Klima ozeanikoko
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB
Klima ozeanikoko landare paisaia:Landare-zona euro-siberikoa da. Landare-formazio esanguratsuenak honakoak dira:*Baso hosto erorkorra: Zuhaitz garaiak ditu, enbor zuzen eta leunekin eta hosto handiekin. Hostoak udazkenean erortzen dira. Baso mota honetan espezie gutxi daude eta masa handiak eratuz taldekatzen dira. Esanguratsuenak haritza eta pagoa dira. Pagoak: ez du beroa jasaten, hotza bai, eta hezetasun handia behar du. Mendiko zuhaitza da eta kareharrizko lurzoruetara eta lurzoru silizioetara egokitzen da. Nahiko azkar hasten da. Zura gogorra eta kalitate handikoa da eta altzariak eta tresneria egiteko erabiltzen da. Pagoak baso espezifikoak edo mistoak osatzen ditu. Europako pagadirik handiena Irati da. Gaztainondoa: bigarren mailako landare-formazioa da eta haritzaren lekua hartu du; fruitua eta zura aprobetxa daitezke. Bigarren mailako beste espezie batzuk lizarra, ezkia, zumarra eta hurritza dira. Ameztiak: Trantsizioko klima ozeanikoari dagokion lekuetan ere aurki daitezke. Zuhaitzak ez dira oso altuak eta kimu berriak jaio arte gordetzen dituzte hosto lehorrak. Denborak aurrera egin ahala, baso hosto erorkorren zona handiak galdu dira. Arrazoiak honexek: zuraren erabilera tradizionalak galdu, egurraren ordez gasolioa edo ikatza erabiltzea nekazaritza inguruetako berogailuetan. Pinua: azkar hazi eta ondo aprobetxatzen diren zuhaitzak sartzen dira inguru zabaletan, besteak beste hau zura eta erretxina lortzeko eta eukaliptoa zelulosa eta paper pasta lortzeko.*Otalurra eta belardiak: Otalurra sastrakadien zona zabala da: altuera txikia izan dezake edo lau metrora iritsi. Espezierik ugarienak txilarra, otea eta isatsa dira. Belardiek: lur zati handiak hartzen dituzte paisaia ozeanikoetan. Horietan, ugari dira belarrak eta larreak.