Korronte zuzeneko motorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,02 KB

2. Makina elektrikoak eta Oinarrizko printzipioak


2.1. Makina elektrikoak


Makina elektrikoa da energia elektrikoa sortu edo Erabiltzen duen edozein makina. Hiru makina elektriko mota ditugu:

Sorgailuak


Energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen dute.
Korronte zuzena (kz) Sortzen badute, dinamo izena ematen diegu,; eta korronte alternoa (ka) Sortzen badute, alternadore esaten diegu.

Transformadoreak


Ezaugarri zehatz batzuk dituen energia elektrikotik abiatuz, bestelako Ezaugarriak dituen energia elektrikoa sortzen dute.

Motorrak


Energia Elektrikoa energia mekaniko bihurtzen dute.

Makina Elektrikoen funtzionamenduan bi fenomeno nagusi daude: indukzio Elektromagnetikoa eta indar elektromagnetikoa.

4. Korronte zuzeneko motorrak


4.1. Osaera


Korronte Zuzeneko motorrak eta dinamoak osaera berbera dute. Dinamo izena hartzen dute Energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen dutenek, eta motor esaten diegu Alderantzizkoa egiten dutenei; hau da, energia elektrikoa energia mekaniko Bihurtzen dutenei.
Errotorea da bobina edo haril bat bere ardatzaren Inguruan libre biratu daitekeena. Burdinaazko nukleo batean kiribildutako Hainbat harilez eginda dago, induzitu izenaz ere ezaguna da, eta eremu Magnetiko baten barruan mugitzen da biraka. Haril bakoitzaren muturrak eroale Bati soldatuta daude; eroale horiek guztiak zilindro baten inguruan muntatuta Daude, eta isolatzaile bidez bereizita ere(kontaktu elektrikoa ekiditeko). Bloke horri osoari kolektore esaten zaio. Kolektorea errotorearen Ardatzaren inguruan biraka higitzen da induzituarekin batera. Induzituak Bueltak eman ditzan korronte elektrikoa behar du, eta, horretarako, eskuilak Erabiltzen dira. Eskuila horiek presio bidezko kontaktua egiten dute Kolektorearekin, eta, horrela eraginda, errotorearen biraketa gauzatzen da.
Estatorea motorraren atal finkoa da, eta eremu magnetikoa sortzeko egina dago. Motorraren karkasari lotua dagoen burdinaazko nukleo baten inguruan Kiribildutako harilez osatuta dago.
Haril induzitzailea ere deitzen Zaio.

4.2. Funtzionamendua


Motorra korronte elektrikoarekin (korronte zuzena) Konektatzen dugunean, haril induzitzaleak elektroimanarena egingo du, eta, Hala, eremu magnetiko bat sortuko dugu. Eremu magnetiko horrek induzituaren Kitzikatzaile gisa jokatuko du . Korronte elektrikoa kolektorera helduko da Eskuilen bidez, eta, hortik, induzituaren hariletara. Ezkerreko eskuaren araua Aplikatuz, espiraren bi aldeek jasango dituzten indarrak noranzko ezberdinekoak Izango dira, korrontearen noranzkoa bi eroaleetan ezberdina delako. Horrek momentu Eragilea sortuko du, eta motorra biraka hasiko da. Motor baten induzitua Korronte elektrikoarekin konektatzen badugu, induktorearen eremu magnetikoaren Barruan biraka ari dela, tentsioa edo boltaia agertuko da induzitu horretan. Tentsio horri indar kontraelektroeragilea deitzen zaio. 

Korronte alternoko motorrak


1. Sarrera

Korronte alternoko makinak hiru Taldetan sailka daitezke:
transformadoreak, makina sinkronoak eta makina Asinkronoak.

Makina sinkronoak abiadura Uniformez biratzen dira. Alternadore gisa funtzionatzen dute energia mekanikoa Energia elektriko bihurtzen dutenean, eta motor moduan korronte elektrikoa Energia mekaniko bihurtzen dutenean. Gehienbat, alternadore gisa erabiltzen Dira.

Makina asinkronoak motor gisa Erabiltzen dira gehienetan. Horietarik, errotorea ―urtxintxa-kaiola‖ erara Jarritakoak erabiltzen dira sarrien, eta, horiexek aztertuko ditugu ondoen Hurrengo lerroetan.


4. Motor asinkrono Trifasikoak


Gehien erabiltzen den Motorra da. Estatorean harilkatu trifasiko induzitzailea jartzen da. Horretarako, magnetizatutako eta elkarrengandik isolatutako xafla barrutik Artekatuak erabiltzen dira. Artekak harila jartzeko erabiliko ditugu. Hiru Harilkatu hauek izar edo triangelu itxuran konekta daitezke.
Errotorea, Elkarrengandik isolatutako eta kanpotik artekatutako xafla magnetikoz osatuta Dago. Xafla horiek barra itxura hartzen badute eta muturretan zirkuitulaburtuta Badago, ―urtxintxa-kaiola‖ izeneko errotorea dugu. Gehien erabiltzen den Errotore mota da, eta bere itxurari zor dio daukan izen bitxia.

Korronte trifasikoak estatoreko Harilkatuak zeharkatzen dituenean, eremu magnetiko birakaria sorrarazten du. Eremu magnetiko horrek errotorea zeharkatu eta indar elektroeragilea induzitzen Du. Indar horrek, aldi berean, beste eremu magnetiko bat sorrarazten du, Hasierakoari kontra egiten diona. Horiek horrela, errotorea mugiarazteko gai Den indar parea lortzen dugu.

14. Motor monofasikoak

Kasu askotan bakarrik erabili Ahal ditugu motor monofasikoak, era horretan eskaintzen baita energia Elektrikoa. Bi motor klase aztertuko dugu: motor monofasiko unibertsala eta Indukziozko motor monofasikoa.

Motor unibertsala

Korronte zuzenarekin zein Korronte alternoarekin dabil. Induktoreko eta induzituo harilak seriean Konektatuta daude.

Sare elektrikora konektatzean Sortzen diren indar magnetikoek errotorearen mugimendua eragiten dute.Korronte Alternoaren noranzkoa 50 aldiz aldatzen da segundoko; induktorean ere hala Gertatuko da.

Noranzkoa aldaketek eremu Magnetikoaren noranzkoaren aldaketa ekarriko dute; aldaketa hori batera ematen Da bi harikatuetan, beraz ondoriozko momentuak aldaketa baino lehen zegoen Noranzkoa berbera izango du.

Aldaketa hauen ondorioz eremu Magnetikoa ez da jarraia,eta indar parea ere aldakorra da. Motorra saltoka Ibiliko da. Benetako orduan, motorraren inertziak aldaketa hauek xurgatu egiten Ditu.

Indukziozko motor monofasikoa

Asko erabiltzen da hainbat Elektrotresnatan, batez ere karga astunik ez badaukate. Eraikitzen erreza eta Merkea da.

Estatorearen arteketan bi Harikatu daude. Lehenengoa, harilkatu nagusia da eta arteken bi herenak Okupatuko ditu, eta bestea harilkatu laguntzailea izango da.

Korronteak sortutako eremu Magnetikoak (Ik) aldakorra izango da korrontea ere aldakorra delako. Baina aldaketa hau poloeek sortzen diten ardatzaren noranzkoan emango dira. Beraz, kasu honetan ez dugu eremu magnetiko birakaririk eta motorra ez da Mugituko.

Abioan motorra eskuz mugitu Beharko da. Behin mugitzen hasita, eremu magnetiko bat sortuko du induzituan. Bi eremu magnetikoen elkar-ekintzak eremu magnetiko birakaria sortuko du Motorra mugiaraziz.

Praktikan, abioan eremu magnetiko Birakaria sortzeko polo laguntzaileak erabiltzen dira, eta nahikoa izango da Motorra martxan jartzeko. Hala gerta dadin, bi poloak 90º-ko egon behar dira Desfasatuta korronteak ere 90º egondaitezen desfasatuta.



Entradas relacionadas: