Kontabilitatearen eta Zerga-sistemaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Kontabilitatearen Oinarriak

Kontabilitatea: Enpresaren ondarea eta informazio ekonomikoa erregistratzeko arauak eta oinarri zientifikoa aztertzen dituen zientzia da.

  • Estatikoa: Ondareak une jakin batean duen egoera behatzen du.
  • Dinamikoa: Denboraren joan-etorriko aldaketak erregistratzen ditu.

Likidezia eta Ezaugarriak

Likidezia: Enpresa batek inbertsioak (aktiboa) ordainketa-bitarteko likido (kutxako edo bankuko dirua) bihurtzeko duen ahalmena da. Aktibo bat zenbat eta likidoagoa izan, orduan eta errazagoa da zorrak ordaintzeko diru bihurtzea.

Ezaugarriak: Fidagarria (kontrastatutako iturriak), adierazgarria, nazioarteko araudiarekin eta kontabilitate-legediarekin bat datorrena, eta kontu-unitate komun batean adierazita (moneta magnitudea).

Kontabilitatearen Helburuak

Informazioa hainbat eragilerentzat da baliagarria:

  • Zuzendaritza: Erabakiak hartzeko.
  • Jabe edo akziodunak: Interesak babestuta daudela ikusteko.
  • Langileak: Soldata, lanpostua eta mozkinen banaketa ezagutzeko.
  • Hartzekodunak eta bankuak: Bermea eta maileguen itzulketa aztertzeko.
  • Estatua: Dirulaguntzak eta kontratu publikoak kudeatzeko.

Ondarea eta Egoera-balantzea

Enpresaren ondarea: Enpresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da, behar bezala balioztatua.

Ondare-elementuak: Ondarea osatzen duten ondasun, eskubide eta betebeharrak.

Egoera-balantzea: Enpresaren ondarea osatzen duten elementuak ondare-multzotan antolatuta eta eurotan balioztatuta jasotzen dituen dokumentua da.

Kontabilitate Plan Orokorra: Enpresek kontabilitatea nola eraman behar duten arautzen duen araudia.

Urteko kontuak: Enpresaren emaitzei eta finantza-egoerari buruzko informazioa ematen duten dokumentuak (balantzea, gal-irabaziak, ondare garbia, diru-fluxuen egoera-orria eta memoria).

Zerga-zuzenbidea eta Tributuak

Gastu publikoak betetzeko beharrizanagatik sortu da Zerga-zuzenbidea. Zergei buruzko arau nagusia Tributuen Lege Orokorra da.

Tributua: Herritarrek ordaindu behar dituzten estatuaren diru-sarrerak dira:

  1. Tasak: Zerbitzu publiko bat jasotzearen truke ordaintzen direnak.
  2. Kontribuzio bereziak: Gizarte osoarentzat onuragarria den zerbaitengatik jasotzen direnak.
  3. Zergak: Ordainketa zuzenik jaso gabe ordaintzen direnak.

Zerga-motak eta Analisia

Kontabilitateko egoera-orrien analisia: Egoera-balantzearen, galdu-irabazien kontuen eta beste dokumentu batzuen azterketa. Motak: Ondare-analisia, finantzarioa eta ekonomikoa.

Zerga zuzenak:

  • PFEZ: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.
  • SZ: Sozietateen gaineko zerga (enpresentzat).
  • OZ: Ondarearen gaineko zerga.

Zeharkako zergak: Zerga bereziak eta BEZ (gehitu beharrekoa).

Zergaren Elementuak

  • Zergapeko egitatea: Zergaren sorrera-arrazoia.
  • Zerga-oinarria: Zergari ezarriko zaion kopurua.
  • Zerga-tasa: Oinarriari ezartzen zaion ehunekoa (%).
  • Zerga-zorra: Ordaindu beharreko kopurua.
  • Subjektu pasiboa: Zerga ordaintzeko betebeharra duen pertsona fisiko edo juridikoa.

Entradas relacionadas: