La lucha de clases astekariko artikulua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,66 KB


12. La lucha de clases astekariko artikulua (1896-05-23)

SAILKAPENA:



Oinarri iturri historikoa

Edukiaren aldetik, soziala-politikoa (batez ere soziala) da eta formari begira, narratiboa, iritzi artikulua baita. Egilea ezezaguna,baina seguruenik Bizkaiko sozialismoaren burukidea egin zuen, “La lucha de clases” aldezkari sozialistan argitaratua eta iritzi artikulua denez argi dago buruzagia idatzi zuela. Tomas Meade zuzendaria zen eta Miguel Unamunok zenbait artikulu idatzi zituen. Publikoa, Bizkaiko sozialistei zuzenduta dagoelako.Helburua langileen mugimenduaz baliatuz, Bizkaiko meategietako barrakoietan eta kantinetan langileek zuten bizimodua salatzea zen. Bilbon, 1896ko maiatzaren 23an idatzi zen Bizkaiko meatzarien bizi baldintzak hobetzearen borroka egiten zutenean. Maiatzaren 1ri buruz hitz egiten du, (Gaur egun langileen eguna da) langileek egindako manifestazioari buruz.

ANALISIA:

Meategiak: Langileak lan egiten zuten lekua da, bizi baldintzak oso txarrak ziren.Gallarta: Bizkaiko herri bat da, meategi ugari daude.Kantina: Meatzariek euren egunerokoak erosten zituzten lekua zen. Bertako produktuak kalitate txarrekoak ziren eta prezio altukoak. Testuan eskatzen zuten haien desagerpenak.

Testu honen ideia nagusia meatzarien lan-baldintza txarrak salatzea eta etxebizitzen eta denden desagerpena defendatzea. -1.

Paragrafoa

: Manifestazio zaratatsuak egon ziren kuartel eta dendak mantentzearen aurka eta gobernuari horiek desagerrarazteko eskaera egin zioten.-2. Paragrafoa: 1890ean, langileak greban altxatu ziren. Langileak jornalen muga eta barrakoien eta kantinen desagerpena eskatzeko altxatu ziren.3. Paragrafoa: Lanaldia 10 ordura murriztu zen, baina barrakoien eta kantinen egoera berdina zen.4.Paragrafoa: Meategietan lan egiteko ezinbestekoa da baldintza txarretan bizitzea, eta eguneroko gauzak kantinetan erostea.5. Paragrafoa: Gauzak konpondu behar dira eta gobernuari eskatzen diote gauzak konpontzeko.6. Paragrafoa: Langileek greba egingo dute, gobernuak irtenbidea bilatzeko (irtebidea eskatzen zuten langileek).

KONKLUSIOA:

Testu hau eta izandako grebek eragin handia izan zuten garaiko gizartean eta azkenean XX. Mendearen hasiera. Bizi-baldintzak eta egoera soziala hobetu ziren.




Entradas relacionadas: