Kristau ospakizunak eta Eukaristiaren garrantzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,41 KB
Kristau ospakizunak eta erritoak
- Erritoa: Ekintzen (ikurrak, sinboloak, keinuak) sekuentzia sistematikoa, ohikoa eta jakina, emozio, sentipen edo ideia batzuk adierazteko.
- Otoitza: Jainkoarekin egiten den elkarrizketa askea.
- Ospakizuna: Urtean zehar une desberdinetan egiten direnak (adibidez: Gabonetako ospakizunak, Eukaristia, Aste Santuko ospakizunak, sakramentuak...).
- Sakramentua: Bizitzako une garrantzitsuak kristau erara bizitzeko erabiltzen diren ospakizun kristauak.
Ospakizunen maiztasuna
- Astero: Eukaristia (igandero egiten da).
- Urtero (Jesusen gertaera nagusiak):
- Gabonak: Jesusen jaiotza.
- Aste Santua: Jesusen nekaldia, heriotza eta berpizkundea.
- Garai arrunta: Bereziak ez diren egun guztiak.
Bizitzako gertaera garrantzitsuak: Sakramentuak
- Bataioa: Jaiotza ospatzea.
- Jaunartzea: Ume arotik nerabezarora pasatzea.
- Sendotza: Nerabezarotik heldutasunera pasatzea.
- Ezkontza: Bikotearen amankomunezko proiektua.
- Abadegintza: Elkartearen gidari izateko bizitza dedikatzea.
- Gaixoen Oliodura: Gaixotasunean itxaropen kristaua indartzea.
- Barkamena: Akatsak Jainkoaren aurrean onartzea.
Ospakizun kristauen ezaugarriak
- Zeinu eta ikurrak erabiltzen dira.
- Jesusen hitzek eta eginek garrantzi handia dute.
- Jesusen memoria egiten da eta fededunen fedea gaurkotzen da.
- Elkartean egiten dira.
- Ministro bat izaten dute buru (gotzaina, abadea edo diakonoa).
- Bizitzako une garrantzitsuekin lotura dute.
Eukaristia: Kristau ospakizun nagusia
Kristauontzako ospakizun garrantzitsuena Eukaristia da, Jesusek agindu bezala egiten dugulako eta kristau moduan bizitzen laguntzen digulako. Igandero ospatzen dugu, elkartean, Jesusen hitzak eta ekintzak gogoratuz.
Eukaristiaren esanahia:
- Bizigaia da.
- Jesusen sakrifizioa da (bere burua eskaintzen du gure alde).
- Nork bere burua besteei emateko gonbitea da.
- Maitasun eta batasun ikurra da.
- Eskerrak ematea da.