Koordinazio-sistemak: Nerbio-sistema eta Sistema Endokrinoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

1. Koordinazio-sistema

Nerbio-sistema

  • Nerbio-ehunez osatuta dago.
  • Nerbio-bulkaden bidez jarduten du.
  • Informazioaren transmisioa azkarra eta iraupen laburrekoa da.

Sistema endokrinoa

  • Guruinez osatuta dago.
  • Odolera jariatzen diren hormonen bidez jarduten du.
  • Erantzun mantsoa eta iraupen luzekoa da.

Bi sistema horiek erregulazio-mekanismo batzuk aktibatzen dituzte, beharrezkoak direnak gure gorputzaren barneko orekari eusteko, nahiz eta ingurunean aldaketak gertatu. Homeostasia deritzo.

3. Nerbio-sistema zentrala (NSZ)

Entzefaloaz eta bizkarrezur-muinaz osatuta dago. Entzefaloaren atal nagusiak hauek dira:

  • Garuna: Zentzumen-errezeptoreetako informazioa interpretatzen du. Gainera, hainbat ekintza kontrolatzen ditu: borondatezko ekintzak, prozesu emozional eta intelektualak, etab. Garunak bi zati ditu (garun-hemisferio izenekoak). Hemisferioen gainazala tolestuta dago, azalera handitzen duten tolesez betea, zirkunboluzio izenekoak. Garunaren gainean gai grisezko geruza bat dago (neuronen gorputzaz osatuta), eta azpian gai zuria dago (mielinaz osatuta).
  • Zerebeloa: Koordinazioaz eta orekaz arduratzen da.
  • Garun-enborra: Garuna eta bizkarrezur-muina lotzen ditu. Barruan bizkarrezur-erraboila dago. Ez-borondatezko funtzioak kontrolatzen ditu (adibidez, arnasketa, bihotz-erritmoa), eta gorputzeko tenperatura eta loa erregulatzen ditu.

Bizkarrezur-muina: Entzefaloa nerbio-sistema periferikoarekin komunikatzen du. Ekintza erreflexu asko kontrolatzen ditu, hala nola eskua sutatik kentzea, entzefaloaren parte-hartzerik gabe.

4. Nerbio-sistema periferikoa (NSP)

Nerbio-sistema periferikoa nerbioek osatzen dute. Nerbioak neuronaren axoien multzoak dira. Beren funtzioaren arabera, izan daitezke:

  • Nerbio sentsitiboak: Bulkadak eramaten dituzte errezeptoreetatik NSZra.
  • Nerbio motorrak: Bulkadak eramaten dituzte NSZtik efektoreetara.

NSPa bi azpisistematan banatzen da: nerbio-sistema somatikoa eta nerbio-sistema autonomoa edo begetatiboa.

Nerbio-sistema somatikoa

Gihar eskeletikoek hartzen dute parte. Borondatezko ekintzak eta ekintza erreflexuak betetzeaz arduratzen da.

  • Borondatezko ekintzak: Informazioa entzefalora heltzen da eta entzefaloak berak prestatzen du erantzuna (garunean).
  • Ekintza erreflexuak: Errezeptoreak hautemandako estimulua bizkarrezur-muinera eramaten da; han, erantzuna prestatzen da, garunetik igaro gabe.

Nerbio-sistema autonomoa

Barne-organoekin eta bizi-funtzioak mantentzearekin lotutako ekintzak koordinatzen ditu. Bi azpisistema bereizten dira:

  • Nerbio-sistema sinpatikoa: Estres-egoeratan.
  • Nerbio-sistema parasinpatikoa: Atseden edo digestio-egoeratan.

5. Sistema endokrinoa

Sistema endokrino edo hormonalaren funtzio nagusia da, nerbio-sistemarekin batera, gure gorputzeko sistemak eta aparatuak koordinatzea. Hipotalamoa da bi sistemak integratzen dituen zentroa. Hipotalamoak nerbio-sistema erregulatzen du, eta oso guruin endokrino garrantzitsua da.

Guruin endokrinoek estimuluak jasotzen dituzte, eta estimuluei erantzuteko, substantzia kimiko batzuk sortzen dituzte: hormonak. Hormonak odolera isurtzen dira. Hormonek «mezulari» gisa funtzionatzen dute, baina zelula batzuetan soilik dute eragina; zelula diana (edo jomuga-zelula) zeluletan. Zelula horietan erantzun bat gertatzen da.

6. Hormonak eta guruin endokrinoak

Guruin bakoitzak hormona mota jakin batzuk ekoizten ditu:

  • Hipotalamoa: Hipotalamoaren zelulek hormonak askatzen dituzten hormonak ekoizten dituzte, eta horiek hipofisiari eragiten diote.
  • Hipofisia: Hipofisiaren hormonek gainontzeko guruinei eragiten diete.

Entradas relacionadas: