Zer da kolonia bat

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

4. Imperialismoa Asian

4.1 Europako Inperioak Asian

-Erresuma Batua: India izan zen kolonia nagusia, “Koroaren bitxia” britainiarrentzat zeukan garrantziagaitik. Gobernuak zuzenean, tropa indigenek, zipaioek, lagunduta gobernatzen zuen. Geroago, Birmaniara eta Malaysiara hedatu zuten bere koloniak.

-Errusia: Europatik kanpo hedatu zen. Alaska okupatu(Gero, saldu egin zuen), Kaukasoko eta Siberia ere bereganatu zuen Ozeano Barruraino.

-Frantzia: Indotxina zen bere kolonia nagusia, Vietnam, Kanbodia eta Laos osatuta. Erresuma Batuarekiko gatazka sortzeko arriskua zegoenez, Siam independiente eutsi zuten.

-Holanda; Java uhartea eta Indonesiako beste uharte batzuk kolonizatu zituen.

-Alemania: Ekialdeko Guinea berri okupatu zuen, baita Ozeano Bareko hainbat uharteak ere.

-Txina: Kasu berezia zen. Potentziek ezin izan zuten okupatu baina lurralde-kontsezioak egitera behartu zuten. Txinatarrek etxaitzat hartu zituzten atzerritarrak. Horrek, Boxerren matxinada odoltsua eragin zuen. Potentzia atzerritarrek errebolta zapaltzea lortu zuten.


4.2 Europaz kanpoko beste potentzia imperalak

-Japonia: Korea eta Txina ziren helburuak, lehengaiak hornitzeko eta merkatu berrietan produktuak saltzeko beharra zeukatelako. Kuril uharteak eta koreako penintsula okupatu zituen et Errusiaren aurkako gerra eragin zuen. Txinari Formosa eta Mantxuria kendu zion.

-Estatu Batuak: Espantzionismoa Mexikoren aurkako gerran hasi zen. Alaska, Errusiari erosi zion. Espainiaren aurkako gerraren ostean, Kuba, Puerto Rico eta Filipinas kontrolpean jarri zituen. Hawaii beregnatu eta Panama kolombiatik banatzea eragin zuen kanala eraiki eta kontrolatu ahal izateko.

5. Inperialismoaren ondorioak:

Kolonializazioaren ondorioak izugarriak izan ziren:

1.-Militarrak: -Gatazka ugari sortu ziren herrialdeen artean

         -Gertaera odoltsuak izan ziren nagusitasuna . . Inposatzeko.

        -Indigenen matxinadak zapaldu zituzten

2.-Ekonomikoak:-Kolonietako baliabide naturalak ustiatu zituzten

                          -Errotik aldarazi zuen gizarte tradizionalen . Ekonomia.

3.-Soziopolitikoak:-Haustura ekarri zuen tribuen gizartean

                            -Muga artifizialak sortu ziren.

                            -Etnen arteko tirabirak sustatu zituzten.

                            -Akulturazio maila handia eragin zuen.


Hala ere, inperialismoak onurak utzi zituen kolonizatutako lurraldeetan:

-Produktu berriko laborantzak sustatu zituzten, adibidez, mahatsondoa Aljerian.

-Azpiegitura modernoak (portuak, errepideak, trenbideak) eraiki zituzten, lehengaiak garraiatzeko.

-Ikerketak egin zituzten gaixotasun tropikalei aurre egiteko.


Entradas relacionadas: