Komunikazio gaitasuna zer de

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

1. Jarrera ekintzailea

XVI.Mendeko terminoa da. Banakaoa ekimena bera gain hartzera eta erabakimenez, eta erantzukizunez, eta arriskuak jokatuz, bultzatzen duen jokabidea da, proposatutako helburua lortzeko.

Gaur egun, ekintzaile terminoak ezaugarri hauek dituen pertsona adierazten du:

-Merkantuan negozio aukerak aurkitzeko gaitasuna duena, produktu berri bat sortuz edo aurretiazko produktu bati erabilera berri bat emane.

-Jarrera eta trebetasun egokiak dituena, behar diren baliabideak lortzeko eta antolatzeko.

EKINTZAILE MOTAK:

1.Intraekintzailea (intrapeneur): besteren kontura dabilen langilea, enpresen produktu eta zerbitzuak sortzeko berrikuntzak aplikatzen dituena.

2.Ekintzaile independentea edo ekonomikoa (entrepeneur): Norberaren kontura dabilen langilea, negozio-aukera bat baliatzeko enpresa proiektu bat abiatzen duena.

2.1. Ekitzaile bokazioduna. Produktu edota zerbitzu berri bat sortu duen pertsona da, prest dagoena enpresa jardueraren bidez abian jartzeko asmoa duena. Adibidea: Steve Jobs, Applen sortzaileak, Mackintosh ordenagailu pertsonala sortu zuen eta orain ditugun gailu garrantzitsuak ere, iPod, iPhone eta iPad.

2.2. Langile esperientziaduna: Enplegu bat izanda ere, bere kontura ibiltzeko asmoa duen pertsona, esperientzia eta heldutasun nahikoa dutenak, enpresa proiektua abian jartzeko. Langile intraekintzaileak dira.

2.3.Spin-off batetik sortutako proiektu bat gauzatzen duen ekintzailea:

-Enpresa spin-offa: eratuta zegoen enpresa batetik sortzen da. Helburua, langile baliotsuek ihes egitea da eta proiektu berriko bazkide bihurtzea.

-Spin-off akademikoa: enpresa proiektuak, unibertsitate batean edo ikerketa erakunde batean du jatorria. Helburua, ikerketa teorikoen bidez, ezagutzak enpresara eramatea da.

2.4. Ekintzaile behartua: Borondatezkoak ez diren arrazoiak direla medio, bere proiektua abian jartzen duen pertsona.

3.Ekintzaile soziala: enpresa ekimenak ahalegin handiz burutzen dituen pertsona., erantzukizun soziala bere lehentasuna delarik.

2. Ekintzailearen ezaugarriak

Jarrera ekintzailearen oinarriak dira. Ekintzaile profilari dagozkion gaitasunak eta trebetasunak bi motatakoak izaten dira:

Gaitasun pertsonalak:

-Sormena: ideia berriak sortzeko edo badaudenen artean erlazioak ezartzeko gaitasuna.

-Ekimena: Ideak ekintza bihurtzeko gaitasuna.

-Berrikuntza: idea bat gizartearen beharrak aseko dituen produktu edota zerbitzu bihurtzeko gaitasuna.

-Autoestimua: Norbera onartzeko gaitasuna.

-Norberaren ezagutzak: Abiatutako negozioari buruzko ezagutzak.

-Lorpenera bideratzeko gaitasuna: norberak nola heldu nahi duen jakiteko eta hori lortzeko gaitasuna.

Gaitasun pertsonal gehiago…

-Irmotasuna eta jarraitasuna.

-Erantzukizuna.

-Arriskuak hartzeko gaitasuna: Egoera zailetan erabakimenez jokatzeko gaitasuna.

Gaitasun sozialak (trebetasunak):

-Lidergoa: beste pertsona batzuek proiektu batean parte har dezaten lortzeko gaitasuna.

-Talde lanerako gaitasuna: oinarriak: Osagarritasuna, koordinazia, konpromisoa, konfiantza eta komunikazioa.

-Elkartasuna: lantaldearen erabakiak onartzeko gaitasuna

-Komunikazio gaitasuna; Informazioa transmititzeko eta harremanak izateko gaitasuna

Entradas relacionadas: