Kontinenteen jitoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,17 KB

Fosilizazio-prozesua (urratsak)

  1. Aspaldiko biziduna (gero fosil bihurtuko dena) ingurune batean bizi da (itsasoa …)

  2. Biziduna bertan hil da.

  3. Lurrak edo jalkinek (sedimentuek) estali dute biziduna (gorpua …), eta zati bigunen usteltze-prozesua hasi da. Zati gogorrak baino ez dira gelditzen (hezurrak, maskorrak …)

  4. Mineralek zati gogor horien tokia hartzen joan dira: mineralezko egiturak (eskeletoa …) osatu dute. Bizidunaren hondakinak arroka bilakatuko dira.

  5. Denbora dela bitarteko, eta Lurra mugitu delako, higaduraren bidez, edo geruzak altxatu direlako, fosila azaleratu egin da lurrazaleraino.

Fosil gidak

  • Kontzeptua: Fosil gidek garrantzi berezia dute, horiek agertzen diren geruzak zehatz datatu baitaitezke

  • Fosil gida esanguratsuak eta horien balioa

    • Trilobitea (Paleozoikoa)

    • Amonitea (Mesozoikoa)

    • Nummulitea (Zenozoikoa)

LURREKO ALDAKETAK AZALDU NAHIAN ( 21 JARDUERA)

Zientzialariak eta Teoriak

  • Fixismoa > Honen arabera, Lurrean ezin da gertatu inolako aldaketa globalik. Mendiak adibidez, horrelakoak dira mundua sortu zenetik, Lurra horrela sortu baitzuen jainkoak eta aldaketak, izatekotan, hondamendien ondorioz gertatzen dira (Uholde Handia adibidez).

  • Hutton. Aktualismoa > 1788. Urtean, Huttonek aktualismoa sortu zuen. Honen arabera, aldaketa geologiko guztiak gaur egun bezala gertatu izan dira, hau da, iraganean ere modu berean gertatu izan dira (higadura, bolkanismoa...), baina mantso eta uniformeki gertatzen dira.

  • Gradualismoa> Aktualismoaren garai berean finkatu zen gradualismoa geologiako gertakariak interpretatzeko, hau da, prozesuak astiro eta gradualki gertatzen dira, nahiz eta noizean behin uholde edo lurrikaren moduko bat-bateko fenomenoak gertatu.

  • Taylor > 1910. Urtean azaldu zuen lehen aldiz kontinenteen jitoa, hau da, kontinenteak mugitu egiten direla proposatu zuen. Baina ez zuen jakin mugimendu horren mekanismoak azaltzen, eta garai hartako geologoek, ez zuten onartu ideia.

  • Wegener.

    Kontinenteen jitoa

    • Zer dio teoriak?
      >
      Orain dela 200 bat milioi urte, superkontinente bat zegoen, kontinente baka bat (Pangea), ozeano erraldoi batek inguratua (Panthalassa). Geroago, Pangea lur-masa txikiagotan banatu zen, eta, gaur egungo kokapena hartu arte, masa horiek jitoan ibili ziren. Gaur egun ere jitoan jarraitzen dute, urtean zentimetro batzuk mugitzen baitira.

Entradas relacionadas: