Kontabilitatearen Oinarriak: Definizioa, Helburuak eta Funtsezko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB
Kontabilitatearen Helburuak
- Enpresak une bakoitzean zer ondare mota duen jakitea.
- Urte amaieran edo ekitaldi amaieran enpresak irabaziak edo galerak izan dituen jakitea.
- Irabaziak eta galerak zerk eragin dituen jakitea.
Definizioa
Zientzia honek subjektu ekonomikoek liburu eta erregistroen bidez, kualitatiboki eta kuantitatiboki, ondarearen konposaketa eta ondarea aldarazten dituzten operazioak koordinatu eta egituratzen ditu.
Kontabilitate motak
- Estatikoa: Une konkretu batean enpresa horrek duen ondarea azalduko liguke, argazki finko bat bezala.
- Dinamikoa: Enpresaren ondarea etengabe aldatzen ari denez, aldaketa horien nondik norakoak agertuko ditu.
Zer da Ondare Gordina?
Hiru elementu:
- Ondasunak (makinak, dirua...)
- Eskubideak (enpresak kobratzeko duen guztia)
- Betebeharrak (enpresak ordaintzeko duen guztia)
Zer da Aktiboa?
Ondasunak + Eskubideak
Zer da Pasiboa eta Ondare Garbia?
Betebeharrak edo zorrak.
Zordunak
Guri zor digutenak dira. Beraz, guk kobratu beharrekoak (aktiboa): bezeroak, zordunak, ibilgetua besterentzeagatik epe motzeko kreditua, epe luzeko kreditua.
Hartzekodunak
Gugandik hartzeko dutenak dira (pasiboa): hornitzaileak, hainbat prestazioengatik hartzekodunak, epe motzeko ibilgetu-hornitzaileak, epe motzeko zorrak, kreditu-erakundeekiko epe motzeko zorrak.
Zer da Kapitala?
Enpresa sortzerakoan enpresa horretako bazkideek egiten duten ekarpena.
Zer da Ondare Garbia?
Enpresa horrek duen balioa da. Hasieran, enpresa sortzen denean, enpresak balio duena kapitala da.
Ondare Elementua
Ondasunak, eskubideak eta betebeharrak.
Ondare Masa
Izaera antzekoa duten kontu-bilduma.
Aktibo Ez-Korrontea
Ibilgetua: enpresan ekitaldi bat baino gehiago iraungo duten elementuek osatzen dute.
Aktibo Korrontea
- Izakinak
- Bihurgarria
- Epe Laburreko Finantza Inbertsioak
- Erabilgarria
Pasiboko Ondare Masa
- Ondare Garbia: Ordaintzea exijituko ez digutena.
- Pasibo Ez-Korrontea: Ordaindu beharreko zorrak.
- Pasibo Korrontea: Urtebete azpitik ordaindu beharreko zorrak.
Inbentarioa
Enpresa batek une konkretu batean dituen ondare-elementu guztien zerrenda.
Inbentarioaren Sailkapena
Unearen Arabera
- Urte hasieran
- Urte amaieran
- Ezohiko arrazoi batengatik
Edukiaren Arabera
- Orokorra: Elementu guztiak zerrendatzen dira.
- Partziala: Batzuk bakarrik zerrendatzen dira.
Era Formalaren Arabera
- Analitikoa: Elementuen zehaztasunak agertuko dira (kopurua, unitatea).
- Laburra: Labur, kopuru orokorra bakarrik azalduko da.
- Nahasia: Aurreko bietatik egon daitezke.
Inbentarioa Egiteko Eman Beharreko Pausoak
- Ikertu: Enpresak zer ondare-elementu dituen jakitea da helburua. Dokumentuak aztertu, kontaketa egin.
- Baloratu: Balio ekonomikoa ezarri.
- Egituratu: Elementu guztiak dagozkien kontuetan sartuz, inbentarioari forma emango zaio.
Inbentarioaren Egitura
- Izenburua: Ondarearen zenbatekoa, data, enpresaren izena eta egoitza soziala, orokorra den edo partziala den aipamena.
- Gorputza: Kontuak agertuko dira, elementuen zehaztasunekin, kopuruarekin... Hiru zati izango ditu: aktiboa, pasiboa eta laburpena.
- Oina: Enpresa-buruak sinatuta, izapide bat non enpresako kapitala zenbatekoa den letraz ziurtatuko den.
Balantzea
Ondarearen errepresentazio sintetikoa da, ondare-masetan. Enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa egiten da.