Kulturartekotasuna eta Historia: Definizioak eta Teoriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,58 KB

Kulturen arteko elkarrizketa

Elkarrizketa gauzatzeko, hauek dira balio unibertsalak:

  • Desberdintasun kulturalak errespetatzea.
  • Giza eskubideak errespetatzea.
  • Besteekiko tolerantzia aktiboa, positiboa.

Mundu pluralista batean elkarrekin bizitzen eta gizadia bere osotasunean defendatzen ikasi behar dugu. Hori da interkulturalismoak proposatzen duena: desberdintasun kulturalak balio positibo bezala ulertzen ditu, desberdintasuna aberastasun bat da, osagarritasun-printzipio bat.

Folklorea

  • Folklorea (maiuskulaz): egitate folklorikoaz aritzen den zientzia.
  • Folklore (minuskulaz): objektuei dagokien ikerkuntza.
  • Folklorologia: folklorea ikertzen duen zientzia.

Folklorea fenomeno kultural gisa

Folklorea ezaugarri propioak dituen fenomeno kulturala da. Natura dinamikoa du.

Folklore-fenomenoen ezaugarriak

  • Gizartean indarrean egotea: egitate bat folklorikoa da kolektiboa bada.
  • Enpirikoa: induktiboki ikasten dira, imitazioz.
  • Funtzionala: gizarte batek behar dituen behar biologiko, espiritual, primario edota eratorriak kulturalki eta tradizionalki ase egiten baitituzte.
  • Anonimoa: egitateek hasieran autore, sortzaile bat dute, baina denborarekin haren izena ahaztu egiten da.
  • Tradiziozkoa: gizarte-ondasunak, belaunaldiz belaunaldi, gurasoek seme-alabei transmitituak.
  • Lurraldekoa: geografikoki kokatu behar da.
  • Herrikoia: iraganeko gertaerak, gauza oroigarriak, egiazko narrazioa eta adierazpena. (Historia: iraganeko gertaera aukeratuen oroipen zehatza gorde nahi duen adierazpena).

Definizioak

  • Aninismoa: giza banako bakoitzaren baitan espektro bat dago, denbora labur batean edo betiko gorputza lagatzen duen arima bat dago.
  • Azpiegitura: arraza, baldintza geografikoak, harreman ekonomikoak... bezalako mailak.
  • Erlatibismo kulturala: errealitatea ikusteko era bakarra ez dagoela adierazten duen pentsamoldea.
  • Estrukturalismoa: giza arrazoiaren batasuna garapen historikoaren maila guztietan. Giza ekintzen oro eta gizakien kontzientziaren forma guztiak logika zehatz bakarraren menpe daude.
  • Folklorea: ezaugarri propioak dituen fenomeno kulturala / egitate folklorikoaz aritzen den zientzia / objektuei dagokien ikerkuntza.
  • Gainegitura: erakunde politikoak, ideiak, balioak, arauak... osaturiko mailen multzoa.
  • Historizismoa: gizakia ez dela zerbait finkoa edo mugagaitza adierazten duena.
  • Klase borroka: produkzio-bideen jabeen eta langileen arteko borroka, sistema soziokulturalean iraultza bat dakarrena.
  • Kulturartekotasuna: kultura desberdinetan zerbait berdina izatea, zerbait amankomuna izatea.
  • Kosmopolitismoa: kultura desberdinekin identifikatzen diren pertsonak esparru geografiko jakin batean elkarren ondoan bizitzeari deritzo.

Historiaren filosofia

Ideia nagusia: historiaren garapenean gertaera guztiak azaltzeko zentzu bat ikusten da; etorkizuneko gertaerak aurreikusteko, iragartzeko gai izatea.

Hiru teoria

  1. Teoria teologikoa: denak du bere patua, bere halabeharra. Jainkoa guztiz ahaltsua eta jakituna denez, beti daki zer gertatuko den.
  2. Teoria metafisikoa: Hegelek dio historia unibertsala denboran zehar espirituaren adierazpena dela. Askatasunaren kontzientzia hiru garaitan:
    1. Ekialdeko mundua - askatasunik eza (haurtzaroa).
    2. Grezia eta Erromako mundua - batzuk askeak (nerabezaroa).
    3. Germaniar mundua - gizaki oro askea da (helduaroa).
  3. Teoria naturalista: historia ulertzeko faktore errealak kontuan hartu behar ditugu:
    • Arraza.
    • Baldintza geografikoak.
    • Harreman ekonomikoak.
    Eragina dauka materialismo historikoan (Marx, Engels). Aldaketa historikoak ekonomian oinarritzen dira. Bereiztu behar ditugu:
    • Azpiegitura: maila ekonomikoa (produkzio indarra, produkzio harremanak).
    • Gainegitura: ideologia, balore moralak, erakundeak...

Historiak aurre egin ahal du?

  • Comte: giza errealitatea bilakatuz doan zerbait da, mugitzen den errealitatea (astiro-astiro). Hiru aro:
    1. Aro teologikoa: ezagutza absolutuaren bilaketa da. Gauzen sorburuak eta kausak ezagutu nahi dira.
    2. Aro metafisikoa: izakien azken giltzarria aurkitu nahi da. Fenomeno guztien sorrera argitu; arrazoiak irudimena suspertzen du.
    3. Aro positiboa: ikerketa absolutuak baztertu egiten dira. Fenomenoen artean dauden erlazioak azaltzen dituzte. Legeak ikertzen dira, behaketaren garrantzia azpimarratzen da.
  • Nietzsche: gizakia benetako gizakia izateko hiru fase:
    1. Gamelua: bere gainean zama (tradizio arauak, legeak, debekuak) guztiak hartu ditu, esklaboak bezala bizi dira, makurtuta.
    2. Lehoia: esklabotza kate guztiak apurtu eta bere buruaren jabe bihurtzen da, librea da. Inoren eta ezeren mendekotasunik ez dauka.
    3. Haur fasea: errugabetasun sentimendurik ez dago. Bizitza jolasa da.
  • Marx: kapitalismoaren amaiera proletalgoaren iraultzaren bidez sortuko da. Proletalgoaren diktaduraren ondoren sozialismoa dator, eta azken fasea komunismoa: klaserik gabeko gizartea.
  • Bariazio aldaketa: postmodernismoaren teoria: denbora kiribil bat bezala ulertzen du. Une historiko bakoitza berria da, baina, aldi berean, gizadiaren historia osoa laburbiltzen du: bariazio gisa.

Historiaren ikusmolde ziklikoa

  • Giambattista Vico: hiru garai bereizi zituen:
    1. Jainkoarena: haurtzaroa.
    2. Garai heroikoa: gaztaroa, estatua sortzen da, aristokrazia agintean.
    3. Giza garaia: helduaroa, estatu demokratikoa, askatasuna eta justizia garaile. Baina, giza garaia amaitu eta gero, berriz, jainkoaren garaia.
  • Oswald Spengler: historia ez da prozesu lineala, zirkularra baizik. Organismo guztiak bezala, jaio, hazi eta hiltzen den organismoa da kultura.

Entradas relacionadas: