Kristautasunaren aurkako kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,17 KB


9. Nietzsche: kristautasunaren aurkako kritika.
Jainkoaren heriotza eta Supergizakia:
Kristautasunaren aurkako kritika: Historia osoaren aurkako gorrotoa adierazten du, gizakien pentsamendua betidanik oker egon da, eta hori platonismoa eta kristautasunari esker gertatu da. Pentsaera horiek bizitza hau gaitzetsi egin dute eta beste bizitza bat asmatu eta sinestarazi egin digute. Moral kristauak bizitza honetako plazerei uko egiteko gonbidatzen digu, gizaki guztiok berdinak garela eta Jainkoaren aurrean bezain ahulak garela esaten digu, indartsua den gizakia ezabatzen duen bitartean. Platon eta bere bizitza materialekiko mesprezuarekin Nietzsche bitalista da. Erlijio beldurretik sortzen da. Hilezkortasunaren onarpenarekin bizitza hau pasabide iragankor bihurtzen da. Kristautasuna platonismo herrikoia da ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta moral arrunta. Bestalde erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu; artaldearen balioak edo esklaboenak: umiltasuna mendekotasuna obedientzia sakrifizioa eta antzekoak, guztiak bizi-senen aurkakoak. Besteak beste bekatua errua damutasuna eta penitentzia izeneko kontzeptuekin egiten ditu erlijioak bizitzaren aurkako erasoak. Balore moral tradizional guztien aldaketa proposatzen du. Balore zahar guztiak ezabatzea eta gizaki berriak bere baloreak sortzea. Batez ere moral kristauaren baloreak dira kritikatzen dituenak. Bi moral mota ezberdintzen ditu: Esklaboaren morala: kristautasunak bultzatzen duena Jaunaren morala: Nietzschek proposatzen duena da. Bizitzaren jatorrizko bertuteak bilatzen ditu: boterea, plazera, edertasuna. Nietzschek lau kritika sakon egin zizkion existentziaren ikuskera kristauari: Kristautasunak gizakiaren irudi ahula otzana eta indargea goresten du. Era berean, zabaldu dituen dogmak eta sinesmenak okerrak dira, kontraesanez eta paradoxez josiak. Haraindiko munduaren itxaropen faltsuak eskainiz, honako munduaren errealitatea gutxiesgarri agerrarazi du. Atsegin ditu bere jarraitzaileen itxurak eta zurikeria, nahiz eta beraien sinesmenak eta bizimodua gero eta urrunago egon elkarrengandik.

































Entradas relacionadas: