La lucha de clases testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,09 KB

La Lucha de Clases aldizkariko artikulu hau testu historikoa da, kazetaritzakoa. Testu publikoa da, Bizkaiko langileei zuzendua. Egilea aldizkariko erredaktore bat izan zen. Tomás Meabek fundatu zuen astekaria eta artikulu ugari idatzi zuen bertan. Hala ere, 1894tik 1897 bitarteko urteetan Unamunok ere sarritan argitaratu zuen astekarian.


Lehen paragrafoan Bizkaiko meatzariek maiatzaren 1ean manifestazioaz idazten ari da. Bigarren paragrafoan 1890ean egindako grebaz hitz egiten du. Hauen eskariak, adibidez, lanaldiak murriztea, eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzea dira. Gero, lehengo egoera beretsuan daudela esaten du, barrakoietan biziz, derrigorrezko dendak, etab.. Bizkaian, lana lortu ahal izateko, beharrezkoa da baldintza horiek betetzea.

Nahiz eta gobernua kontran izan, meatzetako langileek grebara joango dira esaten du bukaeran, aurreko hori dena desagertzeko nahian. Industrializazioa gehiagora joan da eta honek langile kopuru handiagoa ekarri du, arazoak pilatu dira eta protestak baita. Hortik sortu zen Langile Mugimendua.


Errestaurazio garaian kokatzen da Langile Mugimenduaz ari den testu hau. Alfontso XIII.A da errege, adinez txiki oraindik, jaio bezain pronto egin baitzuten errege. Cánovas eta Sagastak txandakako sistema mantendu dute zutik, sistemak iraun dezan, baina, 1898an, Cánovas-ri Arrasaten eta Sagastari ere urte gutxi geratzen zaizkio.


Berrezarkuntzako sistema tinko mantendu da bi buruzagi horiek indarrean egon diren bitartean, baina, garai honetarako, sistema krisian sartzen ari da, oposizioa indartzen, beti lekurik hartu ezinik ibili diren alderdiek ahotsa altxatu nahia eta horietakoak dira langileen taldeak.







Euskadiko langile mugimenduak meategien ustiaketa modernoarekin hasi zen. Nahiz eta 1869ko Meatzetako Legeak ustiaketa intentsiboa onartu (ordura arte Bizkaiko meategiak bakarrik ondoko herrietako biztanleek landu zezaketen). Beharrezkoa zen III. Gerra Karlista bukatzea 1876an meategien zonaldeak markatzeko eta kanpoko kapitala, gehienbat frantsesa, belgikarra eta ingelesa, bertan  inbertitzeko.

Ustiaketa modernoak eta immigrazioak herrien populazioa handitu zuten. Etorkinak, Espainiako eta Euskal Herriko landa eremuetatik ihesi egin eta meategien ondoan bizitzera pasatu egin ziren. Ezkonduak beste familiekin etxeak partekatzen zituzten eta ezkongabeek, berriz, enpresetako barrakoietan lo egiten zuten. Vicente Blasco Ibañezek “El intruso” eleberrian salatu zuen moduan, barrakoien edo kuartelen egoera ezin kaskarragoa zen: altuera gutxikoak, haizeztatze eskasekoak, zirrikituz beterikoak eta zerien kiratsaren ondorioz nazkagarria zen.


Enpresako dendak debekatzea beste errebindikazio bat izan zen. Langileek gehinetan ez zutelako dirutan kobrtzen baizik eta bonoetan eta hau kantinetako zein enpresako dendetan gastatu ahal zituzten. Egoera honen aurrean langileek irtenbide bakar bat aurkitu egin zuten:  greba egitea. Lehenengo greban, 10 orduko lanaldiak deuseztzea eskatzen zuten, bai dendetan eta bai mehatzetan.

1890ean, Loma jeneralak patronala eta langileen artean bitartekaritzako lanak egin zituen. Horren ondorioz adostu zen neguan 10 orduko lanaldia eta udan 11 ordukoa. Meategien jabeek ez zuten akordio hau errespetatu, presioak eta langileen ordezkarien kanporaketak jarraitu zutelarik.

Langileen eskubideak defendatzeko, Pablo Iglesiasek eta beste langile batzuk 1879an PSOE alderdia fundatu zuten. Ideologia marxista zeukan Espainiako lehengo langile alderdia izan zen. Helburua klase guztiak desagertzea zen, denak libre eta berdin izateko. Horretarako beharrezkoa zen prentsa askatasuna, sufragio unibertsala eta honelako aldarrikapenak. 1891etik aurrera hauteskundeetan parte hartu zuen.  Gainera UGT sindikatua sortu zen. 1890an, lehengo meatze-greba orokorra izan zen et a hori maiatzaren 1an, izan zenez langileen eguna da. Greba bortitza izan zen baina meatzariek lortu zituzten eskakizunak, Meategien jabeek ez zuten akordio hau errespetatu, presioak eta langileen ordezkarien kanporaketak jarraitu zuten. Langileek bere aldetik, hainbat grebekin erantzun zuten.

Testu hau garrantzitsua izan zen, Bizkaiko industrializazioaren garaian meategietako meatzarien bizi baldintzak ezagutzeko
. Aldi berean, Bizkaiko sozialistek egoerari egiten zioten kritika gogorra jakinarazten digu. Sozialisten kritika agintari liberalengana ere hedatzen da. Testu honek  eta izandako grebek eragin handia izan zuten garaiko gizartean eta azkenean XX.Mendearen hasieran, langileen bizi-baldintzak zertxobait hobetu ziren.

Entradas relacionadas: