Konpresore motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,68 KB

PNEUMATIKAN:


Lana egiteko, presiopean dagoen airea, aire konprimitua, erabiltzen da. 

ZIRKUITU PNEUMATIKOAK:


Aire konprimituaren bidez mugitzen  diren zirkuituak dira. Aire  konprimituak, hau  da, presioa duenak, lana  egiteko  ahalmena duelako mugitzen dira zirkuituak. 

AIRE KONPRIMITUAREN EZAUGARRIAK:


1.Ugaria da: Gure inguruan dagoen elementu bat izanik, edonon aurki dezakegu edozertan erabiltzeko.
2.Garraioa: Aire konprimitua hodien bidez garraiatzen da noranzko bakar batean, itzuli beharrik izan gabe.
3.Garbia: Ihes bat egonda ere ez du ingurua kutsatzen.
4.Tenperatura: Hotz edo beroak aire konprimituari ez dio eragite.
5.Lan tresnak: Sinpleak dira, beraz, merkeak.
6.Abiadura: Aire konprimituaren bidez abiadura azkarrak lor daitezke.
7.Gainkargak: Erreminta eta elementu pneumatikoek gainkargak jasan ditzakete beraientzako arriskurik gabe.
8.Indarra: Airearen bidez, presio handiak lortzea garestia denez, ezinezkoa da indar handiak lortzea.
10.Ihesa: Instalazioetan sortzen diren ihes guztiak gelditzea ez da erraza izaten eta honek aire konprimituaren instalazioak garestitzen ditu.
11.Kostua: Aire konprimitua, berez, garesti samarra gertatzen bada ere, eta bere errendimendu txarra bada ere, akzionamenduak merkeak direnez, asko erabiltzen da.

AIRE KOMPRIMITUAREN ZIKLOA:


Eguratsa--Aire komprimituaren ekoizpena--AMU(Airearen mantentze unitatea)--Lan elementuak--Eguratsa

AIRE KOMPRIMITUAREN EKOIZPENA:


Aire konprimitua lortzeko, “konpresore”  izeneko makina erabiltzen da. 
Motak: 1.Enbolodunak 2.Turbinadunak
Instalazioa: marrazkie
Emaria:Konpresore baten  emaria, konpresoreak hornitzen duen aire kantitatea da. M3/min edo m3/ordu da bere unitatea. Dena den badago beste unitate bat, l/min.

AIREAREN MANTENTZE UNITATEA (A.M.U.)


Aireak, lehor, partikularik gabekoak, presio erregulatua eta ongi olioztatua izan behar du. Horretarako, A.M.U. Izeneko unitatea erabiltzen da.
Manometroak: Presioa neurtzeko erabiltzen dira. PRESIO ERLATIBOA NEURTZEN DUTE.

LAN ELEMENTUAK

Gehien erabiltzen direnak, motor pneumatikoak eta balbulak dira.
MOTOR PNEUMATIKOAK:
BIRAKARIAK:

Motor hauen bidez mugimendu birakaria edo zirkularra lortzen da, hau da, errotorea bueltaka ibiltzen da.

ALTERNATIBOAK (Zilindroak):


Aire konprimituaren energia aprobetxatuz, higidura zuzenak lortzeko erabiltzen dira.
1-Efektu bakuneko zilindroak
2-Efektu bikoitzeko zilindroak
  -Zurtoinik gabeko zilindroak
  -Biraketa zilindroak: Biraketa mugatua dutenak.
  -Moteltze sistema: Ibilbidearen muturretan enboloak zilindroaren tapen kontra talka egiten du. Hau saihestu behar da. Horretarako erabiltzen dira moteltze sistemak. 
Sistema honek, ibilbidearen bukaeran zilindroaren abiadura moteltzen du eta talkaren ondorio txarra txikiagotu egiten du.  

BALBULAK:


Aire konprimituak ibili behar duen bidea zehazten dute.
Balbula banatzaileetan ondoko elementuak bereiz daitezke:
-

Posizioak:

Bere barruan bideak elkartzeko dauden era ezberdinak dira.
Posizio  bakoitza  lauki  batez  adierazten  da  eta bata bestearen ondoren jartzen dira.
Lauki kopuruak posizio kopurua adierazten du.
-

Bideak:

Bideak, balbulak airea sartzeko, irteteko edo iheserako dituen zuloak dira.
-

Balbula motak:

  -Irristailuzko balbulak (arruntenak, ihesak)
  -Asentuzko balbulak (hermetikotasuna)

-Zilindroen kontrola:

Efektu bakunekozilindroak kontrolatzeko, 3/2 motako balbulak erabiltzen dira. Efektu bikoitzekozilindroak berriz, 5/2balbulak erabiltzen dira.

-Eragintza (akzionamendua) eta itzulera:

Balbularen egoera aldatzeko erabiltzen den sistema da.
Eskuzkoa, elektrikoa, pneumatikoa… izan  daitezke.
Balbula  marraztean, bi aldetako eragintzak adierazi behar dira.
Eragintza pneumatikoa duten bi balbula. Aire konprimituak eragiten du zein posiziotan egongo den balbula.
Itzulera malgukiaren bidez denean, balbula monoegonkorra deitzen da. Aginte zirkuituan kontutan hartu beharko da ezaugarri hau:

ZIRKUITU PNEUMATIKOKO BLOKEAK

BLOKEAKETA BALBULAK

-

Itzulera arukako balbulak:

Balbula hauek aireari noranzko batean bakarrik iragaten uzten diote.
-

EMARI BALBULAK

-

Emari erregulatzaileak:

Aire emaria erregulatzeko erabiltzen diren elementuak dira.
Aplikaziorik garrantzitsuena, zurtoinaren irteera edo itzuleraren abiadura erregulatzea da.
Ez dira benetako emari erregulatzaileak, iratotzaileak baizik, aire murriztaileak dira.
-

Abiaduraren kontrola:

Abiadura kontrolatzeko ihesera doan airea kontrolatu behar da eta ez sartzen dena.
  -Iratotzaileak: 
     -

Finkoak

Iragaten den emaria beti berdina da. Aire konprimituaren       bidean estugune bat ipinita lortzen da.
     -

Aldakorrak


         -Noranzko bakarrekoa: Alde batera bakarrik erregulatzen dute             emaria.
         -Bi noranzkotakoak: Emaria aldakorra da eta nahi dugun            balioetara alda genezake.

IHES AZKARREKO BALBULAK:


Zilindroaren abiadura handitzeko erabiltzen dira.

PRESIO ERREGULATZAILEAK (BALBULAK):


Presioa erregulatzeko erabiltzen dira. Bakarrik presioa murrizteko balio dute. Presio txikiagoak behar direnean erabiltzen dira.

PIXKANAKO IREKIERAKO BALBULA:


Zirkuitu pneumatiko bat pixkanaka presiopean jartzeko erabiltzen da. Normalean A.M.U.-ren ondoren jartzen dira.

ISILGAILUAK:


Aire konprimituak ihesean sortzen duen hotsa murrizteko erabiltzen dira. Normalean, iheserako erabilitako irteeretan kokatzen dira. 

PRESOSTATOAK:


Presio konkretu batean aktibatzen diren kontaktu elektrikoak dira. 

HURBILTASUN DETEKTOREAK

Makinaren atal mugikorren baten presentzia edo hurbiltasuna atzematen dute.

HUTS SORTZAILEAK:


Bentosak aktibatzeko ezinbesteko elementuak dira.

Entradas relacionadas: