Kritika kristautasunari, jainkoaren heriotza eta supergizakia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 29,64 KB

KANTILUSTRAZIOASapere aude:Kanten iritziz, Ilustrazio garaia gizakiaren irteera da bere adingabetasunetik. Adingabetasuna, beste norbaiten gidaritzarik gabe bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da, hau ez da adimenik eza, nork bere burua gidaritzarik gabe erabateko gaitasun ezean baizik./“Sapere aude” ausartu zaitez pentsatzera! Latindar espresioa garai honetan zehazten da, ilustrazio garaia adingabetasuna atzean utzi eta gizakia bere kabuz pentsatzen hastekoa. Kanten iritziz, bakoitza, erabaki pertsonalak hartzeko gaitasunak bereitzen du besteengandik. Era autonomoan jarduteak, adingabetasuna atzean uzteak, heteronomia atzean uzteak gizakia heldutasunera heldu dela adierazten du; hau da, bere buruaren jabe dela, besteen iritziak kontuan hartzea barneratu gabe.

KANTARRAZOIMENAREN ERABILERA PUBLIKOA ETA PRIBATUAKantek arrazoi publiko eta pribatuari buruz hitz egiten du bere idazlanetan,  honen iritziz, erabilera publikoak askea izan behar du, pribatua, aldiz, mugatu egin behar da batzuetan. Aepublikoa aditua den norbaitek publikoaren aurrean egiten duena da; Aepribatua funtzionario-postu edo kargu jakin bat duenari zilegi zaio. Hori argitzeko, hiru adibide.-Armadako ofizialak gainetik datorkio agindua bete behar du (erabildera pribatua). Hala ere argudia dezake helburu edo onuraz, akatsei buruz iruzkinak egin ditzazke (erabilera publikoa.-Herrikideak zergak ordaintzea beharrezko dute ( erabilera pribatua). Hala ere, ez du huts egiten zerga horien desegokitasunari bruzko artikulu bat argitaratzen badu. (erabilera publikoa.-Apaizak bete egin behar du elizak agindutakoa eta ikasteari ekin behar dio sinesbidearen arabera (erabilera pribatua). Hala ere, aditu gisa, askatasun osoa du bere ideiak asmo onez eta askatasunez publikoki ezagutarazteko, edo proposamenak aurkezteko (erabilera publikoa).Arauak bete nahi ezean, armada, gizartea edo apaizgoa uztea dute bide bakarra. Arrazoiaren erabilera pribatuan ez dago askatasunik, honek, ez du ordea ilustrazioa galarazten.

KANTARRAZOI PRAKTIKOAREN KRITIKAKantek Arrazoi praktikoaren kritika idazlanean bere morala edo etika azaltzen du, teorikoa eta praktikoa da. Teorikoaren bidez, “izana” ezagutzen dugu; praktikoaren biden “izan behar duena”. Gu geu gara gure legegile, arrazoi teorikoan ez ditugu lege naturalak objektuetan deskubritzen, eta a priori erabakitzen ditugu./Pentsaera kantiarraren arabera, kontzientzia morala existitzen dela dudaezina da. Gizakiak ekintza onak eta txarrak bereizten ditu eta ohituretan ikus daiteke hori./Ongia eta gaizkia ez dira esperientziaren ezagugaiak, esperientziaren gidariak baizik.Arrazoi hutsak agerian jartzen dituen legeak: “hau horrela da”. Aldiz, arrazoi praktikoak, exigentzia bat argitzen dute; “ Horrela jokatu behar duzu”.  Eginbeharra adierazten dute, horregatik, moralitateari buruzko proposizioak agindu moduan ematen zaikigu. Kantek imperatiboak esaten die.Kanten ustez, eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu.-A priorizkoa, ez empirikoa. (esperientzian ez oinarritua). Ez du esaten zer egin behar dugun, nola jokatu behar dugun baizik.- Kategorikoa, ez hipotetikoa. Helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte. Adib: “zahartzarora iritsi nahi baduzu, ez erre”. Ez du balio unibertsalik. (zer egin)-Autonomoa, ez heteronomoa. Subjetuak agindua bere buruari ezartzen dio, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe. Bakoitza da bere buruari agindu morala eman behar diona, inoren imposiziorik gabe. (nik egin)/Kanten arabera etikaren oinarria desiraren askatasunean dago,  arrazoimenak bere buruari legeak ezartzeko gaitasunean. Naturak eta jainkoak ez digute lege etikorik ezartzen.  Ekintzak legetasuna edo moraltasunaren arabera egin daitezke, beraz, filosofia kantiarrak bereizten ditu. Ezin daitezke legezkotasun juridikoa betetzen duten ekintzak moraltzat hartu, izan ere, lege juridikoak betetzerakoan,  ez diogu gure nahimenetik sortzen den aginduari jarraitzen, kanpotik ezarritakoari baizik./Gizakiek beraien jokabidea bideratzen duten printzipio praktikoen eraginpean jokatzen dute. Imperatibo kategorikoak jarrera bat agintzen duten lege praktikoak dira eta ez dituzte ondorioak kontuan hartzen. Ekintza bat agintzen dute, ona delakoak, hau da, a priorizko formari soilik erreparatuz, baldintzarik gabe, beraz unibertsaltasuna da lege moralaren bereizgarritasuna./Imperatibo kategorikoaren formulazioa hau da; “joa ezazu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala./Arrazoi teorikoak ukatzen dituten ideiak, baldintza sin qua non dira arrazoi praktikoan. Teorikokak ezin ditu hiru ideia horiek ezagutu. Kantek dionez: “jakintza deuseztatu behar izan dut, sinesmenari leku egiteko.

 XX.MENDEKO MUGIMENDU FILOSOFIKOAKXX.Mendearen hasieran, gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa. XIX.Mendearen bigarren zatiko hegelianismoaren aurkako jarrerak hau aldarrikatzen du: bizirik iraun nahi izanez gero, filosofia ezin da hegalen erara aritu, eta pentsatzeko modu berriak aurkitu behar ditu./XIX. Mendean abiantzen den zientzia partikularrak krisia eragiten du filosofian, eta hau eremuak galduz doa pixkanaka. Gainera, ez dator natura zientziatik bakarrik, baita giza zientziatik ere, hau da, soziologia, psikologia, antropologia eta hizkuntzalarietatik./XX. Mendeetako lehen urteetan fisikak eta matematikak garrantzi handia hartzen dute. Gainera fisikaren garapenak, hainbat eskola neopositibista sortzen ditu, Vienako Zirkulua da garrantzitsuena. Azken honetan, pentsalarien ustez, gerra-izugarrikeriak idealismoaren arrazionaltasun faltsuan oinarritutakoen ondorio izan dira. Idealismoak gehiegikerien alde egiten du, eta arrazionaltasun berriak, hizkuntzaren analisiaren esku uzten du ezagutzari buruzko kritika./Beraz, filosofo batzuk metodo zientifikoak aplikatzen ahalegintzen dira eta filosofia analitikoa sortzen da, honek ez du onartzen  metodo zientifikoak arazo filosofikoak ebazteko duen nagusitasuna./Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da. Filosofia kontinentala Niechek irekitako zauria sakontzen jarraitzen du./Filosofia positiboak ezagutzen esparrura mugatzen du. Zientzia fenomenoen sailkapen bat da, eta ezin daiteke azalpen zientifikorik eman gertaera naturaletatik at dagoelako./Filosofia ez dago XX.Mendeko gertakari historiko handienetatik at, eta gertakari horietako baten funtzio sinbolikoak krisi-sentipen berezia eragiten du: Auschwitz.

NIE-APOLINEOA ETA DIONISIAKOAApolo eta Diosios bizitza ulertzeko elkarren aurkako bi jarreren eredu dira. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da eta formak eta ideiak erakusten ditu. Dionisos itxuragabea eta sexu kilikaduraren eta gauaren jainkoa. Bereizketa nabaria izan arren, ezin daiteke bata bestea gabe bizi./Nietzschek horixe leporatzen dio filosofiari, ondorioz, aipatutako bi joeren arteko oreka berreskuratzeko aldarrikapen bat egiten du. Joera zienttifiko arrazionalista ez da errealitatearen mugikortasunaz ohartzen. Ez dago espiriturik ez arrazoimenik ezta egiarik ere eta horiek guztiak fikziozkoak dira.

 NIHILISMOA ETA BALIOEN TRANSMUTAZIOANihilismoaJainkoaren heriotzaren ondorioa da. Ordura arte indarran egon diren balioak, gizakiari babesa eman zizkiotenak, bertan bera gelditu dira. Gizatasunaren eta animalien arteko desberdintasunaren iturri bihurtu den transzendentzia gainbeheran dago. Kristautasunak mantsotasuna bizi-eredutzat hartzen du bizitzari eraso egiteko./Bizitzaren edo gorputzaren nahi eta gogoei uko egitea irtenbiderik gabeko egoera batera garamatza. Nihilismorantz doazen beste bide batzuk badaude; historiari buruzko zenbait ikusmolde. Historiako gertakizunek helbururik ez dutela ikusten etsipena sortzen da, munduak azalpenik ez duela ohartzen da gizakia, eta kale gorrian balego bezala gelditzen da./Gizakia munduaren jaurtikia izan dalako ustea, beraz, nondik datorren eta nora doan ez jakitea nihilismorantz bultzatzen duen beste alderdi bat da, gizakiak munduan duen egitekoa ez jakiteak jokabide nihilista sor dezake. Metafisikak mundu honen haraindian antzeman zuen benetako mundua ezerezean gelditu zen. Mundu transzendentea izanda bizitzari zentzua eman diona, eta orain, honek utzitako hutsuneak itxasopena edukitzea galarazten dio gizakiari./Aurreko kulturaren ideiak desagertzen diren neurrian, nihilismoa agertzen da, lehenik era positiboan eta ondoren aktiboan. Gizakiak baiezkoa eman behar dio bizitzari gogo biziz. Aurreneko urratsean metafisikaren, erlijioaren eta moralaren hondamendiaz ohartu behar du. Mundu berriaren balioak bereganatu eta zaharrekin ezin daitezkela bateratu ohartzen da. Gizakiak bere burua gaitzetsi du eta erruki eta gorroto dio. Sinesbide berria nagusitzen da, betiereko itzulera, hain zuzen./Balio guztien eraldaketaren ondoren, garailearen morala eta erabaki-ahalmena nagusituko dira, nork bere buruari eutsiko dio guztion gainetik. Gizaki bakoitzak gizabanako bezela jokatuko du, beren burua inoren mende jarri gabe. Nietzschek proposatzen duen gizarte berrian “jainkoa hil da” aldarrikatzen du, eta gizakiari dena zuzena iruditzen zaio.a)Morroien morala eta jauen moralaGenealogiaren lehen emaitza bi moralen arkikuntza da: morroien morala eta jaunen morala. Nietzschek “ongia” eta “gaizkia” kontzeptuen sorrera ikertzen du./Ona = noblea = botereduna = zoriontsua = jainkoek bedeinkatua/Bizitzarekiko maitasunetik eta pozetk sortutako morala da onartu daitekeen bakarra. Hortaz “ona” hitzak indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria esan nahi du. “Gaiztoa” arrunta, umila, gezurta eta mendekoa esan nahi du./Jaunen moralaren ikuspegitik honela definitu daiteke “ona” bizitzaren bertuteak betzeko gizabanakoa obera daramana. Beraz, ona gudaria da, baita soldaduari dagozkion ezaugarri guztiak ere. Makala bestearen lepotik bizi dena da./Historian zehar jaunen morala irauli eta alderantzikatzea lortu dute mendekoek, erlijioaren laguntzaekin./Morroien moralak berdintasuna bilatzen du desberdintasunean. Gizon emakumeen bizimodua jasangarriago egiten duten balioak goraipatzen ditu; gizakien arteko elkartasuna, maitasuna…/“Gaiztoa” aldiz, boteretsua eta beldurgarria da. Nietzscheren arabera, ona eta tentela oso hurbil daude. Morroien morala berdintasunean oinarritzen da; jaunen morala hierarkian eta mailaketan.b)Moral berriaOngia eta gaizkia bereizteko, ezinbestean pentsatu behar da nolakoa den bizitza eta zein den bizitzaren bereizgarritasuna. Nietzschek dio botere-nahia dela balioen sortzaile garrantzitsuena. Botere nahiak izatearen mugikortasuna adierazten du. Esistitzen den orok, gehiago eta hobea izateko joera du. Landareen eta animalien bizitza da horren adierazgarri./Botere-nahia ez da landare eta animalien bizitzara mugatzen; gizabidean ere bizitza da. Botere-nahiak gidatzen duen bizitza ekarri behar da gogora, eta, hortaz bizitza osasuntsua, indartsua eta erabatekoa da.

NIE-KRISTAUTASUNAREN AURAKO KRITIKA, JAINKOAREN HERIOTZA ETA SUPERGIZAKIA Kristautasunaren aurkako kritika
Nietzscheren ustez, erlijioa beldurretik sortzen da, gizakiaren ezintasun sentimenduetatik. Erlijioak ez du inoiz egia esan,naturaz gaineko izaki transzendentea aldarikatzean metafisikak egiten duen hutsegitea berbera egiten du. Nietzschek tradizio judukristauaren aurka egiten du, budismoaren aurka eta erlijio arauaren aurka. Hilezkortasuna onartuz gero bizialdi hau igarobide iragankor bihurtzen da. Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklabuentzat. Erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa…/Nietzsche amorruz etsitzen zaio kristautasunari antikristo idazlanean eta kritika ezin gogorragoak egiten dizkio. Erlijioak eta batik bat kristautasuna eta budismoa, gaixo eta ahaulen erlijioak diren aldetik, gizakiek bere mugak gainditzeko oztopo gaindiezina izan dira. Biziera ahula eta morala guztiz kontrajartzen zaizkio erabateko bizitzari. Hori da erlijioak goresten duena, beldurrez jarduten duen morala, indarra eta ausardia goraipatu ordez./Grinak, senak, balio estetikoak eta gorputza gogoko duena gaitzetsi izana leporatzen dio Nietzschek kristautasunari. Bere garaiko gertakizun garrantzitsuenak, jainkoaren heriotza, ateak zabaltzen dizkio gizakiaren garapenari. Horrela, gizakiak ez du haraindiko mundura begiratuko eta mundu honi erreperatuko dio./Jesu Kristo ez da jainkoren semea edo elizaren sortzailea, gizon apal eta bihotz bera baizik. Antolamendu oro ukatzen du, bakearen eta mantsotasunaren berri ona dakar. Paulo elizak sortutakoak da, baita haren osagaiak. Erlijioak nahita asmatzen ditu hil ondoko bizaitza, epaila, berpizkundea…/Nietzscherentzat bekatua elizaren maltzurkeriaren tresta nagusia da, bekatuaren beldurrak bizitzaren idealak gaiztotzen dituelako. Nietzschek kristautasunari egiten dion erasoa mendebaldeko metafisikaren aurkako kritika da. Mundu honetakoa, lurrekoa, gorputzekoa… Honen ustez begien aurrean dugun mundu hau beterik ez da existitzen.

Jainkoaren heriotza

Kristautasunaren ideia guztien oinarrian jainkoa dago, eta bizitzaren aurkakoa da hori. Nietzshcek ateismoa aldarrikatzen du. Jainkoaren ideiaren sorrera ametsezkoa da guztiz, gizakiak bete lezake jainkoak utzitako lekua./Hortaz, jainkoa desagertzean harekin bat datozten balio kristauak ere desagertu egiten dira. Nietzscheren esanetan lehenago edo beranduago jainkoaren eriotzak balio absolutuaren suntsipena ekarriko du./Zientzia alaia idazlanean jainkoaren heriotza aldarrikatzen du. Behin eta berriz kristautasunaren ezintasuna uzten du agerian eta horrek, argi izpiak dakartza Europara. Kristautasunaren aginduak eta debekuak desagerturik, jainkoarenganako fedearen gainbeherak izakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko ditu.Jainkoaren heriotza eta azken gizakiaJainkoaren heriotza gertakizun historikoa da, denek eragiten duten heriotza da. Hontaz lehen ohartzen dena aipatzen duguna gizaki zoroa da.  Jainkoaren heriotzaren hondoren, gizakiak ez ditu jainkoaren izenak aipatuko. Gizakiak bere moduko gizalagunari mintzatuko dio./Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsak bi dira: Arriskutsua eta Txalogarria. Lehen urratsa gizakia noraezean gelditzeko arriskua da, hau da, edealismoaren eta transendentziaren hondamendiagatik, goian zerua eta behean lurra gelditzen da. Bigarren urratsa, txalogarria litzateke supergizakia konturatzea sormena garatu dezakeela eta munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzazkeela.SupergizakiaHonela mintzatu zen Zaratrusta idazlana Nietzscheren heldutasun-aroko filosofiaren ezagunena da. Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsa supergizakiaren etorrera da. Ez da bere horretan agertzen, eta geroago izango delako itsaropena aupatzen du Nietzschek./Nietzscheren gizakiari buruzko gogoetak bat datoz bere garaiko biologia-antropologiarekin, giza taldea ez da betiko eran mantendu, eboluzioaren hipotesiak sustrai sendoak ditu. Izatez, gizakiak bilakaera izan duen moduan, aurrera begiratuz, eboluzionatuz jarraituko du, = supergiziakia iritsiko da./Nietzschek iraganarekin apurtu nahi du, gizaki berri bat sortzeko iraganeko loturak apurtu behar ditu, etorkizunaren jabe izareko. Gizakiaren eraldaketa-prozesuaLehenengo fasean, espiritua: Gamelu-Lehoi-Haur. Gamelua lege moralen handitasuna erakusteko erabiltzen du filosofoak. Bizkarrean duen zama arrastaka darama hasierako gizakiak./Idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da. Ez du bizitzan erraztasunik nahi eta agindu zorrotzak betetzen ditu. Mendebaldeko bizitza = basamortua. Basamortuan barrena gamelua lehoi bihurtzen denean, idealismoaren gainbehera dator, lehoiak bere zama arintzen du. Moral objetiboarekin bat, indarrez ezarri dioten bizimoduaren aurka./Lehoiak ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko, haur bihurtzen da horretarako. Haurrak soilik duelako sormena balio berriak sortzeko. Nietzscheren esanetan, jainkoaren heriotzaren prozesua bizirik dago oraindik, ondorioa, supergizakiaren etorrera da. Beste ondorioa Nihilismoa da. Jainkoaren heriotza gertatzear dagoen zerbait da.


 .NIE-BOTERE-NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERABotere nahimenaNietzsche irudiz eta metaforaz baliatzen da gizaki berriaren aldaketa nolakoa izan den azaltzeko. 3.Fasean, gizakia haurrarekin parekatzen du; jatortasunez sortzaile, jolasean aritua eta bizibide berriak asmatzeko gai delako. Sormenaren eragozleak jainkoaren aginduak dira. Gizatasuna jada historikoa da askea delako eta nahiak dituelako./Gizakia uneoro bere burua obetzeko eginahalean dabil, Zaratrustraren hizketaldiak berdintasunaren aurkako jarrera erakusten dute, eta kinka larrian uzten dute  jainkoaren aurrean berdinak direla dioen doktrina. Geroz eta bizi nahi indartsuagoa handiagoa gizakien arteko desberdintasuna, ahulagoa berriz txikiagoa.  Botere-nahia ez da gizakion kontua soilik, beste bizidunek ere badute nahi hori, bizi maila obea.

KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI: BITALISMOANietzche “susmoaren filosofía” filosofo taldean kokatzen da. Honen iritziz, mendebaldeko zientzian, filosofian, erlijioan eta beste hainbat esparrutan erabilitako ereduak gizakiaren kalterako izan dira.Susmoaren filosofoaNietzcheren susmoa: 2.000 urte hauetan gizadiak egin duen bidea galbidea izan da, eta kristautasunari leporatzen dio bereziki horren errua. Talde honetan Marx eta Freudekin batera koka dezakegu. Marx gizartearen ideia politiko eta juridikoak gizarte-klase nagusien eskupean dauden susmoz mintzo da. Freudek, gure jokabidearen gidari arrazionalak gidari arrazionalak benetako eragileak ez direla adierazten du,  eta ezkutuan ditugun bulkada irrazionalak gure porraeran zeresan handiagoa duten susmoa azaltzen du. Nietzchek zientzian erlijioan eta filosofian erabili diren ereduak gizakiaren okerrerako jarraibideak diren susmoa argudiatu./Mendebaldeko kulturgintza kritikatzen du. Mendebaldean eta Europan etsipena eta ahultasuna goraipatzen dira, irrikatik eta indarretik eratortzen den giza izaeraren kalterako./Nietzcheren ustez, filosofia tradizionalak fenomenoaren eta baitangoaren artean egiten duen bereizketa gainbeheran dagoen bizitzaren isla baino ez da. Mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, harandiko munduaren irudia asmatzen du.Metafisikaren kritikaFilosofiaren aro tragikoaren amaiera Sokratesekin hasten da. Filosofo greziarrak hasiera ematen dio arrazoiaren nagusigoari, arrazoiak adierazitakoa egiteko agintzen du moralak. Jakintza da gidari, sentimenduak alde batera utzirik./Nietzscheren iritziz, Platonekin bitan banatzen da filosofiaren historia: tragedia-artea eta zientzia-filosofia. Arrazionala. Nietzschek goretsitako filosofoen artean bereziki heraklito aipa daiteke. Honek izatearen finkotasuna ukatu eta errealitatearen benetako izana mugikortasuna dela dio.

ALIENAZIOA


Marxek pentsatzen baitzuen erijioarekiko kritika, funtsean, Ludwig Feuerbach-ek ondo egina zuela. Feuerbachen ustez erlijioa fikzio bat baino ez zen./Marxen eta Feuerbachen arteko ezberdintasuna fikzio horren jatorria ematen duten azalpenetan dago.-Feuerbachen ustez, jainkoaren ideiaren jatorria giza izaeran dago: gizakia jainkoa sortzen du bere irudi eta antzeko; gizakia bere nolakotasun mugatuak alegiazko gizaki batengan proiektatzen ditu modu mugagabean.-Marxen ustez giza izaera ez da erlijioaren sorburua, gizartearen antolakuntza baizik. Erlijioak mundu erreal honetatik harago dagoen beste mundu batean bulatu nahi du gizakiarentzat zentzua eta gogobetetzea, eta hau horrela da mundu  errealean indarrean dagoen gizarte ordenak gizakiari autoerrealizazioa ukatzen diolako, gizarte antolakuntza kapitalista gizakiarentzat alientzailea delako./Marxen iritziz, erlijioak alienazioa ere dakar ideologia funtzioa egiten duelako, erlijioa klase burgesaren interesak faboratzen dituen gizarte antolakuntza bat legitimatzen duelako. Baina nola betetzen du erlijioak zeregin hori?/Marxek erlijioak gizarte antolakuntza horrela faboratzen duela dio:-Erlijioak justizia honako mundu honetan ezinezkoa dela baieztatzen duenez eta aldi berean hil ondorengo mundu batean justiziaren promesa ipintzen duenez kontsolamendua ematen dio injustizia sufritzen duenari. Erlijioak konformismoa eta otzantasuna zabaltzen du jende xumearen artean.-Kristautasunak proletarioak limurtzen ditu justiziaren mundu honetan ez bilatzeko. Erlijioak herri xumea bultzatzen du bere bizitzako helburuak eta itxaropenak alegiazko mundu batean jartzera:

Erlijioa herriaren opioa da

-Erlijioak gizarte-ordena santifikatzean eta bortzakeria kondenatzean kentzen dio proletarioei gizarte justuago bat ekartzeko baliabidea, iraultza.


Aro Garaikidea Charles Darwinekin hasten da (1809-1882), eta haren Espezieen jatorria, hautespen naturalaren bidez lana argitaratzen da./Darwinena izan zen giza nartzisismoak jasotako bigarren kolpe latza. Eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia ere aurreko espezieen eboluzio baten emaitza da. Eboluzioaren teoria ez da aurreko proiektu batez baliatzen. Ez da baliatzen naturatik kanpo dagoen Espiritu absolutu batez./Aurreiritzi baten aurka ere borrokatu behar izan du, aldaezintasun aristoteliko-tomistaren aurka. Aurreiritzi horren arabera, espezie bakoitza banan-banan sortzen da, edo sortu izan da, inolako aldaketarik pairatu gabe./Eboluzioaren teoriak erlijio nagusiek zabaldu dituzten ideiei ere aurre egin beharko die, arima arrazionaldunaren ideiari; kreazionismoaren ideiari, gertakarien diseinuaren erantzulea Jainkoa dela dioen ideiari.

Marx:Marxek idealismo hegeliarra hankaz gora jarriko du. Errealitatearen funtsa honako hau dela dio: indar ekonomikoek osatzen duten Historia, eta ez Ideia. Idealismoaren benetako alderanzketa egiteko, ideien unibertsotik irten behar da, errealitatearen unibertsoan sartzeko. Errealitatea ez da jada Ideia edo Espiritu Absolutua, Historia baizik. Eta Historia indar- eta produkzio-harremanek bultzatzen dute./Filosofia ekoizpen ideologikoa da, gizakiak garrantzitsua den bere existentziaren baldintza materialetan pentsatzea oztopatzen duena. Horregatik gizakia alienatuta dagoela esaten da./Kontua ez da esentziak bilatzea edo giza esentzia bilatzea. Existitzen den gauza bakarra da gizakiak historikoki egiten duena. Horrela, materialismo naturalista ordez, materialismo historikoa proposatzen du.

Nietzsche:Nietzschek kritika egiten die arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei. Salaketa horren bidez, Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonena eragiten du, eta suntsitu egiten ditu grekoengandik positibismora arte balioesten zen guztia./Darwinen aldaketaren nozio filosofiko nagusia bat dator bilakaeraren kontzeptuarekin. Nietzschek kontzeptu hori gogora ekartzen du berriro; filosofiak errudun-bilakaera hartzen du, ondorioz, kontzeptu horrek gaitzespena jasotzen du. Platonengandik datorren tradizio filosofikoaren arabera, ezinezkoa da egia ziurra eta finkoa aurkitzea etengabeko bilakaeran dagoen munduan. Horrela, dualismo ontologikoa ezartzen du. Asmatutako munduan, ez dago borrokarik, ez minik, ez zihurtasun-ezik, mundu hori eraikuntza bat da, eta bere gailurrean Jainkoa dago. Mundu hori eraikitzea mundu naturaletik ihes egitea da. Bizitzari uko egiten, bizi-balioei uko egitea gaixoari dagokio, dekadenteari./Dekadentzia morala metafisikaren jatorrian dago. Metafisikaren aurka borrokatzen du bere bizitzan osoan. Azalpen naturalistetatik laguntza erabilgarria jasotzen du. Mundua zer den eta gizakia zer den azaltzeko ez dute inolako izaki transzendentalera jotzen./Bestalde, kultura berrien oinarriak finkatzen saiatzen da.

 Freud:Mendebaldeko kontzientziari egiten dioten kritika Freudek ere planteatzen du teoria psikoanalitikoan. Kritikak ondorio garrantzitsuak izango ditu filosofiaren esparruan eta kulturan orokorrean baina Freud hil ondoren baino ez./Freudek kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta minek mugatutako humanismoaren ideia plazaratzen du. Horrela, agerian uzten ditu arrazoiak erabakitzeko orduan topatzen dituen kondizionamenduak; eta zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak./Freudek, ni-a baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: libidoa, zera-ren idnarra izenaz ere deitzen duena, eta super ni-a, lege sozial edo aitaren legearen ordezkaria dena.



Entradas relacionadas: