Krisialdi ekonomikoa eta globalizazioa (1973-2001)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,74 KB
Krisialdia, Susperraldia eta Globalizazioa (1973-2001)
1973ko krisi ekonomikoaren jatorria eta kausak
Arabia eta Israelen arteko laugarren gerraren ondoren, LPEEk 10 aldiz handitu zuen petrolioaren prezioa. Input ordezkaezina garestitzeak, aurretik zegoen prezio-egonkortasuna leherrarazi zuen.
Petrolio-inportatzaile ziren herrialdeek defizit handiak izan zituzten; garabidean zeudenen kasuan, kanpo-zorra handiarazi zien; eta garatuen kasuan, atzerapena produkzio-jardueran. Ondorioz, egoera berri bat sortu zen: estangflazioa. Bi faktorek lagundu zuten ondorioak larritzen:
- Bretton Woods-en krisia: Diru-sistema internazionalaren aldaketa eman zen, orain arte dolarraren menpe zegoena. Bigarren Mundu Gerra ondoren, 45 herrialdek (AEB buru zela) diruari segurtasuna ematea eta elkartruke librean oinarrituriko merkatu bat osatzea zuten helburu.
- Ekonomia garatuen arrakasta: Hazkunde handia, enplegu betea eta prezioen egonkortasuna lortu zituzten bi zutabetan oinarritutako akordio politiko bati esker: alderdi sozialdemokraten eta kontserbadoreen arteko adostasuna, eta sindikatuen eta ugazaba-elkarteen arteko akordioa.
Nekazaritzak munduan zuen pisu erlatiboa erdira murriztu zen, eta industria ere mehetu zen. Hirugarren sektorea izan zen onik gehien atera zuena. Berriro agertu ziren aldizkako krisiak eta eremu ekonomikoen artean dibergentzia erreala jazo zen.
Politika ekonomikoak krisiaren aurrean (1980ko hamarkada)
BPGa gutxitu egin zen lehen aldiz Bigarren Mundu Gerra gertatu zenetik. Inflazioa bizkorrago hazi zen, eta interes-tasa nominalak eta langabezia-tasak igo ziren. Gobernuak moldatze-politika bat hartu zuten, eta hamarraldiaren bigarren erdian, zorroztasunik gabeko diru-politikak egin ziren.
1979an petrolioaren prezioak bigarren aldiz gora egin zuen. Inflazioa eta aurrekontu-defizitak kontrolatzea ziren politika ekonomiko berriaren helburu nagusiak. Eskari-politikek neutralak izan behar zuten, eragileen ziurgabetasuna gutxitzeko.
Eskari-politiken orientazio berria
Diru-politikaren helburu nagusia inflazioa kontrolatzea bihurtu zen. Kapital-merkatuen liberalizazioak eta informazioaren teknologia berriek diruaren ordezko aktiboen sorta zabaldu zuten. Europako Diru Sistema (EDS) sortzeak, truke-tasa finkoen sistemarekin, EDSaren krisia ekarri zuen.
Zerga-sisteman, eraginkortasunari pisu handiagoa eman zitzaion eta BEZari garrantzi handiagoa eman zitzaion. Nahiz eta zergen erreforma estentsiboen helburua presio fiskala gutxitzea izan, emaitza orokorra LPEEko herrialde ia guztietan presioa handitzea izan zen.
Egiturazko eskaintza-politikak
Ideia nagusia aurreko hamarraldietako interbentzio eta erregulazio gehiegizkoak murriztea zen:
- Merkatuen liberalizazio-prozesua.
- Erregulazio-politiketan izandako aldaketa.
- Enpresa publikoen pribatizatze-prozesu bizia.
Agintari ekonomikoak merkatuaren boterea erabiltzeak zituen arriskuez ohartu ziren. Langabezia-maila igo, eta inflazio-tasak eta kanpo-desorekak inoiz ezagututako mailak lortu zituzten. Herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldeak handitu egin ziren.
Mundu heterogeneoa eta integrazioa
Asia izan zen 1973-1992 aldian hazkunde-erritmo handienak izan zituena. Emaitzarik txarrenak sobietar munduan jaso ziren, SESB desegitean. Erregimen komunistek muga teknologikoarekiko tarte handia zuten eta COMECON eremua autarkikoa zen.
1973tik hona epe luzeko langabezia-tasak hazi egin dira. EEEk aurrerapen nabarmenak egin zituen integrazio- eta liberalizazio-prozesuan: 1979an EDSa sortu zen, eta ondoren, Maastricht-eko Ituna sinatu zen.