Komunikazioa testuingurua, hartzailea, kodea, igorlea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB

4.1. Sailkapena:

transmisio

Sekuentzia

Simplex:


Komunikazioa norabide bakarrean egiten da.

Half-duplex:


Igortzeko eta jasotzeko transmisio-bide berdina Erabiltzen da, beraz komunikazioa txandaka egiten da. Erabiliena da.

Full-duplex


Datuen sarrera eta irteerarako transmisio-bide Desberdinak erabiltzen ditu, hau da, aldiberean informazioa igorri eta jaso Dezakete. Terminale konplexuak behar ditu.

4.1. Sailkapena: datuen transmisio-modua

Seriea


Datuen bitak banan bana bidaltzen dira kanal bakar batetik. Gero, bita jasotzen duena, informazio osoa berreraikitzen du. Distantzia Luzeetarako erabiltzen dira, kablea aurrezten delako.

Paraleloa


Kasu honetan, datuaren bit guztiak batera igortzen dira. Oinarrizko datuaren bit kopurua transmisio bidearen kanal kopurua da. Konplexuagoa delako, azkarragoa da. Distantzia laburreko transmisioetarako Erabiltzen da. Distantzia luzeetan ondorengo eragozpenak ditu: kostu handia (mantentzeko kanal asko dituelako).

4.1. Sailkapena: sinkronismoa

Komunikazioa egokia Izateko, beharrezkoa da ekipoek sinkronizaturik egotea. Hau da, igorlea eta Hartzailea oinarri-denbora berdin bat izatea:

Bit-eko sinkronismoa


Bit-en hasiera eta amaiera zehazteko balio Du.

Karaktere sinkronismoa


Honekin karaktere baten lehenengo bit-a Zein den jakingo da.

Mezu sinkronismoa


Mezuaren (informazioa, erroreak detektatzeko) Hasiera eta amaiera definitzen da.

Transmisio asinkronoa

• Start-Stop bit-ak Errendimendua murrizten dute.

• Karaktereak edozein Momentutan igorri daitezke.

• Karaktereen Ez-okupazio denbora aleatorioa da

• bit-en Transmisio-abiadura konstantea da karaktere bakoitzaren barnean.

• Sinkronismo-erroreak Karaktere bakar baten galera suposatzen du.

Transmisio sinkronoa

• Errendimendua hobeagoa Da.

• Karaktereak blokeetan Gordetzen dira, geroago igortzeko.

• Karaktereen artean ez Dago ez-okupazio denborarik.

• bit-en Igorpen-abiadura konstantea da bloke bakoitzaren barnean.

• Sinkronismo-erroreak Baldin badaude, bloke oso bat galtzen da. Bloke txikiagoak egiten badira galera Murrizten da baina errendimendua txarragoa bihurtzen da.

4.1. Sailkapena: konexioa-mota

Puntutik punturako konexioa


Honelako konfigurazio baten, Transmisio-bidetik dihoan informazioa jatorri eta helburu bakarrak ditu. Konexioa informazioa bidaltzeko eta jasotzeko prest dago beti.

Puntutik puntu askotarako konexioa


Kasu honetan zirkuitu bakar Batek nodo asko konekta ditzake. Ekipo guztiak transmisio-kanal edo Transmisio-bide berdina dute informazioa bidaltzeko eta jasotzeko.

4.2. Kommutazioa

ð Kommutazioa, sare publikoetatik Informazioa igortzeko teknika da.

ð Hiru teknika daude: · zirkuitu-kommutazioa · mezu-kommutazioa · pakete-kommutazioa

ð Kommutazioaren helburua, Transmisio-bidetik dihoan informazioaren bideratze egokia da. Bereiztu Daitezke:

· Konexiodun sistemak edo Konexiora bideratuak. Igorleak informazioa bidaltzen du hartzailea prest Dagoenean bakarrik. Horretarako konexioa ezarrita egon behar da edo dei bat Dago.

· Konexio gabeko sistemak, Datagramak eta mezuak bezalakoak. Igorleak ez du deirik ezartzen baizik eta Informazioa bidaltzen du eta sareak bere helburua (hartzaileari informazioa Zuzen heltzea) beteko duela uste du.

4.2. Kommutazioa: zirkuitu-kommutazioa

ð Dei bat egiten denean, Transmisio-bide elektriko batetik doa, eta bide hori deiak irauten duen Bitartean erreserbatuta dago. ð Hiru etapa ikusten dira teknika honetan: · Lehenengoan konexioa egiten da, bertan informazioaren igorpenerako Transmisio-bide egokia aukeratu eta erreserbatu egiten da. · Bigarren etapan Informazioa igortzen da erreserbatutako transmisio-kanaletik. · Azkenengoan transmisioa Eten egiten da eta transmisio-bidea (edo kanala) askatu.

4.2. Kommutazioa : mezu-kommutazioa

ð Igorleak bidalitako informazio Osoa, hartzailearen nortasuna barne, mezu bakar baten doa. ð Informazioa bidaltzeko Zirkuitoaren erreserba ez da egiten.

ð Teknika honen desbantailak: · Bidali behar diren Paketeak oso luzeak izatea eta ondorioz zirkuituen erabilpena monopolizatzea. · Lotura-puntuek memoria Kantitate handi bat izan behar dute, bidali behar diren mezuak gordetzeko.

4.2. Kommutazioa : pakete-kommutazioa

ðTeknika honetan mezuak paketeetan Zatitzen dira, saretik igortzeko.

ðPakete bakoitza sareko bide Desberdinak har dezake.

ð Sareko lotura-puntu batek (Nodo) Pakete bat jasotzen duenean, paketearen direkzioa aztertu eta hurrengo Loturapuntua zein izango den erabakitzen du.

ð ZIRKUITU BIRTUALA EDO KONEXIORA ZUZENDUTAKOA: Bi muturren artean konexio birtual bat egiten da. Konexioa Logikoa da.

ð KONEXIO GABEKOA: Pakete bakoitza Bere bidetik doa, besteekin erlaziorik eduki gabe. Horregaitik konexio gabekoa Deitzen zaio.

Entradas relacionadas: