Kritika kristautasunari, jainkoaren heriotza eta supergizakia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 57,21 KB

XX.MENDEKO PENTSAMOLDEAREN OINARRIAK: MARX, NIETZSCHE, FREUD, DARWIN (TESTUINGURU FILOSOFIKOA)

XX. Mendearen bigarren erdialdean, ordura arteko sineskeria guztiak kolokan jarriko zituzten doktrinak zabaldu ziren. Horietako batzuk, erabat aldatu zuten gizakiak mendeetan izandako usteak, batez ere erlijioari dagozkienak.

Darwinek, bere teoriaren bitartez, naturaren funtzionamenduaren garrantzia nabarmendu zuen. Hautespena naturalaren bidez, honek gizakiaren sorrera azaltzen zuen, ordura arte erlijioak sorrerari buruz esandakoa kolokan utziz. Sortutako zirrara izugarrizkoa izan zen, jende askok ez zuen bere teorian sinetsi, izan ere, gizakia modu naturaleansortua zela zioen bere teoriak, eboluzionismoa, eta honek erlijioak proposatutako pribilegioakukatzen zizkion gizakiari.

Marxekekonomianoinarritutako historiaren interpretazioa egin zuen. Bere ustez, interesekonomiko desberdinak dituzten taldeen (klaseen) arteko borroka bakarrik egon da historian, eta gainerako guztia, egia gordin hori estaltzeko asmatutako huskeria da. Hau estaltzeko, Marxek ustetan Eliza bezalako erakundeak sortu dira.

Nietzschek mendebaldeko kulturtradizioaren eta erlijioaren kritika garratza egin zuen. Filosofo honek erlijioari, filosofiari eta moralari kritika egin zien, eta honek mendeetan jendeari sinetsarazitakogezurra agerian utzi zuen.

Freud psikoanalisiaren sortzailea izan zen, eta honek plazaratutako doktrina polemikoak errepresioa jarri zuen gizakiek jasaten dituzten neurosien atzean. Freudek mendeetan ukatu zaigun animaliatasuna errebindikatzen du, eta bere ustez, neurosiaren eragina jarreranaturalenaurka hartutako portaerak dira, hau da, desioenukapena, eta hau gehienbat erlijioaren ondorioz gertatzen da, bere errepresioagatik.

Kritika guzti hauek etsai komun bat dute; erlijioa, mendeetan pentsamenduaren gidari eta zelatari izan dena. Beraz, hemendik aurrera, XX. Mendeko gizakiak ezingo du orain arte sinetsitakoan sinesten jarraitu, izan ere, pentsalari hauek gizakiak pentsatzen zuena aztoratu dute.




ERLIJIO ALIENAZIOA (MARX-EN KRITIKA)

Erlijioaren kritika oso zaharra da, eta kritikari asko egon dira, Marx barne. Pentsalari honek erlijioalienazioa defendatu zuen. Alienazioa, norberarena den zerbait bestebateneskuuztea da, hau da, zeure buruasaltzea. Marxen ustetan, geure pentsamendua erlijioaren esku uzten dugu, eta horregatik, bere ustez erlijio alienazioa gertatzen da. Beste modu batera esanda, gizarteak bere pentsatzeko modua erlijioari uzten dio, eta jada ez du berekasa pentsatzen, izan ere, erlijioak kontrolatzen du norberaren pentsaera. Beraz, erlijioaren menpe geratuz, gizakiak bizi duen egoera penagarriari aurre egiten dio; erlijioak hainbat eskaintza egiten dio gizakiari; mundu honetan norbaiten bizimoduatxarra eta bide gabekoa bada, hil ondoren zerura joango dela dio erlijioak, eta orain bizi dugun egoera hobetzeko ez dela ezer egin behar dio, etorkizunean ondo biziko baikara. Proposamen honek bidegabekeria asko murrizten lagunduko luke, zerua existituko balitz noski; ez balitz existituko, engainu handia izango da erlijioa, eta hori da gertatzen dena Marxen ustez. Beraz, pentsalariaren ustez, zeruaren eta infernuaren kontakizunarekin erlijioak injustiziajustifikatzen du; orain gaizki bizi bazara, zerura joango zara. Honekin Marxek erlijioa lilurakeria eta gezurrezko askapena dela dio, eta honek gizakiarenatzerapena dakarrela dio. Honetaz gain, pentsalari honek erlijioa herriaren opioa  (droga) dela dio, hau da, herria engainatzekotresna dela dio, izan ere, gizarteak bere pentsaera erlijioaren esku uzten du eta honek ez du ezer egiten gizartea hobetzearren.









KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI: BITALISMOA

Nietzschek kritika garratza egiten dio mendebaldeko zibilizazioari, eta zalantzan jartzen du gizakiak bi mila urteotan jarraitu duen bidea, bide oker hau hartu izana kristautasunaren erru dela aldarrikatuz. Nietzscherentzat kristautasunainposaketa bat da, ezintasunarenadierazle, mundua iraintzen du, eta horregatik, bere ustez, gizakiaren gaitza izan da. Erlijioaz gain, Nietzschek zientzia eta filosofian izan diren ereduak ere gizakiaren okerreko jarraibideak izan direla dio, eta honela, erabat kritikatzen du mendeetan zehar hedatuz joan den Mendebaldekokulturgintza osoa, bereziki Europan goimailakoen bizitza erosoaosasungarritzatez jotzea. Gainera, Nietzschek bereizketa garbi bat egiten du ordura arte egondako filosofoen artean; Sokrates-en aurreko guztia ontzat ematen zuen, baina Sokrates eta bere ondorengo filosofo guztiak gaitzetsi egiten ditu. Bestalde, esan beharrekoa da Nietzschekbitalismoaren filosofia berresten zuela. Bitalismoarentzatbizitza da balio nagusia, eta bizi errealitatea balioz eta sentimenduz arrazoimenez baino hobeto antzematen dela dio. Honetaz gain,bitalismoak bizitzaren alderdi animiko, bitala, dinamiko eta irrazionala goresten ditu, eta ez da teoria bat, pentsalarien joera desberdina baizik.


APOLINEOA ETA DIONISIAKOA

Gizakiaren baitan biindar kontrajarri agertzen dira;arrazionalismoa eta sentimenduak. Apolo, argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, arrazionala, eta Dionisos aldiz,itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da, sentimenduen adierazgarri. Bi hauen arteko kontrajarritasuna bereizgarria den arren, ezin dute bizi bata bestea gabe. Hala ere, Europako filosofiatradizionalistakapolineoari garrantzia gehiago eman dio, eta bere balioak nagusitu dira Mendebaldeko kulturan,dionisiakoen gainetik. Nietzschek hauxe bera aldarrikatzen du, hau da, berarentzako, supergizakiaezaugarritzen duten baloreak dionisiakoak dira, eta bijoeren arteko orekaberreskuratzen saiatuko da, maila berean egon daitezen. Bere ustez giza eboluzioaren eragile nagusia ez da adima edo jakiteko grina, botere nahia baizik.  Joera arrazionalista duenak ez da errealitatearen mugikortasunaz ohartzen, hau da, ez du arrazoimen eta egiarik lortzen, izan ere, bizitzan aurrera egin ahal izateko eta ezagutza lortzeko, instintuak, pasioak eta antzekoak baloratu behar dira.


NIHILISMOA ETA BALOREEN TRANSMUTAZIOA

NihilismoaJaikoarenheriotzaren ondorioetako bat da, eta indarrean dauden baloreakukatzen ditu, hau da, transzendentziaren ukapena da. Nihilismora daramaten bide asko daude, gorputzaren edo bizitzarendesireiuko egitea eta historiaren gertakizunek helbururik ez dutela ohartzea adibidez, baina gehienetan gizakiaren nihilismorako joeraren arrazoia gizakia nondik datorren, nora doan eta munduan duen egitekoaren ezjakintasuna da.  Gainera, metafisikak mundu honen bestaldean dagoena ezerezean utzi duenez, gizakiaren bizitzari zentzua ematen zion mundu transzendentea desagertu egin da, eta horregatik gizakiak nihilismora jotzen du.  Honela, joera honen bidez, gizakiak Jainkoaren ordez natura eta munduaaldarrikatzen ditu, uneoro gertatzen diren gertakizunak baloratuz, izan ere,Jainkoa, ongia eta haraindikomundua “ezerezaren adierazle” dira. Gizakia Jainkoaren heriotzazohartu da eta horrela, moralberria eta supergizakia proposatzen ditu, horretarako lau fase igaroz; hasieran, gizakia erlijio, metafisika eta moralarenhondamendiaz ohartu eta balore sortzaile horiei eusten da, gero mundu berriarenbaloreak bereganatzen ditu, ondoren gizakiak bere buruari mesprezua dio eta azkenik bere buruasuntsitu nahi du. Gainera gizakiak badaki bera dela Jainkoarenheriotzarenkausa, eta ondorioz, hortik aurrera, botereborondatea izango da gizakiaren baliorik nagusiena.

Kristautasunak gizakiengan bimoral sortu ditu;
esklabuen
morala;berdintasuna, elkartasuna eta esanekotasuna oinarri dituen, eta jaunen morala;
askatasuna
eta bizitzaren jatorrizko bertuteetan oinarritua. Nietzschek dioenez, erlijioakesklabuen morala hedatu du gizakiengan, eta filosofoakjaunen morala aldarrikatzen du,esklabuenabortxatzailea baita


KRITIKA KRISTAUTASUNARI, JAINKOAREN HERIOTZA ETA SUPERGIZAKIA

Nietzschek kristautasunari kritika oso gogorra egiten dio, izan ere, bere ustez erlijioa da gizakioi aurreratzen uzten ez diguna. Kristautasunak gizakiengan bimoral sortu ditu; esklabuen morala;berdintasuna, elkartasuna eta esanekotasuna oinarri dituen, eta jaunen morala; askatasuna eta bizitzaren jatorrizko bertuteetan oinarritua. Nietzschek dioenez, erlijioakesklabuen morala hedatu du gizakiengan, eta filosofoakjaunen morala aldarrikatzen du,esklabuenabortxatzailea baita. Honela, erlijioainposaketa bat dela dio, ezintasunarenadierazle, beldurra, gezurra, ezintasunazabaldu dituelako, eta instintuak eta gorputzaren plazerak ekiditen dituelako. Gainera, erlijioak bekatuaren kontzeptua zabaltzen du, eta guzti hau dela eta, Jainkoa hil behar da; Jainkoa hilda, gizakiak askatasuna izango du bere desioak betetzeko, eta bizitzan aurrera egingo du. Honela, Jainkoa hiltzeko Nietzschek supergizakiaren kontzeptua sortzen du, horretarako, eraldakuntza hau gertatzen da gizakiarekin,metaforikoki: lehenik, gizakia gamelua da; erlijioaren aginduak zintzotasunez betetzen ditu; gero, gizakia lehoia da; erlijioaren kontra irauli da, iraultzailea da; eta azkenik, gizakia haurra da; Jainkoaren heriotzaren ondoren, gizaki berria da, berriro jaio da, eta nahi duena egiteko askatasuna izango du. Honela, supergizaki hau mugiaraziko duena boterenahia izango da.


BOTERE NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERA

Jainkoa hil ondoren, jada gizakiak askatasuna du, eta orain, gizakia mugituko duena botere nahia izango da. Nietzschek berdintasunaren kontzeptua dudan jartzen du, izan ere denok desberdinak gara, eta bizitzan gero eta indartsu eta kementsuago izan, hau da, gero eta boterenahi handiagoa izan, orduan eta desberdinagoa izango da gizakia. Horrela, botere nahia bizitza maila handiagoa eta hobea lortzeko tresna da, eta bizitzako arlo guztietan ageri da nahi hau: bizidunak bere barruan gordetzen duen indarrakanporatu behar du, eguneroko jardueretan burutzen diren ekintza guztietan boterenahia azalduz. Hala ere, nahiz eta botere nahiak desberdintasuna eragin, eta desberdintasunak gizakia hobeagoa dela adierazten duen, ez da mendekoen edo ahulen gainetik jartzeko asmoa, baizik eta gizakia bere buruarekin ziur eta sendo sentitzeko saiakera. Bestalde, betierekoitzulerari dagokionez, kontzeptu hau etorkizuna nola izango den adierazteko erabiltzen dela esan genezake, etorkizuna argitzeko ikuspegia da. Itzulera hau Jainkoaren heriotzak dakarren ondorioetako bat da, eta denboraren ikuspegia azaltzeko erabiliko da, izan ere, lehen denbora Jainkoarenesku zegoen, baina orain ez dago inor erabaki hau hartuko duenik. Azkenik, esan beharrekoa da kontzeptu honek greziarikuspegia hartzen duela, eta denboraren ikuspegi zirkularra azaltzen da; dena egiteko dago, baina agian dena gertatu da, nahiz eta beste bi ikuspegi ere badauden; kristautasunarena, dena hasi eta bukatu egingo da, eta grekoena, dena hasi da, baina agian ez da bukatuko.


Entradas relacionadas: