Kontrol Bidezko Sistema Automatikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Kontrol bidezko sistema automatikoa, elkarrekin konektatzen diren elementu fisikoz, erreguladore, transduktore, kaptadore… osaturiko sistema da. Hauen guztien bidez, prozesuak automatikoki kontrolatzen direlarik.


Bi kontrol sistema mota ezagutzen ditugu, begizta irekiko kontrol sistema eta begizta itxiko kontrol sistema.

Begizta irekiko kontrol sistema:

Begizta irekiko kontrol sistemetan, irteerako seinaleak ez du eragiten sarrerako seinalean. Hau da, sarrerako seinaleak, sistemaren portaera kontrolatzen duten elementuetatik pasatzen da, baina ez du irteeraren eraginik jasaten. ESQUEMA

Adibidea: Suposa dezagun gela bat berotu nahi dugula, horretarako, tenporizadore, erradiadore eta gela bat beharko ditugu. Prozesuaren eskema ondokoa izango litzateke: ESQUEMA

Sarrera: Gela 25 gradutan egotea nahi dugu, Tenporizadorea: Erradiadorearen martxaren iraupena kontrolatuko du, aurretik programatu dugun denboraren arabera, Erradiadorea: Gelan beroa askatuko duena, Irteera: Aldiuneko gelan dagoen tenperatura.

Begizta itxiko kontrol sistema:

Begizta itxiko kontrol sisteman, kontrola irteeraren menpekoa izaten da. Horretarako ezinbestekoa da sisteman BERRELIKADURA egotea. Berrelikaduraren bidez, irteera eta sarrerako seinaleak parekatzen dira, gainera, sistemak automatikoki erregulatzea ere lortzen delarik. ESQUEMA

Sarrera eta irteera seinaleen arteko ezberdintasunari ERROREA deritzo. Errorea ZERO izan arte berrelikadura emango da, errorearen balioa zero denean, irteerako seinalea seinale egokia izango delarik.

E=R-B R: Erreferentzi seinalea B: Berrelikadura seinalea

Begizta itxiko sistemak perturbazioen aurrean ez dira hain minberak izaten, berrelikadura dela eta perturbazioen eragina gutxitzen baitute.

Adibidea: Suposa dezagun gela bat berotu nahi dugula, horretarako, erradiadore termostatoa, termometroa, galdara eta gela beharko ditugu. Prozesuaren eskema ondokoa izango litzateke: ESQUEMA

Sarrera: Gelan eduki nahi dugun temperatura, Termostatoa: Galdara martxan jarriko duena, Galdara: Erradiadoreetara doan ura berotzen duena, Erradiadorea: Gelan beroa askatuko duena, Termometroa: Gelan dagoen tenperatura neurtzen du eta espero den tenperaturarekin parekatzen du, Konparadorea: Errorea lortzen duena, Irteera: Aldiuneko gelan dagoen tenperatura.

Entradas relacionadas: