Klima ozeanikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,67 KB

ESPAINIAKO KLIMAK1)klima ozeanikoa:
Klima ozeanikoaren ingurua Iberiar penintsularen iparraldea da: Bizkaiko Golkoaren ingurua eta Galizia.

X)Prezipitazioak:

Ugariak dira, baita leunak eta erregularrak ere. Urteko kopuru osoa 800m-tik Gorakoa da, eta urtean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria. Eurien Banaketa nahiko erregularra da urtean, inguru horretan fronte polarreko Borraskek etengabe jarduten dute eta. Prezipitazio gehien, neguan gertatzen Dira, borraska horien maiztasuna handiagoa delako, eta udan minimo erlatiboa Gertatzen da, Azoreetako antizikloiaren eraginez, iparralderantz mugituta Egoten da eta. Minimo horren eraginez, gehienez ere bi hilabete lehor egoten Dira, eta horrek klima mediterraneo kontinentalizaturako trantsizioa markatzen Du. Prezipitazioen forma leuna da, eta, horri esker, ura lurzoruan iragazten Da.

X)Tenperatura:

bitarte termikoa Txikia da kostan, eta modelatua barrualdean. Kostan, bitarte termikoa txikia Da, itsasoaren eraginari esker. Ura freskoa da, eta negua modelatua da. Barrualdean, bitarte termiko modelatua da, itsasoaren eragina txikiagoa delako. Horren eraginez, negua hotza da.

X)Aldakiak


-)Kostaldeko klima ozeanikoa negu moderatuekin: (Kokapena): Asturias, Bizkaia, Kantabria eta Gipuzkoaren iparraldean.

-)Barrualdeko klima ozeanikoa negu hotzarekin: Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoaren hegoaldean. Leon, Palentzia, Burgos, Nafarroa, Huesca eta Kataluniaren iparraldean eta Araba osoan. -)Trantsizioko Klima ozeanikoa negu moderatuekin: A Coruña soilik. -)Trantsizioko klima Ozeanikoa negu moderatuekin: Pontevedra, Ourense, A Coruña eta Lugo. -)Trants.Klima.Ozean. Negu hotzarekin: Lugoren eta Ourenseren mendebaldean.

2)KLIMA MEDITERRANEOA:


Klima mediterraneoa duen ingurua Espainiako zabalena da. Klima ozeanikoa Duen inguruaren hegoaldea, Balehar uharteak, Ceuta eta Melilla hartzen ditu.

X)Prezipitazioak:

urriak edo Moderatuak, irregularrak eta ekaiztsuak dira. Urteko kopuru osoa 800mm baino Txikiagoa da. 800mm eta 500mm bitartean moderatuak; 500mm-tik behera, urriak. Banaketa irregularra da. Uda lehorra da, Azoreetako antizikloiaren eraginez. Maximoa udazkenean eta udaberrian gertatzen da, Atlantikora zabalik dauden Inguruetan izan ezik. Prezipitazioen forma ekaitz indartsua izaten da askotan. Ekaitz horiek lurzorua sakon higatzen dute, landarerik ez duten inguruetan. Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasotik dagoen distantziaren Arabera. Klima mediterraneoaren barruan hiru azpimota bereizten dira: Itsasokoa, kontinentalizatua eta lehorra. 


2.1)ITSASOKO KLIMA MEDITERRANEOA:


Kokapena: Iberiar penintsularen kosta Mediterraneoa, kosta hegoatlantikoa, Balearrak, Ceuta eta Melilla dira.

X)Prezipitazio urriak edo moderatuak dira

Prezipitazion bolumena apur bat handiagoa da kosta hegoatlantikoan Mediterraneoan baino.

-)Kosta Hegoatlantikoan, prezipitazioak Ugariagoak dira borraska atlantikoek eragin handiagoa dutelako. Maximoa neguan Edo udazken-neguetan izaten da. -)Kosta mediterraneoan, prezipitazioak Urriagoak dira, borraska atlantikoek Iberiar penintsula eta kosta Mediterraneoaren paraleloak diren harresi menditsuak zeharkatzean hezetasuna Galtzen dutelako. Maximoa udazkenean da.

X)Tenperaturek

Bitarte termiko moderatua dute, Mediterraneo itsasoa beroa delako. Uda beroa Eta negua leuna.

2.2)Klima Mediterraneo kontinentalizatua:

Ingurua, Iberiar penintsularen Barrualdea da, Ebro haranaren erdiko zatia izan ezik.

X)Prezipitazioak:

urriak eta moderatuak dira. Prezipitazioen Bolumena Iberiar penintsularen barrualdeko mendebaldeko sektorean apur bat Handiagoa da.

X)ALDAKIAK

-)

Iberiar penintsularen mendebaldeko sektorean, prezipitazioak ugariagoak Dira borraska atlantikoen maiztasuna handiagoa delako. Maximoa nagusia neguan Da.

-)

Gaztelako eta Ebroren Sakonunea erdian, prezipitazioak urriagoak dira, mendien artean sartuta Daudelako. Maximoa ekinozio-urtaroetan gertatzen da, batez ere udaberrian, Neguko antizikloiak ahultzean. Antizikloiak lurzorua hotz dagoelako sortzen Dira, eta prezipitazioaren bigarren mailako minimoa eragin dezake neguan.

X)Tenperaturek

Bitarte termiko handia Dute, itsasoaren eragina iristen ez delako. Aldaketa termikoei erreparatuz, Hiru azpi-mota klimatiko bereiz daiteke:
1)Ipar Goi-lautadan eta Guadalajara, Teruel eta Cuencako goi-lurretan udak freskoak Eta neguak hotzak dira, eta izozteak eta lainoak ohikoak dira.
2)Hego goi-lautadan eta Ebroren Haranaren ertzetan udak beroak eta neguak hotzak dira, baina izozteak ez dira Hain ugariak.
3)Extremadura eta Andaluziaren barrualdean udak oso beroak eta neguak moderatuak dira.

2.3)KLIMA MEDITERRANEO LEHORRA:

Ingurua Iberiar penintsularen Hego ekialdean eta Ebro haranaren erdiko zatia Da.

X)Prezipitazioak

Oso urriak Dira; estepa-izaera du.

-)

Hego-ekialdean Idortasuna dago; ingurua borraska atlantikoetatik babestuta dagoelako mendikate Betikoen erliebeen eraginez, borraska mediterraneoak erraz iristen ez direlako Eta Afrikatik datozen aire-masa lehorrak ohikoak direlako. Itsasertzetik Sortzen diren borraskek bakarrik eragiten dituzte prezipitazioak. Gata Lurmuturrean basamortuko klima dago.

-)

Ebroren Haranaren erdiko zatian, mendien artean dagoenez, idortasuna dago. Iberiar Mendikateak hesi moduan jarduten du borraska atlantikoen aurrean, eta kataluniako Kostaldeko mendikateak Mediterraneo itsasoaren eragina gelditzen du.

X)Tenperaturak

Aldatu egiten dira Latitudearen eta itsasora dagoen distantziaren arabera.

-)

Hego-ekialdeko kostako estepa beroan urteko batez besteko Tenperatura 17ºc-tik 18ºc ingurukoa da, eta neguak oso leunak dira.

-)

Hego-ekialdeko barruko estepa hotzean Eta Ebro haranaren erdiko zatian urteko batez besteko tenperatura 17ºc-tik Beherakoa da, eta neguak moderatuak edo hotzak dira.

Entradas relacionadas: