Kristautasunaren Hastapenak: Paradigma, Pablo eta Antolaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en con un tamaño de 2,56 KB

Lehen kristauen paradigma eta testuinguru historikoa

Aro historiko baten ezaugarri funtsezkoak dira aro bat bera izatea eta bestea ez izatea eragiten duten gertaera paradigmatikoak:

  • Erromatar Inperioa: Mediterraneoko kostaldean nagusi.
  • Administrazioa: Inperioa probintzietan banatuta zegoen (Palestina barne).
  • Hizkuntzak: Latina, hebreera eta aramera.
  • Elizaren sorrera: Mendekoste eguna (K.o. 33. urtea).
  • Lehen elkarteak: Jerusalem, Kartago, Antiokia, Efeso eta Erroma.
  • Jerusalemgo kontsilioa: K.o. 48. urtea.
  • Pabloren bidaiak: Kristautasunaren hedapena.
  • Lehen kristauen bizimodua.
  • Teodosio: Kristautasuna erlijio ofizial bihurtu zuen.
  • Kontzilioak: Antiokiakoa eta beste batzuk.

Pabloren biografia

K.o. I. mendean jaio zen Tarsos hirian, familia judu batean, Saulo izenarekin. Aita errabinoa zen eta Gamaliel maisuarekin ikasi zuen. Familia ondo kokatuta zegoenez, erromatar herritartasuna lortu zuen.

Hasieran, kristauen aurka zegoen eta jazarpenen buru izan zen; Estebanen harrikadan parte hartu zuen. Damaskora bidean Jesus aurkitu zuen, kristautasunera bihurtu zen eta izena aldatu zuen. Handik aurrera, Jesusen mezua zabaldu zuen Inperio osoan, bidai ugari egin zituen eta Itun Berriko liburu asko idatzi zituen. Azkenik, Erroman burua moztu zioten, Neronen aginduz.

Lurraldearen antolaketa

Erromatarrek inperio handia sortu zuten Mediterraneoko itsas ertzean. Inperioa probintzietan zatitu zen eta Palestina horietako bat zen. Erromatarrek Pontzio Pilato jarri zuten boterean, baina juduei ere eman zien agintea:

  • Botere politikoa: Herodes Handia edo Antipas.
  • Botere erlijiosoa: Sanedrina.

Jerusalemgo kontsilioa

Apostoluek argi zeukaten Jesusen mezua zabaldu behar zela, baina kanpoaldean ohitura eta kultura desberdinak zituztenez, mezua ohiturekin lotuta zihoan ala ez planteatu zuten. Pablok esan zuen ohiturak onartezinak zirela jentilentzat eta, azkenean, ohiturak alde batera utzi eta mezua bakarrik zabaltzea erabaki zuten.

Zer zioten kristauek Elizaz?

  • Eliza (komunioa): Ez dago judurik, ez greziarrik.
  • Eliza (batzarra): Jainkoak nahi duen gizartearen hazia da.
  • Eliza (Kristoren gorputza): Kristo berriro dakar mundura.

Entradas relacionadas: