Koordenatu sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,2 KB

Android, pantalla ukitzailea duten gailu mugikor, telebistentzako, erloju eta bestelako gailuentzako  sistema eragile bat da, software askean oinarrituta.


Sistema eragile honek,  Android-entzako milaka aplikazio garatzea ekarri du. Aplikazio hauek sortzeko hainbat tresna daude, erabiliena Eclipse delarik, baina programazioaren ezagutza handia eskatzen du.


APP INVENTOR

Google-ek App Inventor garatu zuen edozien erabiltzailek Android-entzat aplikazioak garatu ahal izateko ia ia programatzen jakin gabe. 2011 urtean, App Inventor Massachusetteko Intitutu Teknoklogikoaren eskuetara pasatu zen. Agerian dago APPINVENTORek Scratch programazio lengoaian oinarrituta dagoela.


App-ak garatzeko beste plataforma batzuekin konparatuz, APP INVENTOR-ek aplikazio konplexuak eta kreatibitate handikoak garatzeko aukera ematen du, progrmazioan oinarrizko kontzeptuak soilik edukita.


Appinventor, ordenagailuan instalatu daiteke edo online erabili. Azken honetarako google-eko kontua erabili daitekelarik.

APP INVENTOR- DISENATZAILE ATALA


Diseinatzaile atala 4 zatitan banatuta dago:


  • PALETA: Bertan Interfaz grafikoak izango dituen osagaiak daude (botoiak, testua, irudiak…). Telefonoaren bestelako tresnak erabiltzeko osagaiak ere daude (kamara, erlojua, soinu erreproduktorea…)


  • BISOREA: Gailu mugikorraren pantaila simulatzen du. Osagaiak bertora arrastaka eramaten dira gure app-aren interfaza osatzeko.


  • OSAGAIAK: Gure app-ean jarri ditugun osagaiak dira. Komeni da izen esanguratsuak jartzea osagai diferenteei gero blokeen atalean zerekin ari garen lanean jakiteko.


  • PROPIETATEAK: Bertan interfaz grafikoan jarri ditugun osagaien propietateak ditugu. Testua, kolorea, tamaina…


BLOKEEN EDITOREA:


Bertan gure osagaien portaera definituko duten aginduak daude. Osagai bakoitzak bere bloke propioak ditu. Beste batzuk ordea orokorrak dira (Scratchen izan ditugun antzekoak)





APP-a PROBATZEN


App-a eraikitzen ari garen bitartean bere funtzionamentua froga genezake. 3 aukera diferente daue:


  • USB kable bidez: Android gailua  APPINVENTORekin sinkronizatzen da USB kable bidez. Smartphonea ordenagailura konektatzen da eta gure aplikazioaren funtzionamentua smartphonean froga dezakegu.

  • Emuldorea: Aplikazio honekin ere gure app-a froga dezakegu baina oraingo honetan ordenagailuan Android sistema eragilea duen smartphone bat simulatzen duen aplikazio bat zabalduko da. Emuladorea martxan jarri baino lehen aistarter izeneko aplikazio bat exekutatu behar da ordenagailuan. Non dago aistarter aplikazioa?

    • C:\archivos de programa\appinventor karpetan


Gure app-a eraikitzeko orduan telefonoaren sentsoreak erabili badira hauek emuladorean ez dute funtzionatuko. Adibidez: Azelerometroa (Azelerometroak telefonoaren mugimentuak neurtzen dituen osagai bat da)


Aukera hau erabiliko da Androidentzako app bat eraiki nahi dugunean Appinventorrrekin eta Android gailu bat ez dugunean.


  • Ai Companion: Aukera hau erabiltzeko beharrezkoa da smartphonean “MIT AI Companion” izeneko app bat instalatuta izatea. App horrekin QR kode bat eskaneatuz eraikitzen ari garen app-a eskaneatu daiteke eta telefonoan frogatu. Aukera honek funtzionatu dezan smartphonea eta ordenagailua sare berean konektatuta egon behar dira.


APP -a ERAIKITZEN


Behin proiektua bukatuta dagoela App-a eraiki egingo dugu tefenonoan instalatzeko. APPINVENTOR programak .
apk
luzapena daukan fitxategi bat sortuko du. Fitxategi hori gure App-aren instaladorea da. Apk hori eskuratzeko aukera bi daude:

  • APP (Provide QR code for .Apk)


    Ondoren, gure smartphonetik QR kodea eskaneatu  (horretarako smartphonean QR kode irakurle bat izan behar dugu instalatuta) eta ondoren fitxategia instalatu).

    QR kode honek ordu birako baino ez du balio.


    • APP (save .Apk to my computer)


    APK fitxategia ordenagailura deskargatu eta emailez smartphonera pasatu emailez adibidez eta instalatu.ADI: Telefonoan segurtasuna atalean,  konfigurazioa aldatu egin behar da , iturri ezezagunetatik datozen fitxategiak instalatzen uzteko.  Jatorri ezezaguna,  Android gailuen kasuan PLAY STORE ez den beste iturri guztiak dira.


    PROIEKTUAK ESPORTATU/ INPORTATU


    Posiblea da Appinventorrren garatzen ari garen proiektua esportatzea beste erabiltzaile batek erabili dezan.

    Esportatutako proiektuak .Aia luzapena duten fitxategi baten esportatzen dira.



Entradas relacionadas: