Klima mediterraneoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,08 KB

KLIMA OZEANIKOA:


Urteko prezipitazioek banaketa erregularra dute, klima hau duten lurrak fronte polarreko depresioen eraginpean baitaude. Negua eta udazkena dira euri ugarieneko sasoiak, bi urtaro horietan izaten baita depresio gehien; prezipitazio urrienak, berriz, udan erregistratzen dira, Azoreetako antizikloiak iparrerantz egiten baitu urteko sasoi horretan. Prezipitazio urri horien ondorioz, urtean gehienez bi hilabete lehor izaten dira, eta horrek markatzen du, hain zuzen, klima mediterraneo kontinentaleranzko trantsizioa.
Prezipitazioak modu leunean erortzen dira eta horrek erraztu egiten du euria lurrean iragaztea.


KLIMA MEDITERRANEOA (solo esto hay que poner en la sailkapena)


Itsasaldeko klima mediterraneoa

Atlantikoaren hegoaldeko kostaldean, prezipitazioak ugariak izaten dira, zona horretan handiagoa baita Atlantikoko depresioen eragina (Penintsularen SWean eta Cadizeko golkoan eratutakoena, batik bat). Hortik datorkio izena aldaera klimatiko horri: klima mediterraneo subozeanikoa. Maximo nagusia neguan edo udazken-neguan izaten da. 

Mediterraneoko kostaldean, prezipitazioak urriagoak izaten dira, Atlantikoko depresioek, Penintsula eta kostalde mediterraneotik gertuko mendiak zeharkatu, eta hezetasuna galtzen baitute. Maximo nagusia udazkenean izaten da, Mediterraneoko ur beroen eta askoz arinago hozten den lehorreko lurren arteko kontrasteak eragiten dituen ekaitzen ondorioz. Europatik datozen ekialdeko aire-masek ere eragiten dituzte prezipitazioak, kostaldeko mendikateetan gora egiten dutenean; bai eta zorrotada-korrontea latitudez jaisten hasteak ere, horrek tanta hotza eta altuerako aire hotza eragiten baititu. 

Klima mediterraneo kontinentala (ebro
)

Penintsularen mendebaldean, prezipitazioak ugariagoak izaten dira, bertatik Atlantikoko depresio gehiago igarotzen baitira. Maximo nagusia neguan edo udazken-neguan izaten da. 

Gaztelako eta Ebro ibaiko sakonuneen erdialdean, prezipitazioak urriagoak izaten dira, eskualde horiek mendi artean baitaude. Maximoa urtaro ekinokzialetan izaten da, batez ere udaberrian, sasoi horretan neguko antizikloiak ahuldu egiten baitira. Neguko antizikloi horiek lurzoruaren hoztasunak eragiten ditu, eta bigarren mailako prezipitazio-minimoak ekarri ohi dituzte neguan.

Itsasoaren eraginik eza dela eta, klima honek tenperatura
-bitarte handia du (16 °C-tik gorakoa).

Klima mediterraneo lehor, subdesertiko edo estepakoa


HEan, hiru kausak eragiten dute idortasuna: batetik, Mendikate Betikoak Atlantikoko depresioetatik babesten du eskualdea; bestetik, Mediterraneoko depresioak nekez iristen dira bertaraino; eta, azkenik, sarriak dira Afrikatik datozen aire-masak. Gibraltarko itsasartetik datozen depresioek eta Alborango itsasoan noizbehinka eratzen direnek soilik eragiten dituzte prezipitazioak. Gata lurmuturrean, urtean 150 mm-tik beherako prezipitazioak erregistratzen dira eta, beraz, basamortuko klima dute. 

 Ebro ibaiko haranaren erdialdean, eskualdea mendi artean egoteak eragiten du idortasuna. Mendien eraginez, Pirinioetan gora egiten duten iparraldeko aire-masak, Iberiar sistemara iristen diren Atlantikoko depresioak eta Kataluniako kostaldeko mendikatean gora egiten duten Mediterraneoko aire masak lehortu egiten dira Ebro ibaiko haranean behera jaisten direnean.


MENDIKO KLIMA

 a)
Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan
(Pirinioetan, Kantauriar mendikatean, Galizia-Leongo mendigunean}, prezipitazioak oso ugariak dira, ez dago batere hilabete lehorrik, eta uda freskoa izaten da (tenperatura ez da sekula 22 °C-koa edo hortik gorakoa izatera iristen). 

b) Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak askoz urriagoak dira, eta udan, hilabete lehor bat edo bi izaten dira. Adibidez, Mendikate Betikoan, latitudez hegoaldean dagoela kontuan hartuta, prezipitazioak 1 000 mm-tik beherakoak izan daitezke, hilabete lehorrak lau izatera irits daitezke (altitudeak ez baitu goi-presioen nagusitasuna konpentsatzen), eta urteko batez besteko tenperatura 10°C-tik gorakoa izan daiteke. Negua epel samarra izaten da (6°C-tik beherakoa, hala ere), eta uda, berriz, beroa.

BASAMORTUKO KLIMA

Beheko zonaldeetan, prezipitazioak oso urriak izaten dira: Mendebaldeko uharteetan, urteko prezipitazio-kopurua 300 mm eta 150 mm artekoa da (klima subdesertiko edo estepakoa); eta Lanzaroten, Fuerteventuran eta Kanaria Handiko lur behereetan, berriz, urteko prezipitazioak ez dira 150 mm-ra iristen (basamortuko klima). Prezipitazio urri horien arrazoia Azoreetako antizikloiaren nagusitasunak esplikatzen du. Maximo erlatiboa neguan izaten da, Atlantikoko depresioen eraginez. Tenperaturak beroak izaten dira urte guztian, eta ez dago 17 °C-tik beherako tenperaturak dituen hilabeterik. Beraz, tenperatura-bitartea oso txikia da (8 °C-tik beherakoa).

Erdialdean (600 m-tik 1000m-ra bitarteko lurraldeetan), prezipitazioak ugaritu egiten dira: alisioaren haizealdeko isurialdeetan, 1 000 mm-koa da urteko batez bestekoa; tenperaturak, aldiz, jaitsi egiten dira. Hodei-itsasoaz goitiko Tenerifeko eta La Palmako zona garaietan (1500 m-tik gorako lurraldeetan), prezipitazioak urritu egiten dira - ez dute inoiz 400/ 500 mm-ko langa gainditzen-, eta batez besteko tenperatura 10°C-tik jaisten da. Beraz, elurra ere egin dezake neguan.


Entradas relacionadas: