Korronte zuzeneko motorrak
Elektromagnetismoak fenomeno makroskopiko fisikoak deskribatzen ditu, mugimenduan edo pausagunean dauden karga elektrikoek parte hartzen dute.
Elektromagnetismoa eremu elektrikoak eta eremu magnetikoak sortzen duen konbinazioa da. Eremu elektrikoa partikula kargatuez produzituta, tentsioa eta eremu magnetikoa hauen mugimenduaren ondorioz sortua, korrontea.
Hans Christian Orsted Dinamarkako fisiko eta kimikoa izan zen, oso famatua bihurtu zen fisikan erlazio oso garrantzitsu bat bilatu zuelako elektrizitate eta magnetismoaren artean.
Bere esperimentuan, 1819an, konturatu zen orratz magnetiko bat desbideratua izan zezakeen korronte elektrikoaren efektuarengatik.
Deskubrimendu hau oso garrantzitsua izan zen, elektrizitatearen eta magnetismoaren artean konexioa dagoela frogatu zuen, ordura arte, beraien artean oso desberdinak zirelako.
Hendrik Antoon Lorentz fisikari Holandesa izan zen. Nobel saria jaso zuen 1902. Urtean fisikaren arloan izan zuen inportantziarengatik.
Fisikaren arloan, Lorentzen indarra, kanpo magnetikoak eragiten duen indarra korronte elektrikoari edo kargatutako partikula bati deritzo. Ondorioz, korronte elektrikoa daraman kablea kanpo magnetikotik pasatzean indarra jasango du.
Adibide hauetako batzuk, telebistaren pantailan, mikroskopio elektronikoetan...
Fisikako magnitudea bektore bat kanpo magnetikoa errepresentatzen duena, indukzio magnetikoaren bektorea deritzo eta bere sinbologia B da.
Indukzio magnetikoa eremu magnetikoaren ondorioz induzitzen da.
Motor elektrikoa, interakzio elektromagnetikoen bidez energia elektrikoa energia mekanikoan bilakatzen duen makina da.
Motor elektriko batzuk itzulgarriak dira, generadore elektriko baten gisa lan egin eta energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtu dezakete.
Bi motako motor elektrikoak daude, korronte zuzeneko motorrak eta korronte alternoko motorrak.
Motorra elikatze iturriarekin konektatzen dugunean, korronte elektrikoak haril induzitzegileetatik zirkulatzen du, elektroiak sortuz eta behar dugun eremu magnetikoa ezarriz.
Behin eremu magnetikoa ezarrita, haril induzituen gainean eragiten duten indar pareek haril horiek biraraziko dituzte, harilekin batera errotore osoa ere biratuko da. Horrela, motorrari emandako energia elektrikoa errota energia mekaniko bihurtzen da.
Auto elektrikoa motor elektriko batek higiarazten duen auto mota da, bateria elektriko batek elikatua.
Lehen kotxe elektrikoak 1880. Urtean sortu ziren eta famatuak bihurtu ziren XIX. Mendearen amaieran.
Gaur egun hiru teknologia daude auto elektrikoen inguruan: auto guztiz elektrikoa, hidrogenozko zeldekikoa eta hibridoak.
Autoak berak ez du kerik isurtzen, Elektrizitatea petrolioa baino merkeagoa da, Elektrizitatea hornitzeko sarea egina dago dagoeneko, Bateria batekin kilometro gutxi egin daitezke, Bateriak garestiak eta pisutsuak dira, Elektrizitate motorrak potentzia txikia dute eta horregatik autoak txikiak izan behar dira.
Dinamoa indukzio elektromagnetikoari esker energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen sorgailu elektrikoa da; kommutagailu mekaniko bat erabiliz korronte zuzena sortzen du.
Gaur egun alternadorea erabiltzen da gehienbat, eraginkortasun, fidagarritasun eta kostuarengatik energia elektrikoa kopuru handitan sortzeko. Dinamoek kommutagailu mekanikoa erabili beharraren desabantaila dute.
Alternadorea energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko gai den makina da, korronte elektriko alternoa sortzeko erabiltzen dena, indukzio elektromagnetikoan oinarrituta, eroale elektrikoak imanetatik hurbil higitzen direnean gertatzen diren efektu elektrikoen bitartez.
Alternadorea iman batetik hurbil biratzen duen haril edo hari eroale kiribilduak eratzen du. Eroalea imanaren eremu magnetikoaren barruan mugitzen dugunean, eroalearen barruan korronte elektrikoa sortzen da. Harilak bira erdi egiten duen bakoitzean, bere barruan sortzen den korronteak noranzkoa aldatzen du, eta, beraz, tresna honek sortzen duen korrontea alternoa da.
Transformadoreak indukzio elektromagnetikoan oinarritzen diren gailu elektrikoak dira. Korronte alternoko zirkuitu batean maiztasun bera mantenduz, tentsioa igotzeko edo jaisteko erabiltzen den makina estatikoak dira.
Korronte alternoa transformadoretik sartzen eta irteten den potentzia intentsitate berdinekoa izango da.
Transformadoreak bi bobina eroalez eta nukleo batez osatuta daude. Bobina hauek beraien artean isolatuta daude, bata bobina primarioa (induktorea) izanik eta bestea bobina sekundarioa (induzitua). Makina hauek fidagarriak eta errendimendu handikoak izaten dira; sinpleak, gogorrak eta galera txikikoak.
Korronte elektriko batek eremu magnetikoa sortzen du bere inguruan, eta, era berean, hari eroale bat eremu magnetiko batean higitzen bada, korronte elektrikoa sortzen da eroalean.
Hari eroalea burdin zati baten inguruan kiribiltzen bada, eremu magnetikoa areagotu egiten da. Bi korronte elektriko mota daude: korronte jarraitua edo zuzena eta korronte alternoa. Korronte jarraituan karga elektrikoa norabide bakar batean joaten da beti; aldiz, korronte alternoan karga elektrikoa norabidez aldatuz joaten da eroalearen mutur batetik bestera.
Zentral elektriko bat energia elektrikoa sortzen duen instalazio industrial bat da.
Zentral elektriko gehienek sorgailu elektriko bat edo gehiago dauzkate. Sorgailu elektrikoak, energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duten makina birakariak dira. Eremu magnetiko eta eroale elektriko baten arteko mugimendu erlatiboak korronte elektrikoa sortzen du.
Munduko zentral elektriko gehienek erregai fosilak erretzen dituzte elektrizitatea lortzeko. Beste batzuk energia nuklearra erabiltzen dute. Energia berriztagarrien erabilpena gero eta handiagoa da.