Konpletiboak, Ustea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

  1. Bizimodu berria aurkituko zuelakoan hartu omen zuen Ameriketarako bidea.

  2. Gure umeek, musikarako joera badute ere, ez dut uste beste lanak utzi beharko lituzketenik.

  3. Izugarrizko makilakada eman zion lapurra zelakoan.

  4. Ez zenekiten Patxi apaiz egitekotan dabilela, ala?

  5. Hurrengo urteak oso euri gutxikoak izango omen dira.

  6. Ikertzaileen artean, gizakia hasieran barazkijalea zen /zelako ustea jabetu da azken bolada honetan.

  7. Badirudi musika-kaxa hartan herri-kanta alemaniar bat zegoela.

  8. Akerraren pertsonifikazioa omen da Matxin izena.

  9. Istripuan bi lagun hil diren / direlako berria zabaldu da.

  10. Ez dirudi jendeak leporaino beteko dituenik enparantza, kale eta tabernak.

  11. Ez omen daukagu biharko zertan bukatu(rik).

  12. Zu atzo pertsonal buruarekin hizketan aritu zinen /zinelako zurrumurrua zabaldu da.


Koordinatuak

  1. Eztabaidetan beti ere apaltasuna adierazten zuen, baita solasaldi gozoetan ere.

  2. Garai bateko idazleek ez ezik, oraingo zenbaitek ere eleberri mardulak idatzi ohi dituzte.

  3. Domingok bi pentsakizun baino/besterik/baizik ez zituen buruan: dirua eta apustuak.

  4. Hamar baino ez ziren izango / Hamar baino gutxiago izango ziren une hartan tabernan zeuden bezeroak.

  5. Gure txirrindulari ezagunak tropelaren aurrean tinko eta erne ibili beharrean, atzean eta erdi lotan ibili ziren.

  6. Eskutitzak irakurri besterik ez zuen amaren estuasuna eta nahigabea sumatzeko.

  7. Amore eman ezean, hemendik nahiz handik izorratuko zaitu hurrengoan. Berak baino ezin du hori erabaki.

  8. Ainhoak izan ezik, denok jarri dugu /denek jarri dute dirua.

  9. Museo horretan umeek hainbat gauza ikusteaz gain, ikasi (ere) egiten dute.

  10. Behar zuenean lagundu ez izana beste penarik ez dut.


Konparatiboak

  1. Hogei urterekin zuen aldean lan gogorrak egin genituen.

  2. Zuen altzari berriak; modako aldizkarietan ikusten diren bezain ikusgarriak dira benetan

  3. Irakurketa hau ez zait beste hori adina interesatzen

  4. Norberak egitea bezain nekagarria da alferrak noiz egingo duen zain egoteak

  5. Janari onak jatea ez zaio ardo finak edatea baino gutxiago gustatzen

  6. Hamar mila pezeta gorabehera, urte amaieran ez gara orain baino txiroago izango

  7. Nahiago dut hamaika urte genitueneko begirada xaloa, oraingo etsipenezkoa baino.

  8. Zure gurasoak, nireen aldean, oso modernoak dira.

  9. Ez omen da gizaki zoriontsuagorik osasuna, maitasuna eta dirua dituena baino.

  10. Nik alargun alaia nahiago (dut) emazte tristea baino.

  11. Zuk, nirearen aldean, kotxe handia duzu.

  12. Ez da emakume hori baino aberatsagorik.

  13. Bi etxe erosteko adina diru irabazten al du, ba?

Entradas relacionadas: