Klima ozeanikoa espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB

II.KLIMAREN OSAGAIAK:


Leku bateko klima zehazteko, aztertu eta kuantifikatu daitezkeen Atmosferaren alderdiak

: 1)INTSOLAZIOA ETA HODEIAK:

Intsolazioa lurrazalak jasotako eguzki-erradiazioaren Kantitatea da. Kontraste handiak daude Bizkaiko golkoaren inguruan eta Intsolazio handiko inguruetan. Hodeiak atmosferaren egoera bat da eta zerua Hodeiez estalita egoten da. Espainian, Bizkaiko golkoaren inguruan egoten dira Hodei gehien.

2)Airearen tenperatura:

tenperatura Airearen berotasun-maila da. Gradu zentigradutan neurtzen da. Mapetan, Isotermen edo tenperatura bereko puntuak lotzen dituzten lerroen bidez Irudikatzen da. Espainian, bataz besteko tenperaturek alde handiak dituzte Zenbait faktoreren eraginez. Faktore nagusiak latitudea, itsasora dagoen Distantzia eta altuera dira. Tenperaturek klimarekin lotuta dituzten alderdi Nabarmenenak:
X)Urteko Tenperatura-bitartea: hilabeterik beroenetako eta hotzeneko bataz besteko Tenperaturaren arteko aldea da. Espainian bitarterik txikienak kanarietan eta Kostetan daude. Bitarterik handienak Iberiar penintsularen barrualdean daude

. X

Izozleak: Airearen Tenperatura 0ºtik beherakoa denean gertatzen dira. Orduan, aireak duen ura Izoztu egiten da, eta izotz itxuran erortzen da lurrazalera. Izozteak Irradiaziokoak izan daitezke lurzorua gau oskarbietan hoztu eta izotz hori Airera transmititzen denean, edo adbekziokoak izan daitezke, aire-masa oso hotz Bat iristearen ondorioz. Izozte gehien Ipar goi-lautadan eta Ebroren haranean Gertatzen dira.

3)X)Hezetasuna

Aireak duen ur-lurrunaren kantitatea da. Itsasora dagoen hurbiltasunaren eta Tenperaturaren araberakoa da. 


X)LAINOA


: ur-tanta txikiak atmosferaren beheko geruzan esekita egoten da. Atmosferaren behe-geruzako airea hoztu eta kondentsatzen denean sortzen da. Lainoa irradiaziokoa izan daiteke, lurzorua gauez beroa galtzen duelako edo Adbekziokoa, lurzoru hotzera aira-masa beroak eta hezeak iristen direlako, edo Aire-masa hotzak iristen direlako lurzoru beroago eta oso hezera, hau da, Itsasora.

X)GANDUA:

Ikuspena Murrizten duen lanbro lehorra da. Atmosferako behe-geruzetan hauts-partikula Fin ugari daudelako sortzen da. 

4)Presioa Eta Haizea: X)Presio atmosferikoa:

Espainiaren gainean urte osoan Ezartzen diren aire-masen ezaugarrien araberakoak dira. Iberiar penintsulan, Neguan, goi-presioak dira nagusi; udazkenean, eta udaberrian, behe-presioak, Eta udan, berriro ere goi-presioak. Kanarietan goi-presioak dira nagusi.

X)HAIZEAK:

lurzoruarekin Alderatuta, airearen mugimendu horizontalak dira. Presio-aldeen eraginez Gertatzen dira, eta goi-presioetatik behe presioetara mugitzen dira. Iberiar Penintsulan, latitudea dela- eta, mendebaldeko haizeak dira nagusi, baina Tokiko haize ugari daude. Kanarietan Ipar Ekialdeko haize alisioa da nagusi. Presio-aldeen eraginez, txandakako haizeak ere sortzen dira, esaterako, itsas Brisak eta mendikoak.

5)Prezipitazioak:

Prezipitazioa hodeietatik lurrazalera erortzen den ura da, modu likidoan Zein solidoan. Publiometroarekin milimetrotan edo metro karratuko litrotan Neurtzen da. Mapetan isohieten edo prezipitazio bereko puntuak lotzen dituzten Lerroen bidez irudikatzen da. Prezipitazioen arrazoiak airean dagoen Ur-lurrunak gora egitea, hoztea eta kondentsatzea dira. Aireak gora egiteko Arrazoiaren arabera, prezipitazioa orografiko, konbektiboa edo frontekoa izan Daiteke. Espainian, prezipitazioen urteko bolumena urria da, eta aldakortasun Handia du urtetik urtera: 


Faktoreak



-)


Latitudea eta Kokapena: urteko borraskak edo Antizikloiak nagusi izatea eta segida izatea zehazten dute.

-)

Itsasora irekita egotea: itsasoaren eraginetik isolatuta Dauden inguruetan, neguko hotzaren eraginez antizikloiak sortzen dira, eta Udako beroaren eraginez, airea ez da kondentsatzen.

-)

Erliebea: Prezipitazioak altuerarekin handiagotu egiten Dira, eta inguruan mendiak dituzten aldeetan, gutxitu egiten dira.

6)X)Lurrunketa:

Ura giroko Tenperaturan lurrun bihurtzeko prozesua da. Lurrunketaren intentsitateak gora Egiten du, tenpera handiagotzen denean. X

)Ebapotranspirazioa:

Lurrazalak hezetasuna galtzea da, intsolazioaren eta landareen eta lurzoruaren Transpirazioaren eraginez. Benetako ebapotranspirazioa egiaz gertatzen dena da, Eta ebapotranspirazioa potentziala ur kantitate nahikoa egongo balitz gertatuko Litzatekeena da.

X)Idortasuna:

Lurzoruan eta atmosferan behar besteko ura ez egotea da. Prezipitazioaren eta Tenperaturaren artean loturaren araberakoa da. Modu horretan, prezipitazioaren Bolumena zenbat eta txikiagoa izan, eta zenbat eta tenperatura handiagoa izan, Idortasuna handiagoa da. Idortasuna kalkulatzeko, zenbait indize daude:
1)Hileko Idortasuna: Gaussen Indizearekin neurtzen da. Hilabete bat lehorra da, batez besteko tenperaturaren Bikoitza prezipitazio guztiak baino handiagoa edo berdina denean.
2)Inguru bateko idortasun orokorra De Martonne indizearekin kalkula daiteke, hau da, prezipitazio guztiak urteko Batez besteko tenperaturarekin zatituta gehi hamar. Orduan, inguru hezeari, Erdi hezeari, estepari eta basamortuari buruz hitz egiten da. 

Entradas relacionadas: