Kultura, Faktore Humanizatzaile

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,6 KB

Mundura jaiotakoan jada emanak dakartzagun ezaugarri biologiko eta genetikoek gure alderdi naturalak osatzen dute, eta alderdi kulturala, aldiz, eremu sozialean ikasia izan den oroz dago osatuta: Ikasitako ezagunez, teknikez, ohiturez, arauez eta bizitzeko moduez hain zuzen. Horrenbestez, honela defini ditzakegu kultura: Sozialki ikasiz geureganatu dugun informazio guztia da, eta izan daiteke norberak imitazioz ikasia.

Animaliek ere badute nolabaiteko kultura bat, baitira sozialki ikasitako portaerak elkarri transmititzeko.

Dena den, bada kultura-modu horiek eta giza kultura bereizten dituen zenbait: animaliek ere sozialki bereganatzen dituzte ohitura berriak, baina ikasteko modua imitazioa da.

Gizakietan ere batzuetan imitazioa izaten da jokaera berriak ikasteko bidea; baina gizakiak badu transmizio kulturaleko beste modu bat, bere-berekia: Hizkuntza bidezko transmizioa.

Giza espezieari hizkuntzak ematen dio pentsatzeko ahalmena -pentsamena, alegia-.

Hizkuntzan baliatuz, gizakiak urrutik ere transmiti eta beregana ditzake informazio, ezaguera, teknika eta jokaera berriak. Eta, horrela, eduki kultural berriak belaunaldiz belaunaldi transmititu.

Esan dezakegu, beraz, hizkuntzak eragiten duela informazio kulturala metatuz doan zerbait izatea.

Gizakia, kulturari esker, ingurunea aldatzeko gai da. Giza espeziean eboluzio kultural bat ere gertatu da, eta, maiz, moldaera biologikoa baino garrantzitsuagoa izan da gainera.

Entradas relacionadas: