Klima mediterraneoko

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

Klima mediterraneoko landare-paisaia:Mediterraneoko flora eskualdeari dagokio. Baso hosto iraunkorrez eta sastrakaz (makia, garriga eta estepa) osaturiko landare formazio esanguratsuenak dira.Formazio horiek udako lehortera egokitu dira. Hosto iraunkorrak eta esklerofikoak (gogorrak eta larrukarak), transpirazio gutxitzeko sistema asko dituztenak (txikiak dira, bilotsuak, erretxinazko, argizarizko edo gomazko geruza babesleak edota arantzak dituzte.*Baso hosto iraunkorra: altuera ertaineko zuhaitzez osatuta dago. Enborrak ez dira zuzenak eta azal lodi eta zimurtsua dute. Espezierik ohikoenak artea eta artelatza dira. Oihanpe aberatsa dute, isatsa eta itsas espainiarra ugari dira. Artea: klima mediterraneoko zuhaitz ohikoena da eta zabalduena da. Ondo jasaten du lehortea eta era guztietako lurzoruetara moldatzen da. Zura gogorra eta iraunkorra da, eta, normalean, gurpilak, kanpoko arotzeria, erramintak eta ikatza egiteko erabiltzen zen. Artelatzak: Negu leunak behar ditu, hezetasun apur bat eta lurzoru silizeok. Gehien bat hego-mendebaldean daude. Zura oso gogorra da, eta upelak eta itsasontziak egiteko erabiltzen da, eta azala, kortxoa lortzeko. Pinua: bigarren mailako landare formazioa da. Oso ondo moldatzen da muturreko egoeretara( egoera hotza, beroa, hezea zein lehorra izan) eta askotariko lurzoruetara. Asko zabaldu da gizakien eraginez, oso azkar hasten delako eta erretxina eta zura ondo aprobetxatzen direlako. Baso hosto iraunkorra ere asko urritu da hainbat arrazoiren eraginez: tradiziozko erabilera asko galdu egin delako. Gaur egun, basoa gordetzeko ahalegina egin dira angioaren sistema erabiliz. Artearen eta artelatzaren basoa garbitu eta honako hauek konbinatu dira: zuhaitz horien fruitua eta zura aprobetxatzea eta zuhaitzek lurzorua duten babes-funtzioa, eta, bestetik, nekazaritza eta abeltzaintza.*Sastrakadia: Sastrakadi mediterraneoa ez da klimax formazioa, gizakiaren eraginez basoak izandako degradazioaren emaitza baino. Hiru mota daude:Makia: zuhaixka formazio trinkoa da, ia-ia zeharkatu ezina, eta, normalean bi metrotik gorakoa. Sastrakadi esklerofiloek osatzen dute, estrepak, txilarrak, legeltxorrak eta isatsak. Garriga: Altuera txikiko zuhaixkek eta sastrakadiek osatzen dute; inguru batzuek estali gabe geratzen dira, eta horietan harria agertzen da. Garrigako espezierik ohikoenak ezkaia, erromeroa eta izpilikua dira. Estepa: penintsularen hego-ekialdeko inguru erdi lehorrean dago; leku horietan, lehorteek ez diete zuhaitzei hazten uzten, eta garriga degradatuta dago gizakien jardueren eraginez.

Entradas relacionadas: