Kultura erlatibismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 59,27 KB

KULTURA GARA

Kulturaren ezaugarri antropologikoak

  • Kultura materiala eta kultura mentala. Lehena produktu materialek eta tresnek osatzen dute; bigarrena, berriz, gizarteko sinesmenek, balioek eta arauek.
  • Gizakiak ingurune fisikora eta sozialera moldatzeko sortutako guztiak osatzen du kultura. Bizikidetzarako onartutako printzipioak ere hartzen ditu. Biologiaren mugak gainditzen ditu, eta alor hauek osatzen dute osatzen dute: hizkuntzak, teknikak, moralak, zuzenbideak, ekonomiak, arteak eta erlijioak.
  • Hainbat sinbolo partekaturen sistema bat da kultura; sinbolo horiek zentzu edo orientazio jakin bat ematen diote gure bizitzari, mundua ikusteko eta errealitatea interpretatzeko modu bat.

Azpikultura eta kontrakultura

  • Kultura nagusiaren kontrako mugimenduei kontrakultura esaten zaie, eta esan beharra dago kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dituztela halakoek.
    • Hiri-tribuak:


      Ez gizartean ez familian aurkitu ez duten identitate baten atzetik dabiltza. Idolo edo lider baten inguruan biltzen dira eskuarki, eta kultura-adierazpeneko kode berezi bat izaten dute, besteengandik bereizteko: argota, arropa, musika, bilguneak …
    • Gizarteari erasotzen dioten taldeak:


      Gaizkile-taldeak aipatu behar dira bereziki, ezarrita dagoen sistemari zuzenean eta indarkeriaz egiten baitiote eraso. Delitu-ekintza erasokorrak ohikoak izaten dira zenbait nerabe-taldetan; ezegonkortasuna eragin nahi izaten dute gizartean, beste gizarte mota bat sortzeko, eta legearen kontrako ekintzak egiteaz gain, indarkeriaz baliatzen dira, helburu hori lortzeko.
    • Gizarte-talde alternatiboak:


      Etorkizuna ilun eta oraina iheskor ikusi, eta hutsune moduko bat sentitzen dute askok eta askok. Bizitzari nolabaiteko zentzua eman nahian, hainbat irtenbide bilatzen dituzte eta gizarte materialistaren kontrako jarrera izaten dute.

Mugimendu kontrakultural guztien helburua ez da beti kultura alternatiboren bat sortzea


Kultura eta zibilizazioa

  • Kultura kontzeptuak beste termino bat dakarkigu beti gogora: zibilizazioa.
  • Izaki basatia da (zibilizazio kontrakoa). Zibilizazio hitzak singularra izan behar du: gizadi osoaren aurrerapena da.
  • Zibilizazio hitzak adiera ugari ditu; elkarrekin zerikusia duten zenbait kulturak ezaugarri orokorrenetan lortutako sintesia da zibilizazioa. Kultura hitza partzialagoa da, eta zibilizazio, orokorragoa. Zibilizazioa, beraz, gizakiaren bereizgarririk orokorrena da. Zibilizazioa da azken ezaugarria, identifikazio-mailarik orokorrena: Mendebaldeko zibilizazioa (gure zibilizazioa).

MUNDUKO KULTURA UGARIEN AURREAN

Etnozentrismoa

  • Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzen da. Norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte beste kulturak.
  • Bi ondorio:
  • Beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasunik eza.
  • Norberaren taldearekiko kohesio-sentimendua gogortzea.
  • Bi jarrera hauetakoren bat hartzen dute desberdinak direnekiko: paternalismoa edo inposaketa.
  • Xenofobia (atzerrikoenganako gorrotoa); arrazakeria; chauvinismoa (abertzaletasun itsua); aporofobia (pobreenganako ezinikusia, gorrotoa eta gutxiespena).

Kultura-erlatibismoa

  • Etnozentrismoaren aurka dago. Kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertu behar da. Ez du kulturen arteko elkarrizketa bultzatzen. Ez da gai arrisku hauek eragozteko:
    • Arrazakeria:


      kultura ez nahastea, bere herrian geratzea eta imigranteak herritan sartzeko eragozpena izan.
    • Kultura elkarrengandik banantzea:


      kultura onartu baina harremanik ez.
    • Jarrera erromantikoa:


      etnozentrismoari aurre egin nahian, beste kulturen alderdi onak puzten dituzte. Bai kultura propioan bai besteetan giza eskubide batzuk urratzea. Adibidez, emakumearen diskriminazioa.
    • Kultura paralisia:


      tradizioa eustea.

Kulturartekotasuna

  • Beste kulturekiko errespetua du oinarri, kultura-erlatibismoak bezala; kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu.
  • Kulturartekotasunaren helburu nagusia mundu plural honetan elkarrekin bizitzen ikastea da. Kultura ugari izateak aberastasuna dakar, aniztasuna aberastasun-iturri da beti.
  • Kulturaniztasuna egoten denez, kulturartekotasunak izan behar du gure jarrera, integrazioaren aldeko jarrera baita, eta beraz, banaketaren eta bazterketaren kontrakoa.

Kulturen arteko elkarrizketa: erlatibismoa ala unibertsalismoa?


  • Unibertsalismoak kulturartekotasunaren aldeko jarrerara garamatza, eta jarrera horrek bidea ematen du kulturen artean egiazko elkarrizketa egon dadin, eta beraz, kultura batzuek beste batzuk mendera ditzaten eragotzi.
  • Balio unibertsalak izatea ezinbestekoa da, elkarrizketa emankorra lortuko bada. Ikus dezagun, beraz, zer balio diren horiek:
    • Giza eskubideak bete-betean errespetatzea
    • Askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta beste zenbait balio onartzea
    • Tolerantzia aktiboa
  • Gutxieneko balio moral horiek izango dira munduko zibilizazioaren euskarriak. Arraza eta zibilizazio guztiek elkarlanean lortu beharreko horrena.

ZER DA GIZAKIA? GIZAKIAREN ALDERDI ARAZOTSUAK

Izaki arrazional bat?


  • Aristoteles esaten du baietz.
  • Nietzche esaten du ezetz. Nietzcherentzat sena eta botere-nahimena bizitzaren motorrak dira arrazoimena baino gehiago.
  • << Gizakia logosa duen animalia da>>. Gizakia bereizten du logosa duen bakartzat. Logosa <<arrazoimen>> gisa itzultzen da, baina <<hitza>> eta <<hizkuntza>> ere esan nahi ditu.
  • Logosa duen hura piztiaren eta jainkoen arteko zerbait da. Hizkuntza gisa, logosari esker pentsatzen dugu eta komunikatzen gara; arrazoimena gisa, tresna boteretsua da mundua irudikatzeko, hots, ezagutzeko baita menderatzeko ere.
  • David Humen: arrazoimena da, sentimenduei jarraituz hautatzen dugu nola jardun hainbat aukeraren artean.
  • Edgar Morin: gizakietan badirela, arrazoimenaz gain, beste hauek daude; irrika, bizitza, sormena, arriskua, drama, beldurra eta eromena, adibidez.

Izaki gizartekoia: berez ala konbentzioz? (izaki soziala)


  • Aristoteles esaten du baietz. “Gizakia animalia politikoa da”. Polis batean bizi dena. Izatez bizi gara beste batzuekin eta gure harremanak arau moralen eta lege juridikoen bidez arautzen ditugu; horiek guztiek gure elkarbizitza egituratzen dute eta zer den ona eta zer txarra esaten digute.
  • T. Hobbes esaten du ezetz. “Gizakia otsoa da gizakiarentzat”. Etengabeko gerretan gaudelako eta hau saihesteko itun soziala sinatuko dugu botere absolutua onartzeko.
  • <<Animalia soziala>> eta <<animalia politikoa>> dela esaten da.

Izaki baldintzatua ala determinatua? (askeak gara?)


  • J. P. Sartre esaten du baietz (baldintzatuta egon arren). “Aske izatera kondenatuta gaude”. Gizakiak ezin dio askatasunari ihes egin. Norbaitek beste baten nahietara edo borondatera makurtu nahi badu ere, askatasunez ariko litzateke hori erbakitzen.
  • B. Spinoza esaten du ezetz (determinatuta gaude). Askeak garela pentsatzea gure ezagutzea ezan oinarritutako ilusioa bainoa ez da. Benetan gertatzen dena da ez dakigula zein diren horrela jardutera eraman gaituzten kausak.
  • Kant: “Askatasuna izaki moral izateko baldintza bat da” suposatu behar dugunean.

Izaki ahula, baina duintasunduna? (heriotza)


  • Platonek filosofia <<heriotzako prestakuntza dela>> esaten du. Hil egin behar dugula jakiteak pentsarazi egiten digu, bai dugun bizitzaz, bai bizi behar dugunaz, bai bizi dezakegunaz. Arrazoi hauek ulertu behar dira giza finitutasuna esentziazko erradikaltasunez.
  • Kanten arabera gizakiaren ezaugarri bereizgarria <<duintasun>> deritzo. Gainerako izakiek <<prezio>> deritzogu baliokidea dute; baina gizakiek balio absolutua dugu, duintasun alegia, eta duintasuna errespetatu baino ezin da egin.

Gorputz eta arima den izaki bat?


  • Gizakiaren fintasunak, heriotzaren ondorengo etorkizunari buruz galdetzera garamatza. Bi dira auzi horren aurreko jarrera nagusiak:
    • Giza existentzia immanentea da:


      ez dago lurreko bizitzaren ondorengo existentziarik; hau da, gizakiaren osotasuna desagertzen da hiltzen denean.
    • Giza existentzia transzendentea da:


      arimari edo espirituari dagokion alderdi bat duenez, gizakia ez da gorputzarekin agortzen. Horrek posible egiten du beste existentzia mota bat egotea; existentzia horri buruz erlijioek ematen digute informazioa.
  • Gizakiari buruzko teoriak:
    • Monistak (materialistak):


      substantzia bat (gorputza: materiazkoa, hilkorra). Giza existentzia immanentea.
    • Dualistak (espiritualistak, idealistak):


      giza existentzia transzendentea. Bi sustantzia:
                  • Gorputza: materiazkoa, hilkorra
                  • Arima: ez materiazkoa, hilezkorra

METAFISIKA, JAINKOA AZTERTZEKO BIDE

Erlijio formen eboluzioa

  • Gizon-emakumeen historia ikusita dago. Jainkotasun-ideiak eboluzionatu egin dira, beste forma konplexuago eta garbiago.
    • Animismoa:


      naturako elementuari botere ukiezina ematea. Dena hondatuko zutela pentsatzen zuten. Tylor arabera erlijioa adierazpena da.
    • Fetitxismoa:


      jainkotasunarekin zerikusia duelako sakratutzat hartzen den objektua da. Objektuak ahalmen magiko dutela usten dute.
    • Politeismoa:


      jainko-jainkosa asko gurtzen dituen erlijioa. (cree en más de un dios)
    • Monoteismoa:


      unibertsoaren sortzaile eta gizakiaren aita den jainko bakarrean sinesmen erlijioa; islama, kristautasuna, judaismoa

Ba al da Jainkorik? Hainbat jarrera

  • Nolabaiteko joera inoiz izan ez duen herririk ez dago eta gizakiok ez dute iritzi bera.
  • Ateismoa:


    jainkoa izana ukatzen du. Bi modu:
                • Ateismo teorikoa: jainkoa badagoela zentzugabekeria da
                • Ateismo praktikoa: bizi dira ezer ez balego bezala
    • Agnostizismoa:


      ez du ukatzen ezta baieztatzen jainkoaren izana. Ezin dira arrazoimenak eta esperientziak frogatu.
    • Panteismoa


      : jainkozko errealitate bat badela sinesten du baina errealitate hori ez dago mundu honetatik haragoko munduren batean.
    • Teismoa:


      jainko bat dagoela sinesten du , munduaren sortzailea, infinitua eta gizakien patuaz arduratzen dena.
    • Deismoa:


      teismo bezala da baina arrazoiaren bidez onartzen du ez teista bezalakoa.

ETIKA EKINTZA MORALAREN HAUSNARKETATZAT HARTUTA

  • Giza portaeraren ezaugarria da irekia eta askea izatea. Hain zuzen ere, ekintzen izaera aske eta ireki horrek bihurtzen du gizakia bere ekintzen erantzule.
  • Kontzientzia moralak bideratzen du gure jokabideak egokia iruditzen zaigun noranzkora eta ekintzak ontzat edo txartzat epaitzea ahalbidetzen digu; ez gure ekintzak bakarrik, besteenak ere bai.

Morala eta etika

  • Morala:


    ongiari eta gaizkiari buruzko judizioen multzoa da eta pertsonen jokabidea zuzentzen dute. Moralaren judizioak portaera-arauetan gauzatzen dira. Horiek arautzen dute pertsonaren eguneroko bizitza. Pertsona baten eguneroko bizitzarako irizpideak ematen ditu: bizitza aske eta arduratsua baterako irizpideak.
  • Etika:


    Moralari buruzko hausnarketa da moralaren filosofia. Bere buruari galdetzen dio zergatik jotzen ditugun jokabide batzuk ontzat eta beste batzuk ez. Moral-irizpideak alderatzen ditu. Jokabide ororen oinarriko printzipio orokorrak edo unibertsalak adierazten ditu.
  • Etikak baieztapenak eta judizioak lantzeko eta egiaztatzeko behar horri erantzuten dio.
  • “Moral” hitza latineko moralis hitzetik dator. Mos hitza da moralis jatorria eta “ohitura” esan nahi du.
  • “Etika” hitza grezierazko ethos hitzetik dator. “Izaera” esan nahi du.
  • Morala eta etika bereizitako kontzeptuak dira, baina, aldi berean, elkar osatzen dute. Aranguren irakaslearen esanetan, morala da moral bizi bat, eta etika da pentsatutako moral bat.

Izaera, kontzientzia eta heldutasun morala

  • Giza portaeraren izaera aske hori da gizakiaren izaera moralaren oinarria. Askatasunak, zenbait aukeraren artean erabaki eta aukeratzeko gaitasunak, aukera ematen du norbaiten ekintzak bat ez etortzeko komunitateko ohiturekin edo arauekin.
  • Izaera egunetik egunera eraikitzen dugu gure ekintzekin. Izaeraren arduradun garela sentitu behar dugu. Pertsona adeitsu bati errazagoa gertatuko zaio bere hurkoak errespetatzea eguneroko egoera zehatzetan, adeitsua ez den pertsona bati baino.

Unibertsalismoa eta erlatibismo morala

  • Unibertsalismo morala:


    jarrera etiko bat da eta arazo moral zehatz bakoitzaren gainean egia moral unibertsal bat dagoela dio. Sokrates defendatzen zuen, gizakiaren arrazoimenarekin.
  • Erlatibismoa:


    jarrera filosofikoa bat da. Defendatzen du ikuspegi guztiak maila berean baliagarriak direla eta egiak gizabanakoaren araberakoak direla.

FILOSOFIA POLITIKOA

  • Filosofia politikoa filosofiaren adar bat da eta gai hauek aztertzen ditu: gobernua, politika, askatasuna, justizia, …
  • Filosofia politikoaren egitekoa politikaren gaineko fenomenoei buruz hausnartzea da, modu arrazionalean, sistematikoki eta kritiko izanik hausnartzea. Egoera politikotatik sortzen diren alderdi arauemaileak eta galera erradikalak hartzen ditu oinarri.

Filosofia politikoaren galdera nagusiak

  • Filosofia politikoa gizakien arteko hartu-emanak eta gizakiak gizartean antolatzeko dituen moduak aztertzen dituen filosofiaren zati bat da. Hauek dira galdera batzuk:
  • Zein da antolatzeko modurik onena?
  • Zer da gobernatzea?

ESTATUAREN OINARRI FILOSOFIKOAK

  • Etika eta politika jarduera praktikoak dira, gure bizitza bideratzen eta eraikitzen laguntzen digute. Etikak dimentsio pertsonala eraikitzen laguntzen digu eta politikak eremu sozialean laguntzen digu. Bietan helburua da duintasunez eta zoriontsu bizitzea, gure jokabidea bideratzeko arauak ematea.

Estatua: legitimitatea eta legezkotasuna

  • Legitimitatea:


    legea betetzeko dauden arrazoiei egiten die erreferentzia. Estatuak baliatzen duen botere politikoak legitimatuta egon behar du. Botere politikoa legitimoa izateak esan nahi du botere hori justifikatuta dagoela, eta, beraz, horrek osagai etiko bat du berekin.
    • Agintaritza karismatikoa oinarri duen botere politikoa. Ezaugarri pertsonalak direla-eta lider edo buruzagi batek duen agintaritza.
    • Agintaritza tradizionalaren botere politikoa. Iraganeko ohiturak eta usadioak ditu oinarri. Antzinako erregimeneko gizarte feudaletan eta monarkietan oso ohikoa.
    • Agintaritza legal-arrazionala oinarri duen botere politikoa. Herritarren nahia eta lege positiboak ditu ardatz. Grazian sortu zen eta Estatu demokratikoen berezko ezaugarria da.

Estatu demokratikoa eta herritartasun globala

  • Demokrazia hitza liberal-demokrazia terminoaren laburtzapena da. Hiru alderdi:
  • Demokrazia, legitimitatearen printzipio gisa:


    boterea herria ematen dio eta herritarren arteko adostasuna du oinarri.
  • Demokrazia, sistema-politiko gisa:


    Grezian, titulartasuna eta boterea baliatzea dena bat zen. Biztanle kopuruak gora egitearekin batera sortu zen demokrazia ordezkatzailea.
  • Demokrazia, ideal gisa:
    beti lortu da beharreko eredu bat. Horrenbestez, beti hobetu daitekeen eta hobetu behar den eredu bat da, askatasuna eta berdintasuna lotuz.
  • Norberto Bobbioren ustez, demokrazia gobernu autokratiko mota ororen aurkako gobernua da. Erabaki kolektiboak pertsona kopuru handi batek hartzen dituela kolektibitate baten barruan, hau da, gehiengoaren araua adierazi zuen. Araua aplikatuta erabaki kolektiboak eta derrigorrezkoak dira.
  • Polisa:


    Greziako hiri-estatuak izendatzeko erabiltzen da; bere burua gobernatzen duen komunitate txikia, bere legeak eta autonomia dituena.
  • Demokrazia:


    Atenasen sortu zen, demos-ek (aristokratikoen aurkako herritarrek) agintzen zuen erregimen politikoa izendatzeko. Bakarrik gizon libreek hartu ahal zuten parte. Kanpo geratzen ziren atzerritarrak, emakumeak eta esklaboak
  • Demokrazia liberala:


    gobernatzeko modu bat da eta demokrazia ordezkatzaile  batean datza. Gobernatzeko modu horretan, sufragio unibertsalaren bitartez hautatutako ordezkariek erabaki politikoak hartzeko eskumena dute zuzenbidezko estatua errespetatuz, eta eskubideen, askatasun indibidualen zein kolektiboen babesa arautzen duen Konstituzioa izaten dute oinarri. Ekonomiak garrantzi handiagoa du politikak baino, eta horren botere politikoaren galera dakar, ustelkeria-arazoek eraginda.

TEORIA POLITIKO NAGUSIAK

  • Hiru organotan banatutako dago sistema juridikoa:
  • Legegilea
  • Betearazlea
  • Judiziala

Entradas relacionadas: