Kubismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,23 KB

KUBISMOA Kubismoa 1907. Urtean sortutako XX. Mende hasierako arte mugimendurik Erradikalena izan zen. Harengandik sortu ziren arte modernoaren joera abstraktu Guztiak, eta eragin handia izan du XX. Mendeko arkitekturan eta estetikan. Ageriko munduaren zati bakartu batzuk erabiliz, forma geometrikoen bidez Adierazten zuen kubismoak errealitatea, eta objektu jakin baten alderdi guztiak Aldi berean irudikatuz. Espazioaren eta denboraren aldiberekotasun hori da Kubismoak ekarri zuen berrikuntzarik handiena. Margo-gaia ikuspuntu bakar Batetik ikusteko joera, Berpizkundeaz geroztik nagusi izan zena, gaitzetsi Zuen, eta bide berri bat urratu.
Kubismoa fauvismoaren eta surrealismoaren Arteko zubia izan zen, eta lotura handiak izan zituen beste arte mugimendu Batzuekin. Picasso, Braque eta Juan Gris dira kubismoaren sortzaile eta Ordezkari nagusiak.
Ezaugarri orokorrak -Irudi Arloan, kubismoaren ezaugarri nagusia hauxe da: irudian adierazten den Objektuaren alderdi guztiak plano berdinean erakustea. Honen ondorioz, objektua Deskonposatu eta perspektiba desagertzen da. Naturako figurak forma Geometrikoen bitartez adierazten dira. Ikuspuntu bakarra eta sakontasunaren Itxura desagertzen dira. -Kubismoaren Beste aurkikuntza bat collage teknika izan zen. Irudia berez existitzen da, Errealitatearekiko inolako loturarik gabe. -Ikusleari Zaila egiten zaio artelanak ulertzea, beraz, idaztizko azalpenak irudiak bezain Garrantzitsuak bilakatzen dira. -Kubisten Gai gogokoenak natura hilak, paisaiak eta erretratuak izan ziren. Gehienetan Kolore nahiko apalak erabili zituzten; grisak, berdeak eta marroiak. Gerora, Kolore gehiago eta biziagoak erabiltzen hasi ziren.Faseak Guillaume Apollinaire, kubismoaren etapak zerrendatu zituen 1913ko bere “Méditations esthétiques” liburuan. “Les peintres cubistes” izeneko obran, hiru Etapa nagusitan zuen esperientzia kubista : fase analitikoa, fase hermetikoa Eta fase sintetikoa. -Fase analitikoan (1910 eta 1912 urteen artean), formaren Eta irudiaren apurketa hainbat forma geometrikoetan izan zen bere ezaugarri Nagusia. Helburua zen forma horiek ikertu, aztertu eta bakoitza bere aldetik Ordenatzea. Hau da, bera, kubismo garbiena, puruena eta ulertzen zailena. Ez Dio deirik egiten inkontzienteari, arrazoiari baizik. Koadroa desordenaturik Agertzen da eta ikusleak ordenatu behar du, horrela, ikusleak protagonismoa Hartzen zuen. Kolore pobreak ziren nagusiak (okreak, nabarrak, grisak).-Fase Hermetikoan, artelan analitikoen ulermen zailtasuna biguntzeko, artistak hasi Ziren pistak uzten artelanetan. Gutxika, zehetasun eskematikoak eta Figuratiboak sartzen hasi ziren, obra errazago ulertzeko (sokak edo olarakoak Jartzeak). Ohikoa zen ere hizkiak, zenbakiak edo inprenta hizkiak modu Errealistan imitatzea ere. Egurra edo marmola imitatzen hasi ziren ere.-Fase Sintetikoan, ez dituzte gauzak kopiatzen, baizik eta mihisean pegatzen dituzte. Objektua ez da bere ataletan apurtzen edo ikertzen baizik eta bere oinarrizko Formetan laburbiltzen da. Fase honetan urrats berria eman zuten. Dagoeneko Etiketa imitatzeko beharrik ez, eta ale erreala hartu eta itsatsi egiten zuten, Hau Papier collé izeneko teknika zen. Materiala ez piktorikoak erabiltzen hasi ziren, eta eguneroko materialak Itsasten hasi zirenean jaio zen Collagea.  Testuinguru historikoa Kubismoa industria iraultza gertatzen ari zen bitartean garatu zen lehen Partea, geroago Lehen Mundu Gerrarekin batera. Zientifiko-kultural arloetan Nabarmendu behar dira, Einstein eta erlatibitatea, Husserl eta fenomenologia, Freud eta psikoanalisia, besteak beste. Artean, zibilizazioa arlo moralean Salbatzeko euskarri gisa eta “arte berria” masa gizartearentzat, antiburgesa Dena (kitzikagarria, nahaslea…) lantzen da. Arte koloniala arte benetakotzat Jotzen da (maskarak eta irudi afrikarrak, Polonesiakoal, iberiar artekoak, Zikladetakoak…).

Plabo Picasso

Pablo Ruiz Picasso (1881-1973) margolari eta Eskulturagile espainiarra izan zen, Georges Braque frantsesarekin batera Kubismoa sortu zuena. Oso gazterik hasi zen pintatzen eta gaitasun tekniko Aparta baten jabea izan zen. Haurtzaro eta gaztaroko lehen urteak Malagan eta Ondoren Coruñan eman zituen. Pintorea izatea erabaki zuen ondoren, Bartzelonara Jo zuen. Parisera aldatu zen gero eta hiri hartan egokitu ondoren hasi zen giro Postinpresionistak ezagutzen. Bi garai nagusitzen dira bere lanetan: garai Urdina eta garai arrosa. Garai urdinean, XX. Mendearen hasieran sinbolismoaren Eragina eta halako kutsu espresionista agerian uzten dituzten koadroak landu Zituen, pertsonaia xumeak azaltzen, interpretazio sentibera malenkoniatsu batez Aurkeztuak. Garai arrosan, zirkuko pertsonaiak, txerpolariak eta aktore Ibiltariak aurkeztu zituen. Baina 1907an koadro hau, “Avignongo andereñoak”, Pintatu zuenean kubismoaren bidea hasi zuen, errealitatea forma geometrikoetan Murrizten, XIX. Mendearen amaieran Cezanne egiten hasi izan zen bezala. 1910. Eta 1912. Urteen bitartean, Braquerekin batera Kubismo analitikoa landu zuen, formaren eta irudiaren apurketa hainbat forma Geometrikoetan bihurtzen. 1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok Errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta “Gernika” margolan ezaguna egin Zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko, eta Espainiako Errepublikaren sinboloa Izango zena. Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian1973anhil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa Eta izugarri handia utzi zituen. 

FUTURISMOA

Fillippo Marinetti poeta italiarrak 1909an Manifestu Futurista argitaratu zuenean Futurismoari hasiera eman zion. Mugimendu honek bizitza laburra izan zuen, 1918 Urtera arte. Futurismoaren ezaugarri nagusiak makinaren gorespena eta Errealitatearen mugimenduaren adierazpena izan ziren. Artista futuristek landu Zituzten gai nagusiak hauek izan ziren: antzinatasunarekin apurketa, teknologia Modernoaren garapena, abiadura eta energia. Futuristek lehen aldiko kultura Ukatzen zuten, gizarteak garapen eta mugimenduan bizi behar zuela uste Baitzuten. Hauek dira Manifestu Futurista agertzen ziren gai batzuk: -Mugimendu agresiboa, lasterketa, txaloa eta Ukabilkada goraipatu nahi ditugu. -Abiaduraren edertasuna aldarrikatu nahi Dugu.-Guda miresten dugu, militarisoa, abertzaletasuna, anarkisten keinu Suntsitzailea eta emakumearenganako mesprezua.
Irudi arloan, lerro eta formen errepikapena eta kolore biziak Erabili zituzten bizitasuna eta mugimendua adierazteko. Irudiak erritmo Handikoak dira.
Hauek izan ziren Artista garrantzitsuenak: Filippo Marinetti, Giacomo Balla, Umberto Boccioni, Carlo Carra eta Gino Severini.

Entradas relacionadas: