Konstantinopla leku estrategikoa merkataritza inperioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,62 KB

INPERIALISMOA


2.1. INPERIALISMOAREN ZERGATIAK


▪ Arrazoi ekonomikoak: industrial iraultzarekin daude erlazionatuta:

Hazkunde demografikoa: Europako populazioa XIX. Mendean zehar hazi egin,Europak zituen errekurtsoekin ezinezkoa zen, horrek 40 miloi europar beste kontinenteetara migratzea ekarri zuen. Emigranteak burgesak eta langileak ziren, lehenek aberastasun gehiago lortzeko helburua zuten, langileek berriz bere bizi baldintzak hobetzea bilatzen zuten,

Industriaren hazkundea: industrializatutako herriek bere asmakizun eta material berriak sortzeko kolonietan bilatu behar izan zituzten energia iturri eta lehengai berriak.

Merkatu berrien beharra: Produkzioaren hazkundeak nazio hauek, kolonietan merkatu berriak bilatzera bultzatu zituen, hauek produkzio soberakinak eros zitzaten.

Garraio bide berriak: untzigintzan aurrerapen handiak eman ziren lurrun makina erabiltzen eta metalezko ontziak egiten hasi zirenean. Teknika berrien aplikazioak ere zailtasun geografiko handiak gainditzen lagundu zuen, honela leku berrietara iritsi ziren.

Kapital inbertsioak: Inbertsio berriek monopolioak sortzea ekarri zuen lehengai eta energia iturri berrien merkatua kontrolatu nahian. Banku sistema ere monopolioetan antolatu zen hauek kolonietan enpresa handiak eraikiz hango errekurtsoak esplotatzeko.

Eskulan indigenaren erabilpena: eskulan merkea zenez, eraikuntza handiak merke egitea errazten  zuen, honela, Suez eta Panamako kanalak eraiki ziren eta enpresek etekin handiagoak lortzen zituzten.

Arrazoi politikoak: bi izan ziren batez ere:

Ospe nazionala: estatu buru askok politika kolonialaren bitartez bere nazioen hegemonia eta ospea handitzeko modua ikusi zuten. Hauek, nazio bat boteretsu izateko, koloniak eduki behar zituela pentsatzen zuten.

Gehiegizko Nazionalismoa: nazionalismoa muturrera eraman zutenak kasu batzuetan inperialistak bihurtu ziren.

Arrazoi ideologiko eta erlijiozkoak: lau izan ziren batez ere:

Gizaki zuriaren gorentasunaren teoria


Darwinen teoria biologiatik politikara eramaten dute. Honela indartsuenaren legea aplikatzen da, hau da, bakarrik garatuko dira eta mantenduko dira, nazio indartsuenak, konkistatzaileak direnak, hau da, inperio bihurtzen direnak. Politiko batzuk, Pearson edo Lord Rosenberg adibidez, inperioa arraza zuriaren gorentasuna zela zioten.

Idealismo erlijiosoa


Erlijioaren izenean misiolariak herri hauek kristautzera joan ziren eta politikoek arrazoi erlijiosoak ere aprobetxatu zituzten herriak konkistatzeko.

Abenturazko izpirituak esploratzaileak agertzea ekarri zuen


Pertsonai hauek leku berriak esploratu nahi zituzten, baina aldi berean interes inperialistei bidea ireki zieten herri batzuetan. Honela gertatu zitzaien Livingston, Stanley edo Iradier euskaldunari.

Jendea estatuen kolonizazio kanpainen alde azaldu zen, beraz, gobernuek populazio guztiaren sostengua zuten.

Arrazoi estrategikoak:

Merkataritza bideak kontrolatzeko nahiak enklabe estrategikoen konkista ekarri zuen, adibidez itsasarteak.

Potentzia handiek esku-hartze politika garatu zuten leku gatazkatsuak kontrolatzeko.

Jarraipenezko inperioak sortzeko nahia, hau da, kostalde batetik bestera, Britainia Handiak Afrikan egin zuen bezala.

Aurkikuntzak egiteko diru laguntzak ematen zituzten Elkarte geografikoek askotan interes zientifikoak baino ekonomiko eta estrategikoak zituzten. Inperialismoaren kontra jendea ere agertu zen eta gainera askotan, inperialistek, zailtasunak izan zituzten:

Alderdi sozialistek inperialismoa amorala zela pentsatzen zuten.

Kolonizatutako herrien erresistentzia.

Kolonizazioa beltzen merkataritzarako kaltegarria zen, horregatik, beltz- tratulariak indigenak kolonizatzaileen kontra altxatzera bultzatu zituzten.

Klima eta ingurugiro berrira moldatzea askotan zaila izaten zen.

2.5. INPERIALISMOAREN ONDORIOAK

Kolonizatutako herrialdeentzat:

Politikan: Administrazio modernoa eta antolamendu politikorako Europako ereduak ezarri ziren. Mugak egiterakoan ez zituzten kontuan hartu bertako desberdintasunak eta horrek arazoak ekarri zituen.

Ekonomian: Sail handien nekazaritzan eta meatzeen ustiapenean oinarritutako ekonomia nagusitu zen.

Gizartean: Gizarte tradizionala desagertu zen eta indigenak baztertu egin zituzten. Heriotza tasa txikitu egin zen Europako osasun ohitura batzuk ezarri baitziren.

Kulturan: Mendebaldeko zibilizazioa kolonietan inposatzeak krisi sakona eragin zuen bertako kulturetan.

Herrialde kolonizatzaileentzat

Ekonomian: Potentziek beren hazkundea jarraitu ahal izan zuten. Lehengaiez hornitu ziren eta koloniei saldu zizkieten industriako produktuak; honetaz gain, trenbideak, errepideak eta portuak eraiki zituzten. Honi guztiari esker irabazi handiak lortu zituzten.

Kulturan: Mendebaldeko kultura hedatu zen kontinente guztietan eta europarrek beste zibilizazio batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Dena den, mendebaldekoek zuten nagusitasun sentimendua areagotu zen.

Nazioarteko ondorioak: Potentzien arteko harremanetan tirabirak sortu ziren eta horrek lehen Mundu Gerra piztea ekarri zuen. 1890ko hamarkadan zenbait itun sinatu ziren. Alde batetik, Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austrohungariar inperioa eta Italia) eta beste aldetik, Entente Hirukoitza (Britainia Handia, Frantzia eta Errusia). Gastu militarrak handitu ziren eta belizismoa eta abertzaletasuna piztu zituzten. Kolonia berriak lortzeko, herrialdeen arteko borrokak eginarazi zuen 1914ko Lehen Mundu Gerraren sorrera.

Entradas relacionadas: