Komunikazioa: Funtzioak, Elementuak, Gaitasunak eta Testu Mota
Enviado por Amaia y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB
Komunikazioa
Funtzioak
- Irudikapen-funtzioa: Pentsamenduak, ideiak, sentipenak adierazteko tresna da hizkuntza, hau da, pentsatzeko erabiltzen dugun tresna.
- Komunikazio-funtzioa: Bizitzan izaten ditugun harremanak (eztabaidatzeko, ikasteko, lan egiteko, maitasuna adierazteko...) komunikazioari esker bideratzen dira.
Elementuak
- Testuingurua: Komunikazio-ekintzako beste elementu guztiak biltzen dituen ingurunea da, eta esaldi guztiak testuinguru bati lotuta daude. Zeinu berak oso mezu desberdinak izan ditzake, testuinguruaren arabera (adibidez, "Zatoz hona" esaldia aita-seme baten arteko liskar batean edo opari bat emateko erabil daiteke).
- Igorlea: Mezua bidaltzen duena. Gizaki nahiz talde bat (gobernua, enpresa, udala), animalia bat (ipuin batean) edo tresna bat (semaforoa) izan daiteke.
- Hartzailea: Mezua jasotzen duena.
- Mezua: Komunikaldi bakoitzeko edukia, igorleak hartzaileari esaten diona.
- Bidea: Mezua nola, zeren bidez bidaltzen den.
- Kodea: Mezua bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma.
- Erreferentzia: Zeri buruz hitz egiten dugun.
Baldintzak
- Komunikazioa borondatezkoa izatea.
- Mezua galarazteko zaratarik ez egotea.
- Oztopo fisikorik ez egotea.
Gaitasunak
- Hizkuntza-gaitasuna: Solaskideek hizkuntza bera erabiltzea esan nahi du, perpaus zuzenak eta okerrak desberdinduz.
- Gaitasun pragmatikoa: Testuinguruaren egoeraz eta ezaugarriez jabetzeko gaitasuna, ironiaz ohartzeko, esaera zaharrak ulertzeko (adibidez, aitonari hika hitz egitea desegokia dela jakitea).
- Gaitasun paralinguistikoa: Hizkuntzaren bitartekoak menderatzea. Ahozkoan, keinuak eta entonazioa; idatzizkoan, marjinak eta paragrafoak.
- Gaitasun entziklopedikoa: Munduaren ezagutza. Solaskideek munduaren ezaguera bera izateak asko errazten du komunikazioa.
- Gaitasun diskurtsiboa: Egoerarekin bat datozen esaldi koherente eta eraginkorrak sortzeko gaitasuna.
Testuaren propietateak
- Egokitasuna: Testua testuinguruarekin egokitzea. Hizkuntzak eskainitako aukera linguistikoetatik egoera bakoitzerako egokiena aukeratzea (euskalki bat ala euskara batua erabiltzea, adibidez).
- Koherentzia: Testuaren edukia modu argi, logiko eta lotuan ematea (errepikapenak saihestuz).
- Kohesioa: Esaldien lotura sintaktikoa.
- Zuzentasuna: Gramatikaltasuna. Ortografia, morfosintaxia eta lexikoaren ezaguerak.
- Aurkezpena: Testua -mintzatua nahiz idatzia- hartzaile batentzat antolatu behar da. Ahozkoan, ahotsaren kontrola, etenak eta intonazioa zaindu behar dira; keinuek eta begiradek garrantzi handia dute. Idatzizkoan, kaligrafia, txukuntasuna, antolamendua, tipografia, marjinak eta titulua kontuan hartu behar dira.
- Estilistika: Testua edertzea. Aberastasuna, ugaritasun lexikala, forma sintaktiko ugariak, erretorika-baliabideez eta literatura-baliabideez baliatzea.
Testua eta testuingurua
Testua: Testuinguru jakin batean, idatziz nahiz ahoz osatutako komunikazio-unitatea da. Ipuina, idazlana, nobela, komikia, iritziak, berriak, iragarkiak eta abar testuak dira. Igorleak erabakita, luze edo labur izan daiteke. Ahozkoak diren elkarrizketa, hitzaldia, debatea, lagunarteko solasaldiak eta abar ere testuak dira, eta etenak, intonazioa, erritmo-aldaketak testuaren parte dira.
Testuingurua: Errealitateak asko eragiten du testuan. Testua testuinguru batetik kanpo, gehienetan, ez da ulergarria izaten. Testuingurua aldakorra da. Elementuek eta egoerak zeharo baldintzatzen dute testuaren egitura eta interpretazioa.
Xabier Lizardi (1896-1933)
- Zarautzen jaio zen 1896an, eta Tolosan bizi izan zen. Legelari ikasketak egin zituen Madrilen, eta gerente lanetan jardun zuen; ondorioz, asko bidaiatu zuen.
- Primo de Riveraren diktadura garaian bizi izan zen. Abertsaletasunaren ideiak zabaltzeko, kulturgintzak berebiziko indarra eta garrantzia hartu zuen. Horren ondorioz, euskal poetek garrantzia hartu zuten, eta nazio-izaera goraipatzen zuten poesiek indarra hartu zuten.
- 1931n, Lizardik "Olerti Egunak" irabazi zituen, Euskaltzaleak elkarteak antolatuta, "Urte Giroak, Une Begian" lanarekin.
- Lan aipagarriak: Beste arlo batzuetan ere jardun zen, hala nola kazetaritzan ("Itz-lauz" liburuan bilduta), antzerkian ("Laño ta izar", "Bi aizpak", "Ezkondu ezin zitekeen mutila") eta poesian ("Biotz-begietan", "Umezurtz olerkiak", hil ondoren argitaratua).