Kutsadura: Kontzeptuak, Motak eta Ingurumen-Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,35 KB

1. Kutsadura: Kontzeptua eta motak

  • Kutsadura: ingurune natural bateko osagaiek beste zenbait substantzia edo elementu fisikoren presentziaren eraginez izaten dituzten aldaketak.
  • Kutsatzaileak: substantzia kimiko bat edo energia mota bat (soinua, argia, beroa, erradiaktibitatea) izan daiteke.

Agente kutsatzaile asko daude:

  • Substantzia kimikoak: plagizidak, herbizidak, pestizidak, pozoiak.
  • Hiri-hondakinak, petrolioa, industriako hondakinak...

Kutsatzaile batek ondorengo bi ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Giza jardueraren ondorioz, naturan baino kontzentrazio handiagoan dagoen substantzia da.
  • Eragin kaltegarriak ditu ingurumenean bertan edo ingurune horretan baliozkoa den zerbaiten gainean.

Irizpide desberdinak daude kutsatzaileak sailkatzeko, antropogenikoa edo naturala den kontuan hartuta:

  • Antropogenikoa: gizakiak eragindako kutsadura. Adibidez: CO2, SO2.
  • Naturala: ingurumenaren oreka hausteko gai diren eta naturatik datozen gasak, likidoak eta zenbait hondakin. Adibidez, sumendiek igorritako gasak. Adibidez: CO2, SO2.

2. Eragile kutsatzaileak eta ingurumen-ondorioak

  • Kutsatzaileak, planetako leku guztietan era berean sortzen ez badira ere, planetan zehar desplazatzen dira eta gai dira planeta osoan eragiteko. Prozesu horiek garapen zientifikoarekin eta teknologikoarekin daude lotuta.
  • Guzti horiek ondorengo ondorioak edo efektuak izan ditzakete:
  1. Berotegi-efektua
  2. Ozono-geruza eta haren murrizketa
  3. Klima-aldaketa
  4. Euri azidoa

2.1. Berotegi-efektua

  • Atmosferak estalki eta babesle gisa jokatzen du. Eguzki-argia pasatzen uzten du eta beroari eutsi egiten dio. Bestela, eguzki-izpiek errebotatu egingo lukete eta espazioan galduko lirateke. Horrela, Lurreko tenperatura 30 ºC baxuagoa izango litzateke (dena izoztuta). Fenomeno horri berotegi-efektua deritzo.
  • Berotegi-efektuko eragileak gasak dira, eta gehienak era naturalean sortzen dira. Baina industria-iraultzatik, gizakiak ere sortzen ditu neurri handian. Horrela, berotegi-efektua areagotu egin da eta berotze globala gertatzen da.

2.2. Ozono-geruza eta haren murrizketa

  • Ozonoa (O3) troposferan eta estratosferan dago nagusiki. Ozono-geruza ez da betidanik existitu. Bizidunen jardueraren ondorioz sortu da (bakterio, alga eta onddoen jardueraren ondorioz), fotosintesia egitean sortzen duten O2-aren askatzeagatik.
  • Ozono-geruzarik gabe, ezinezkoa da bizitza Lur planetan. Bere funtzioa Lurra eguzkiak bidaltzen dituen izpi ultramoreetatik babestea da; xurgatu egiten ditu.

O3 + UM (izpi ultramoreak) → O2 + O / O2 + O → O3 + energia

Zer da ozono-geruza?

30eko hamarkadan, CFC (kloro-fluoro karbonoak) izeneko konposatuak erabiltzen hasi ziren industrian. Hoztaile moduan erabiltzen hasi ziren eta, ondoren, hainbat aplikaziotan, aerosoletan batez ere (intsektizidak, ilerako lakak...). Substantzia horiek 200 urte iragan ditzakete atmosferan eta ozono-geruza suntsitzeko gai dira.

CFC + UM (erradiazio ultramorea) → CFC* + Cl (kloro atomoa galdu duen CFC*)

Cl + O3 → ClO + O2 / ClO + ClO → 2Cl + O2

2.3. Klima-aldaketa eta berotze globala

  • Norbanakoen jarduerek eragindako berotegi-efektuko gasen igorpenak.
  • Zer egin dezakegu klima-aldaketari aurre egiteko? Igorpenak murriztea da gakoa.
  • Karbonoa berdintzeko maileguak: Ezinezkoa da gas-igorpenak zeroraino jaistea, baina karbono-neutraltasuna lortzeko ekimenak bultza daitezke.

2.4. Euri azidoa: Zer da?

Prezipitazioa, atmosferako konposatuekin erreakzionatzean azido bihurtu den edozein prezipitazio da. Kutsatzaileak urarekin nahasten dira lurrera heldu aurretik.

Euri azidoaren prezipitazioaren pH-a 5,6 baino txikiagoa da. Atmosferan dauden SO2 eta NOx (nitrogeno oxidoekin) erreakzionatzen du.

  • Sufre dioxidoa → Sufre trioxidoa
  • Nitrogeno oxidoa (errekuntzagatik) → HNO3 + NO

Zer eragiten du?

Naturan:

  • Lurreko nutrienteak galdu.
  • Zuhaitzen hazkuntza-baldintzak okertu.
  • Urak azidotu.
  • Biodibertsitatea galtzea.
  • Ugalketa-arazoak animalia batzuetan.

Beste batzuk:

  • Erosioa eskulturetan edo hirietako altzairuetan.

3. Lurzoruaren kutsadura: Industria eta nekazaritza

Lurzoruaren kutsadura industria- eta nekazaritza-jardueren ondorioz gertatzen da. Hauek dira eragile kutsatzaile nagusiak:

3.1. Nekazaritza-jarduerak

  • Lurzoruaren kutsatzea ongarri sintetikoengatik.
  • Herbizidak eta pestizidak.
  • Deforestazioa.

3.2. Industria-jarduerak

  • Euri azidoa.
  • Metal toxikoak sortzea (kadmioa, beruna...). Horrek lurzoruak kutsatzen ditu.

Nola tratatu metalekin kutsatutako lurrak?

Fitoerremediazioa du izena (landare-konpontzea). Landare batzuek “belaki natural” gisa jokatzen dute metal toxikoekin. Landare horiek hazten doazela, lurzoruko metalak xurgatzen dituzte. Ondoren, landare horiek bildu eta erre egiten dira. Adibidez: geranioak.

4. Uraren kutsadura

Jarduera mota desberdinek kutsatzaile eta hondakin mota desberdinak sortu ditzakete. Zeintzuk dira jarduera horiek?

  • Etxeko jarduerak.
  • Nekazaritza- edo abeltzaintza-jarduerak.
  • Jarduera industriala.

Industriaren jarduera:

  1. Euri azidoa: Uretan bizi diren izaki bizidunek oso pH aldaketa txikiak jasaten dituzte, eta pH-a baxua denean organismo gazteenek ez dute jasaten. Horrek eragina du kate trofikoan, gorago dauden organismoetan.

5. Araztegia: Uraren garbiketa-prozesua

  1. Bahetzea: Tamaina handiko partikulak kentzeko.
  2. Dekantazioa: Likidoak dentsitatearen arabera banatzeko.
  3. Filtrazioa: Solido txikiak likidotik banatzeko, sarearen zuloen tamainaren arabera.
  4. Malutapena / Koagulazioa: Ikusezinak diren partikulak koagulatzailearekin batu egiten dira.

Entradas relacionadas: