.

Langileak hiru aukera ditu:

  1. Onartzea: Enpresak langilearen gastuak ordainduko ditu.
  2. Uko egitea: Lan-kontratua amaitzea.
  3. Aurka egitea: Lanpostua onartu baina ados egon ezean, epaitegira jo dezake. Epaileak erabakiko du lekualdatzea beharrezkoa den; hala ez bada, langileak itzultzeko eskubidea du.

Joanaraztea

Aldi baterako denean gertatzen da (12 hilabete baino gutxiago 3 urteko epean). Langileari aldez aurretik abisatu behar zaio: 3 hilabete baino gehiago badira, 5 egun lehenago gutxienez. Langileak onartzen ez badu, epaitegian aurka egin behar du 20 egun baino lehen. Onartuz gero, egonaldia eta dietak ordainduko zaizkio.

3. Lan-baldintzen funtsezko aldaketa

Hainbat arrazoirengatik lan-baldintzak aldatu daitezke, eta aldaketa hauek banakakoak edo kolektiboak izan daitezke. Aldaketak honako hauetan gerta daitezke: ordutegia, lanaldia, soldata, etab. Bi mota daude:

  • Banakakoa: 15 egun lehenago abisatu behar zaio langileari.
  • Kolektiboa: Kontsulta-aldia zabaldu behar da eta erabakitakoa langileei 7 egun lehenago jakinarazi.

Aukerak: Onartzea, ez onartzea (20 egun lehenago aurka egin epaitegian) edo lan-kontratua amaitzea (urteko 20 eguneko kalte-ordainarekin).

B/ Enpresaburuaren subrogazioa

1. Enpresaburuaren subrogazioa

Lantoki batean enpresaburu aldaketa gertatzen denean ematen da. Honek lan-kontratuaren aldaketak ekar ditzake, baina lan-harremana eta Gizarte Segurantza mantendu egiten dira.

Descargar

PDF Word HTML