Komunitatearen Garapena eta Parte-Hartzea Globalizazioaren Testuinguruan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,05 KB
1. Esanahia: Komunitatea (Comunitas)
Elkarrekin bizi diren pertsonak dira, interesak partekatzen dituztenak eta arau komun batzuen arabera antolatzen direnak. Adibideak: Paleolito-Neo Aroa, Industrializazioa, Globalizazioa.
Ezaugarriak:
- Lurraldea, biztanleria, baliabideak (hezkuntza, osasuna, kirola).
- Eskaerak (ezinbesteko motorea).
Papera:
Safe place (leku segurua).
Komunitate Garapenaren (KG) Ezaugarriak:
Herritarren jarreretan eta jokabideetan aldaketa kualitatiboak lortzera bideratutako hezkuntza-prozesua da. Ez da dagokion ekintza bat, baizik eta komunitatearen ekintza. Gizarte ekintzarako teknika da, eta, beraz, espezializazio-maila jakin bat duten eragileen esku-hartzea behar du.
- Azpigaratze-egoeran dauden komunitateei zuzendua.
- Helburu nagusia gizarte-ongizatea lortzea eta esku-hartzearen xede den bizi-kalitatea hobetzea.
- Gizabanakoen borondatezko parte hartzea eskatzen du.
Komunitate-garapeneko ekimenetan ezinbesteko elementuak:
- Komunitatearen parte-hartzea.
- Lankidetza.
- Gaitasunen garapena.
- Ahalduntzea.
Erronkak:
Zeharkakotasuna, parte hartzea, malgutasuna, konfiantza, autoikaskuntza eta aplikazioa.
Globalizazioa:
Mundu mailako interkonexio prozesua da, ekonomikoki, politikoki, sozialki eta kulturalki lotzen gaituena. Espazio/denbora distantziak murrizten ditu eta, gainera, desberdintasun sozialak areagotu ditzake.
- KG tokiko errealitatetik sortutako erantzun eta erresistentzia modu gisa ulertu.
- Motak: Ekonomikoa, soziala, politikoa, historikoa.
- Ondorioak: Desberdintasuna, ongizate estatu ahula, multinazionalak, Baumanen arabera, gizaki hondakinak.
Tokiko erantzuna: Giza Mugimenduak
Dibertsifikatu: GKEak, elkarteak, taldeak.
Hiri Testuinguruan:
Globalizazioaren ondorioak hirietan:
- Hazkunde bizkorra.
- Gentrifikazioa eta espekulazioa.
- Hiri nortasuna galtzea.
- Desberdintasunak igo eta gizartea zatitu.
Hiru espazio mota: integratua, kaltebera eta marjinal. Komunitate funtsezkoa da.
Ongizate Estatua: Hirugarren sektorea igo egin da, globalizazioak haren gaitasuna ahuldu duelako eta estatuak bete ezin dituen beharrak asetzeko.
Diagnostikoa
Prozesu honetan honako pausoak jarraitu behar dira:
- Dokumentazioa: Lurraldearen testuingurua, historia, ezaugarriak, alderdi politikoak.
- Araudia: Eskuhartzea marko legal baten barruan egon dadin (udalaren legeak, nor gobernatu, udalerriaren zerbitzuak eta proiektuak).
- Kanpalekua (Azterketa): Komunitatearen ezaugarriak, kokapena, biztanleria, baliabideak, zerbitzuak aztertzea.
- Mapaketa: Lurraldearen eta baliabideen mapa (3 dimentsio). Giza harremanen mapaketa.
- Diagnostiko Parte-hartzailea: Kolektiboaren egoera, beharrak, arazoak, kezkak eta lehentasunak identifikatzeko parte-hartze teknikak erabiliz. Proiektua oinarritu eta justifikatu.
- Informazioa biltzea: Araudia kontuan izan eta aurreko kasuak bilatu.
3. Mundu Globalizatuan Bizitzea eta Lokalizatzea
Udalek ez bakarrik zerbitzuak eman behar dituzte, baizik eta proiektu kolektiboetan parte hartzea sustatu eta gobernu lokal aktiboa izan. Legalki autogobernatu behar dute.
KGren 3 Ideiak:
- Parte Hartze aktiboa (herritarrena).
- Lurraldearen baliabideak erabili eta indartu.
- Komunitatea protagonista izan.
Marchioni: Komunitatea lurralde, biztanle, baliabide eta eskariaren konbinazio gisa osatzen da. Udala errealitateak detektatzeko, aliantzak sustatu eta erabaki modu komunetan hartzeko arduraduna da. Elkarrekin lan egin bizitza kalitatea hobetzeko, parte hartze eta herritarren erantzukizunetik abiatuta.
Hiria, Herritartasuna eta Demokrazia
Hiria leku fisiko eta espazio politiko-sozial-sinboliko gisa ulertu behar da. Hiria, herritartasuna eta demokrazia hiruki banaezina osatzen dute. Gaur egungo desberdintasun, gatazka eta tentsio sozialak direla eta, parte hartzea ezinbestekoa da. Udalek parte hartze esparruak sortu behar dituzte.
Hiri Hezitzailea:
Hiria hezi behar du, ez bakarrik eskola. Hemen politika pertsonarentzat antolatu, ongizate komunaren helburua jarri, parte hartzea sustatu eta etengabe ebaluatu.
Heras eta Trias: Sin PH (Parte Hartze) ez dago komunitaterik, sin komunitaterik ez dago GH (Garapen Humanorik).
3 Dimentsioak:
Hirian, hiritik, hiria. Hiria ekosistema bihurtzen da.
Hiriko Hezkuntza Proiektuak (IHP):
Errealitate bihurtzea Udala bultzatzaile dela.
- Helburuak: Hezkuntza hiri ardatz izatea, hezkuntza ekosistema koordinatzea, kohesio soziala eta berdintasuna hobetzea.
Faseak:
- Diseinua: Ametsetan, komunitatearekin inplikazioa, proposamenen bilketa.
- Garapena: Ekintzak lehenestea, denboralizazioa eta arduradunen esleipena, hezkuntza-gizarte-udal sektoreen koordinazioa.
- Ebaluazioa: Jarraipen adierazleak, urteko memoria, proposamenak.
Korrelazioa: Beti hezi behar da hiri bat sortzeko, non hezkuntzak bizitza kolektiboa aldatzen laguntzen duen.
Parte Hartzea eta Demokrazia
Herritartasuna: Eskubide zibil, politiko eta sozialak dituen komunitate politiko bateko kide izatea da, eta modu arduratsuan parte hartzea gizarte bidezkoago batean.
Parte hartzea: Aktiboki eta borondatez esku hartzea erabaki kolektiboetan.
Deszentralizazioa:
Globalizazioan, tokiko esparruek eta udalek garrantzia hartzen dute, eta parte hartze politikak publikoak hobetzen dituzte, herritarren eta hirugarren sektorearen papera indartuz.
Herritarren Parte Hartzea:
Errealitatea hobetzeko gai publikoetan esku hartzeari dagokio. Borondate politikoa, baliabideak, informazioa eta harreman horizontalak eskatzen ditu. Asokiatiboa, pertsonala edo mistoa izan daiteke, eta diagnostikoan, erabakian edo kudeaketan eman daiteke.
Abantailak eta Zailtasunak:
- Abantailak: Legitimitate demokratiko, adostasun eta kohesio sozial handiagoa ematen du.
- Zailtasunak: Mantsoagoa, desorekatuagoa eta batzuetan geldoagoa izan daiteke borondate politiko eta burokrazia faltagatik.
Demokrazia Ordezkari eta Parte-hartzailea:
- Ordezkariak: Ordezkariak aukeratzean oinarritzen da, eta desafekzio-krisiak jasaten ditu.
- Parte-hartzailea: Zuzenean parte hartzea, gardentasun handiagoa eta ahalduntzea dakar, eta gaur egun eredu osagarritzat hartzen dira.