Kontsumitzaileen analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB

Kontsumitzaileen analisia:

Merkaturatze-funtzioaren helburu nagusia da. Kontsumitzailearen portaera aztertzearen helburua da pertsonek kontsumoarekin lotuta egiten dituzten ekintzak ulertzea, azaltzea eta aurreikustea. Kontsumitzaleen portaeran eragiten duten aldagaiak hiru kategoriatan multzokatu daitezke:

· Kanpoko aldagaiak, sozialak edo ingurumenekoak.

· Barneko aldagaiak, pertsonalak edo banakoak.

· Kontsumo-ohiturekin lotutako aldagaiak.

LEHEN MAILAKO DATUAK JASOTZEKO TEKNIKAK:

Teknika hauek erabiltzen dira lehen mailako datuak jasotzeko.

Inkesta:

Merkatu-azterketa egiteko gehien erabiltzen den teknika da. Zenbait inkesta mota daude: 

  • Elkarrizketa pertsonalaren bidezko inkesta: Inkestatutako pertsonarekin zuzeneko harrremana egiten da.
  • Posta bidezko inkesta: Lagina osatzen duten pertsonei galde-sorta bidaltzen zaie eta galde-sortarekin batera gutun bat.
  • Telefono bidezko inkesta: Inkestarako hautatutako pertsonei telefonoz deitzen zaie eta galderak egiten zaizkie.
  • Posta elektroniko eta webgune bidezko inkestak: Zenbaitetan, webgunean bertan dago zintzilikatuta inkesta eta han sartzen denak egiten du.

Behaketa:

Kontsumitzaileek zer jokabide duten jakitea da, eta ondorioak ateratzea.

Esperimentazioa:

Teknika honek kontsumitzaileen jokabidean eragiten du, zer erreakzio dituzten ikusteko.

MERKATU-SEGMENTAZIOA:

Merkatuan ez dago eskari homogeneo bat, merkatua taldetan bana daitake, zenbait irizpide oinarri hartuta.

Merkatu-segmentazioa:

Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzeari.

Irizpideak:

·Irizpide geografikoak: Enpresak zona bakoitzeko kontsumitzaileek dituzten lehentasunen eta premien erebeta hautatzen ditu eremu geogradikoak.

·Irizpide demogradikoak: Kontsumitzaileen lehentasunak eta nahiak.

·Irizpide psikografikoak: Pertsona bakoitzaren ezaugarriekin dute lotura.

·Irizpide sozioekonomikoak: Gizarte-,ailarekin, diru-sarreren mailarekin eta bizitza estiloarekin daude lotuta.

·Jokabide-irizpideak: Kontsumitzaileak produktuekiko duten portaerarekin daude lotuta.

PRODUKTUAREN KOKAPENA:

Produktuaren kokapena kontsumitzaileak ideia, kalitate-maila, ilusio edo sentipen batekin egiten duen lotura-motaren mende dago.

Kokapena: Produktuaren helburu diren subjektuek produktu hori buruz duten irudiari, lehiakideen produktuekin edo enpresa bereko beste produktu batzuekin alderatuz.

Kokapen-estrategia:

Produktuarekin lotutako kokapen-estrategia, produktuaren ezaugarriren edo propietateren batekin lotutakoa. Onetan oinarritzen dira:

  • Ezaugarri espezifikoaren bat, adb: argazki-kamera digital baten mehetasuna.
  • Onurak, adb:kolesterola gutxitzen laguntzen du.
  • Alderaketa. lehiakideen beste produktu batzuekin. Adb: fruta gehiago du beste marka honek baino.
  • Espezialisten gomendioak: adb, dermatologoek gomendatutako xampu jakin bat.

Markarekin lotutako kokapen-estrategia:

  • Kalitatea: Marka kalitatearekin lotzen saiatzen dira.
  • Ospea: Horrelakoetan, marka bereizlea izan ohi da: gutxi batzuk soilik izan ohi dute marka hori eskuratzeko aukera.
  • Prezio baxua: Zenbait marka, hala nola banatzaileenak merkeagoak dira haiek ordezten dituzten markak baino.

MARKETINA ETA MARKETINAREN ELEMENTUAK:

Marketin: eboresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari, betiere enpresak irabaziak lortzzeko helburuz.

1. jardueren multzoak: ez da jarduera bakar bat, askotariko edukiak dituzten teknikek osatutako multzo bat da.

2. enpresa batek… egiten ditue: Merkatuan, aztertzeko eta jarduteko teknikak aplikatzen dituzten eragile ekonomikoak dira enpresak. 

3.kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko: kontsumitzail zenbait premia ditu eta marketinak premia joriek aurkitu  behar ditu.

4.Irabaziak lortzeko helburuz: enpresen azken xedea irabaziak lortzea da.

ELEMENTUAK:

Merkaturatze-aldagai estrategikoak: Enpresa epe ertainera eta luzera lotzen dute, erabaki oker bat hartzeak kostu handiak eragin ditzake eta zailtasun handiak ekarri, akatsa zuzentzeko.

Merkaturatze-aldagai taktikoak: Ondorioek ez dute aurrekoek beste irauten, eta erabaki okerra hartzeak eragindako ostuak ez dira hain handiak.

PRODUKTUA:

Erosi nahi den oro da produktua eta kontsumitzailearen premia bat betetzen duen oro.

Produktuak ekoizten dituzten enpresek zenbait ezaugarri bereizgarri eman nahi izaten dizkiete produktuei, lehiakideen produktuetatik bereizteko.

Produktu desberdindu esaten zare produktu baten ezaugarri bat edo bat baino gehiago aldatzu lortzen diren ondasunei. Hauek dira ezaugarri ohikoenak:

· Kolorea, zaporea eta usaina.

· Diseinua eta forma.

· Kalitatea.

· Ontzia eta etiketa.

· Saldu osteko zerbitzua.

· Irudia.

MARKA:

Marka izen bat da, termino bat, ikur bat, diseinu bat edo horien guztien konbinazio bat identifikatzea xede duena. Bi elementu bateratzen ditu: Izena eta logotipoa. Izena izendapena da eta logotipoa, produktua identifikatzeko hartzen duen irudia. Markak

Entradas relacionadas: