Kontinenteen hedadura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Kontinenteen jitoa


 Alfred Wegener(1880-1930) meteorologo eta geofisikarialemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargia edo Eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela (teoria hauek ez ziren zuzenak).   Itsas hondoa itsasoaren azpian dagoen lurrazal-zatia da. Geologoek, plaken tektonika aztertzean, litosfera ozeaniko deitzen diote.   Hiru zatitan banatu ohi da: plataforma kontinentala  ezponda kontinentala  ordoki abisala


Proba geografikoak:


Wegener-ek susmatu zuen kontinenteak pasatutako garaietan elkartuta egon zirela, kontinenteetako kostaldeen formen arteko kointzidentzia handia ikusi zuelako, bereziki Hego Amerikaren eta Afrikaren artean.Iraganean kontinente hauek bakar batean elkartuta egon balira, zatiak sartzea logikoa da. Ez gaur egungo kostaldeak, baizik eta plataforma kontinentalen mugak kontuan hartzen badira kointzidentzia oraindik handiagoa daProba paleontologikoak:
Fosiletan beste froga garrantzitsu bat dago. Antartika, Hego Amerika, Afrika, India eta Australian aurkitu dituzte organismo berdin-berdineko fosilak. Proba honek dio kontinenteak azken garairen batean bilduta egon zirela.

Proba geologiko eta tektonikoak:

Kontinenteak bakar batean elkartzen badira, ikus daiteke haitz-tipoek, beren kronologiak eta  eta mendikateek halako gerriko ia jarraitua eratuko luketela.

Proba paleoklimatikoak

:zientzialari alemaniarra ohartu zen gaur egungo lekuen klimak ez zetozen bat iraganekoekin. Horrela, zonak gaur egun bero dauden tokiak (India, Australia) iraganean izotzez estalita zeuden eta Amerikako iparra eta Europa berriz,oso baso beroak ziren.Gaur egungo arrezife eta glaziarren kokapena azalduezina da gaurko kontinenteen kokapena begiratuz, horregaitik Wegener zientzialari Alemaniarra ohartu zen hortaz.

Azal ozeanikoaren adina

Azal sedimentarioaren arabera jakin dezakegu. Demostratuta dago, azal ozeanikoa oso gaztea dela dortsaetan eta zaharrena kostaldeetan.

Ozeanoaren tenperatura

Dortsaletik gertuen dauden tokiak, astenosferaren masa beroaren kanporaketaren ondorioz,  bero daude. Gero eta dortsaletik urrunago egon, adibidez fosa ozeanikoetan, ura gero eta hotzago dago.

Itsas sedimentuen bolumena

Entradas relacionadas: