La lucha de clases iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,41 KB

T. 12: Art. SEMANARIO LUCHA DE CLASES (23-05-1896)Aztertuko dugun testua, izaerari dagokionez testu narratiboa da, zehatzago esanda iritzi artikulo bat. Edukiaren aldetik, berriz, politikoa da. Lehen mailakoiturria da. Egilea ezezaguna da, baina ia ziurtasun osoz indibiduala (aukera handiak daude Tomas Meabe izateko, hain zuzen ere astekariaren sortzailea). Hartzaileak Bizkaiko herritarrak dira, bereziki langileak eta, ondorioz, dokumentu publikoa da. Artikulua Lucha de clases astekarian argitaratu zen Bilbon  18

Ideia nagusia honako hau da: barrakoiak eta derrigorrezko dendak desagertu behar dira. Bigarren mailako ideia bezala helburu hori lortzeko jarraitu den bidea dugu: “meatzeetako langileek, esklabotasun berri eta higuingarriaren ikur diren derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko, grebarako legezko eskubidea aldarrikatuko Testua behar den bezala ulertzeko ondorengo kontzeptua argitzea komeni zaigu: Maiatzaren Lehena, Langileen Nazioarteko eguna. Egun hau mundo osoan hasi ziren ospatzen 1889an Bigarren Internazionalak (alderdi sozialistak biltzen zituen erakundea) bultzaturikTestuinguru historikoari dagokionez, 1876tik aurrera, industrializazio prozesua hasi zen Bizkaian. Industrializazioak eta milaka etorkinen helduera masiboak euskal egitura sozio-ekonomikoa eraldatu zuen. Hala ere, langileek denbora tarte bat behar izan zuten haien artean antolatu eta egoera berrira egokitzeko. Izan ere, ideia sozialistak urte batzuk lehenago heldu ziren penintsulara. Horren ondorioz 1879an PSOE alderdia sortu zuten eta 1888an UGT sindikatua. Hego Euskal Herriari dagokionez, Facundo Perezaguak, beste tipografo batzuekin batera, PSOEko lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilbon 1886an. Harrez gero, proletalgoaren bizi eta lan-baldintza latzak direla eta,  lan-gatazkak areagotu ziren, meatze-arroan batez ere, eta aldi berean, sozialismoa milaka langile mobilizatzen zituen indar politiko bihurtu zen. Bizkaian garrantzi handia hartu zuen, eta 1891ean Bilbon lortu zuen PSOEk bere lehen zinegotzia. Lehen meatze-greba garrantzizkoa 1890ekoa izan zen (“Greba Handia”), eta orduko hartan euren eskabideak lortu zituzten: lanaldia 10 ordura murriztea, barrakoiak kentzea eta kantinetan nahitaez erosi beharra indargabetzea. Halere, ugazabek ez zituzten bete azken puntu hauek eta 1892an mehatzariak berriro jarri ziren greban baina orduko hartan ez zuten ezer lortu. Bitartean, mendearen amaierarako sindikalismo sozialista Gipuzkoako zenbait lekutan errotuta zegoen, Eibarren eta Donostialdean bereziki. 

XX.Mende hasieran lan-gatazkak ugaritu ziren, eta 1910eko mehatzarien greba arrakastatsua izan zen. Erantzun bezala, euskal nazionalistek euren sindikatua sortu zuten, ELA-STV, langileak ideologia nazionalistaren eta Elizaren gizarte-doktrinaren menpean elkartzeko. Sozialismoari dagokionez, gehienbat etorkinen artean hedatu bazen ere, euskaldun batzuen papera esanguratsua izan zen. Tomás Meabe bilbotarrak, adibidez, Juventudes Socialistas taldea eta “La Lucha de clases” astekaria fundatu zituen. Mehatzaldeko langile borroketan lortu zuen itzalari esker Perezagua izan zen Bizkaiko sozialismoaren buruzagi nagusi mende hasieran. Halere, 1915tik aurrera PSOE, Indalecio Prietoren gidaritzapean, Perezaguaren erradikalismoa baztertzen eta jarrera moderatuago eta politikoagoa hartzen hasi zen. Honen garaipenak alderdiaren barnean errepublikanoekiko hauteskunde-aliantza berrindartuko du, Prietoren hautaketa ahalbidetuz Gorteetako diputatu bezala. Hauteskunde-borrokak greben nagusitasuna apurtu  zuen eta 1921an, zenbait tirabiren ondoren, Perezaguak eta beste sozialista batzuk PSOE utzi eta PCE sortu zuten.  

Ondorioei dagokienez, testuak industrializazioaren hastapenetan Bizkaiko langile-mugimenduaren aldarrikapenen eta borrokaldien berri ematen digu, bere porrot eta garaipenekin. Aldi berean, korronte sozialistak langile mugimendu horren eraketan izan zuen garrantzia islatzen du.Azken balorazio bezala, La Lucha de Clases aldizkariaren garrantzia aipatu beharrean gaude. Izan ere, 1894an sortutako argitalpen honetan orduko euskal sozialismoaren buruzagi guztiek idatzi zuten (beste batzuen artean, Tomas Meabek eta Indalecio Prietok) eta baita ere sozialismoarekin bat egiten zuten zenbait intelektualek, Unamuno bera esate baterako.  Amaitzeko, testua Industria Iraultzaren hasieran klase-borrokak hartu zuen gogortasunaren erakusle ezinhobea dela gehituko dugu.


Entradas relacionadas: