Kultura definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,93 KB

Prozesu mentalen tartean hauek daude:

·Oroimena: gure pertsonalitatearen atal nagusia. Hiru mota daude:

-Sentsoriala (1’’ - 2’’): jasotzen dugun informazioa oso handia denez, ezin dugu dena prozesatu.

-Epe motzekoa (15’’ - 20’’): momentuan garrantzitsua dena.

-Epe luzekoa: asko errepikatutako epe motzeko zerbait da, normalean sentimenduekin lotuta dagoena. 

-Savant sindromea: epe motzeko informazioa epe luzekora pasatzen da, baina beste atal batzuk kaltetzen ditu.

·Emozioa: intentsitate handiko eta iraupen motzeko gogo-aldaketa.

·Sentimendua: intentsitate baxuko eta iraupen luzeko gogo-aldaketa.

·Adimena: arazoak identifikatu, aztertu, eta konpontzeko ahalmena. Linguistikoa, espaziala, soziala.... Izan daiteke.

Alderdi soziala:


kultura hartzen du kontuan; hau da, etnia baten bizimodu bereizgarria. Eta etnia, kultura bera duten pertsonen multzoa da.
Kultura bat atal hauek osatzen dute:

·Errituak: zeremoniak (ezkontzarako, jaiotzarako, etab.)

·Ideiak: kultura bateko kide guztien iritzi, ezaguera eta mundu ikuskeren multzoa.

·Arauak: kultura baten lege, agindu eta ohiturak.

·Instituzioak: kultura baten barruko antolaketak, hala nola, eskola eta eliza.

·Objektuak: kultura baten elementu materialak.

·Hizkuntza

·Teknikak: Kultura baten barruan naturan esku hartzeko zein premia materialak asetzeko prozedurak

Kultura ikasia da, eta kultura ikastearen prozesu horri sozializazio deitzen zaio. Sozializazio hori txikitan gertatutakoa izan daiteke, garrantzitsuena dena, edo heldutasunean beste kultura berri bat ikastean gertatu daiteke.

Kulturekin lotutako beste hainbat kontzeptu:

·Etnozentrismo: kultura bat besteak baino hobeagoa dela defendatzen duen jarrera.

·Erlatibismo: kultura guztiek balio bera dutenez, errespetatu behar dira.

·Interkulturalismo: gizarte berean dauden kultura guztiak errespetatu behar dira, baina elkarbizitza esparruetan arau komuna izan behar dira.

·Multikulturalismo: kultura guztien ohiturak mantendu behar dira, gizarte berean elkarrekin izan arren.

Alderdi pertsonala:


alderdi hau, giza duintasunean oinarritzen da. Duintasuna eskubideekin dago lotuta: legezko ahalmena zerbait egin edo lortzeko askatasuna bermatzen duena, normalean behar batekin lotuta izaten dena. Horretaz gain, bizitzari zentzua eman behar zaio, eta hiru ikuspuntu daude horrekin lotuta:

·Nihilismoa: bizitzaren zentzua ukatzen duen teoria.

·Transzendentea: bizitzaren zentzua bizitzatik kanpo dagoela defendatzen duen teoria.

Inmanentea: bizitzaren zentzua bizitzaren barrukoa dela defendatzen duen teoria.

Entradas relacionadas: