Krisiaren hedapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB

1920ko hamarkadako urte zoriontsuak

Ekonomiak goranzko joera zuen, eta ongizatea eta oparotasuna etorri ziren. Konfiantzaz begiratzen zitzaion etorkizunari, eta aurrerapen ekonomikoak zekartzan berrikuntzak onartzeko prestasuna zegoen. Hiru prozesu soziodemografiko zituen ezaugarritzat:

  • Hirien hazkundea: Landa-populaketaren kaltean izan zen

  • Masa-komunikabideen industriaren garapena: Idatzizko prentsa garatu zen. Ohiko jarduera bihurtu ziren egunkaria irakurtzea, irratian albisteak entzutea edo igandeetan pelikula bat ikustea.

Masa-soziabilitaterako modu berrien agerpena: Pertsonak elkarrekin harremanetan jartzeko modu berriak indartu ziren (tabernak, kirol-taldeak, futbol-ligen ikuskizuna, kafetegiak eta liburutegi publikoak, besteak beste).


- Masa-kontsumoa (chuleta)

Kontsumoaren hazkunde handia izan zen, gehiago erosten zen. Etxetresnen salmentak gehitu izanak ondo adierazten zuen eguneroko ongizatearen nahia. Kaleetan autoak ugaritu ziren. Hegazkin zibil eta komertzialen hedapena hasita zegoen modernitatearen ikur bilakatzen.


-New Yorkeko burtsaren kraka

New Yorkeko Burtsako salerosketek porrot egin zuten 1929ko urriaren 24an, <<Ostegun Beltza>> izenekoan.

Berehalako balio-galera posible baten beldur, akzio-salmenta masiboa gertatu zen Wall Streeten. Akzioen prezioak gainbehera bizian erori ziren. Hurrengo egunetan, hedatu egin ziren burtsaren porrotaren eraginak. Milaka bankuk hondoa jo zuten eta aberats nahiz aurreztaile txiki, milioika kontu-jabe dirurik gabe geratu ziren, galdu egin zirelako banu haietan gordeta zeuden aurrezkiak.

Berehala nazioarteko depresio bilakatu zen, eta haren ondorioek ia hamar urte iraun zuten. Bigarren Mundu Grerra amaitu arte ez zen berreskuratu 1929 aurreko maila ekonomikoa.


-Ondorio sozialak

Arlo sozialean ikusten zen egoera ekonomiko berriaren ondorio larriena: langabeak izugarri ugaritu ziren.

Milioika langilerentzat ohikoak ziren langabezia ego lan prekarioa. Ondorioak dramatikoak ziren familientzat, ez baitzegoen langabezia-saririk. Hain zuzen, langabezia haibeste igo zen porrot egindako enpresak itxi egiten zirelako.

AEBn, 1929an, langabezian zegoen biztanleria aktiboaren %3,2a inguru eta krisiaren ondorioz, 1932an, biztanleria aktiboaren %23,6a. Alemanian, 1929an, biztanleria aktiboaren %13,1a zegoen langabezian, eta 1932an, berriz, biztanleria aktiboaren %30,1a. Langabezia egoera, egiturazko elementua zen.



-Europa eta zorraren arazoa

Giza galera larriei aurre egiteari ekin zioten eta milioika elbarri, alargun eta umezurtz egon ziren. Izugarrizko finantza-kostua izan zuen gatazkak. Zor publikoa masiboki jaulki eta zirkulazioko diru-papera gehitu behar izan zituzten herrialdeek eta horrek inflazioa ekarri zuen (prezioen garestitzea). Europako herrialdeek kreditu handiak eskatu behar izan zizkioten Ameriketako Estatu Batuei. Herrialde garaileek kalte-ordainak exijitzen zizkioten Alemaniari. Frantziak eta Erresuma Batuak kalte-ordain horien baldintzapean jartzen zuten beren zorraren ordainketa.Frantziak Rhur meatze-arroa okupatu zuen militarki. Rhureko ekoizpena konfiskatuta kalte-ordain horiek ordezkatu nahi zituen Frantziak. Azkenean, AEBk emandako kredituei esker, Alemaniak lortu zuen finantza-krisia gainditzea.


Entradas relacionadas: