Koordinazio sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,69 KB

4. ORNODUNEN NERBIO SISTEMA; Ornodunen nerbio sistema, 2 sistema hauetan banatzen dira.
Nerbio sistema zentrala
(NSZ), osagai hauek dituena: Entzefaloa eta bizkarreko nerbio-kordoi bat, ornomiuna
. Beste aldetik, Nerbio sistema periferikoa (NSP), nerbio eta gongoil periferikoez osatuta dagoena. 4.1 NERBIO SISTEMA ZENTRALA: 4.1.A NERBIO-SISTEMA ZENTRALAREN BABESAK: Nerbio-sistema zentrala hezur-egituren bitartez eta meninge izeneko mintzen bitartez babestuta dago. Ugaztunetan meninge hauek bereizten dira, barrutik kanpora: piamater, araknoideoa eta duramater. Piamaterraren eta araknoideoaren artean likido zefalorrakideoa dago, kolpeak arintzeko eta traumatismoak sahiesteko. Neurona-gorputzen multzoak dituzten eremuei substantzia edo gai gris esaten zaie eta nerbio-kordoien eñmultzoiei, substantzia gai zuri esaten zaie. 4.1.B ENTZEFALOA: Entzefaloa koordinazio eta integrazio-zentroak biltzen dituen nerbio sistemaren zatia da. Bertan, substantzia grisa periferian kokatzen da eta substantzia zuria, barruan. Ondoren, prosentzefaloa eta erronbentzefaloa maila txikiagoetan zatitzen dira eta entzefaloa horrela osatuta geratzen da: telentzefaloa (bi zatitan banatuta dago ildo sakon baten bitartez. Zati horiei, burmuin hemisferio esaten zaie eta gorputz kailukara osatzen duten zuntzen bitartez konektatuta daude. Azalerak tolestura asko ditu eta zirkunboluzioak eta zisurak eratzen dituzte), dielentzefaloa (3 eremu ditu: epitalamoa, talamoa eta hipotalamoa),  mesentzefaloa (Ikusmen eta entzumen-erreflexu asko kontrolatzeaz arduratzen da eta muskulu-tonua kontrolatzean laguntzen du), metentzefalo (jarrera, oreka eta ikasitako mugimenduak kontrolatu) eta mielentzefaloa (Organismoaren nahigabeko funtzioak kontrolatu). 4.1.ORNOMUINA: bizkarrezurraren barruan entzefaloaren oinarritik gerrialdeko bigareen ornoraino hedatzen den nervio hodi bat da. Funtzioak:2 nerbio bulkadak entzefaloaren kontrol zentroetaraink transmititzea eta hortik erantzun motorrak organo efektoreetara eramatea jarduera erreflexuak kontrolatzea. Muina zeharkatzen duten nerbio balak muinean edo entzefaloan gurutzatzen dira eta ondorioz burmuinarek ezkerreko hemisferioak organismoaren eskuineko aldea kontrolatu eta eskuineko hemisferioak, eskerreko aldea. 

4.2 NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA:nerbio sistema zentralean sartzem diren edo hortik irteten diren organismo osoan zehar hedatzen diren nerbioak, eta entzefaloak eta muinak osatzen duten ardatzetik kanpo kokatutako gongoilak. Funtzioa: hartzaile eta efektore guztiak nerbio zentroekim konektatu. Sailkapena: zentzumen nerbioak: estimuluak hartzaileetatik koordinazio zentroetara bidali nerbio motorrak: bulkadak koordinazio zentroetatik organo efectoetara bidali nerbio mistoak: 2 motatako zuntzak, irteten diren lekuaren arabera: nerbio kranialak eta bikarezurreko nerbioak edo espinalak.

Entradas relacionadas: