Kimika Orokorra: Azidoak, Baseak, Redox eta Kimika Organikoa
Azidoak eta baseak
Azidoa: H+ askatuz, baseari protoia uzteko gai dena. Azido indartsuak (HClO4 perklorikoa, HI iodhidrikoa, HBr, HCl, H2SO4 sulfurikoa, HNO3 nitrikoa) erabat ionizatzen dira eta basea neutralizatzen dute.
HCl + H2O → Cl- + H3O+
Basea: OH- ioiak askatzen dituena, edo azidoari protoia onartzen diona. Base indartsuak: NaOH sodio hidroxidoa, KOH potasio hidroxidoa. Base ahulak erreakzionatzean Kb konstantea erabiltzen da.
NH3 + H2O ⇌ NH4+ + OH-
Ioi indartsuak: Cl-, HSO4-, NO3-.
Uraren autoionizazioa
H2O + H2O ⇌ H3O+ + OH-
Ur ko Kw konstantea: Kw = [H3O+][OH-] = 10-14, 25 ºC-tan. Ur puruan [H3O+] = [OH-] = 10-7 M.
- Azidoa gehitzean: [H3O+] > 10-7 M eta [OH-] < 10-7 M.
- Basea gehitzean: [OH-] > 10-7 M eta [H3O+] < 10-7 M.
pH eta pOH
pH = -log[H3O+] → [H3O+] = 10-pH
pOH = -log[OH-]
pH + pOH = 14
- pH < 7: disoluzio azidoa
- pH > 7: disoluzio basikoa
- pH = 7: disoluzio neutroa
Neutralizazio erreakzioa
H+ + OH- → H2O
H3O+ + OH- → 2 H2O
Gatzen hidrolisia
- Azido indartsua + base indartsua: pH = 7 (neutroa).
- Azido indartsua + base ahula: pH < 7 (azidoa).
- Azido ahula + base indartsua: pH > 7 (basikoa).
- Azido ahula + base ahula: pHren hidrolisi egoera.
Titulazioa
Vazido · Nazido = Vbase · Nbase
Normaltasuna (N): balio ekibalentea litroko (eq/L). Balio ekibalentea = mol / balentzia. Bureta eta prezipitatu-ontzia erabiltzen dira.
Erredox erreakzioak
Oxidazioa: oxigenoa irabazi, hidrogenoa galdu, elektroiak galdu (erreduktorea).
Erredukzioa: oxigenoa galdu, hidrogenoa irabazi, elektroiak irabazi (oxidatzailea).
Oxidazio zenbakia
- Elementu libreak: 0.
- Ioi monoatomikoak: beren karga.
- Alkalinoak: +1; lurralkalinoak: +2; aluminioa: +3.
- Oxigenoa: -2 (peroxidoetan -1).
- Hidrogenoa: +1.
- Alogenoak (F, Cl, Br, I): -1.
- Konposatu neutroen batura: 0. Ioien batura: kargaren balioa.
- Zenbaki osoak izan behar ez dute guztiek.
Doiketa pausoak
- Ioietan banatu, gatzak, azidoak eta hidroxidoak borobildu.
- Zeinek aldatzen duen forma ikusi.
- Oxidazio eta erredukzio erreakzioak bereizi.
- Doitu: (4.1) atomo zentrala; (4.2) oxigenoa ur bidez; (4.3) hidrogenoa H+ (azidoan) edo OH- (basean) bidez; (4.4) karga elektrikoa.
- Bi erreakzioak koefiziente egokiekin bidertu, elektroi kopurua berdintzeko.
Koefiziente indeterminatuen doiketa
aMnO4- + bI- → cMnO42- + dIO3-
a = c; 4a = 4c + 3d; b = d
Permanganatometria
KMnO4 (potasio permanganatoa) erabiltzen den balorazioa. Baliokidetasuna: Vox · Nox = Ve · Ne. Masa molarra / balentzia. Elektroiak kontuan hartu.
Pila elektrokimikoa
CuSO4 + Zn → ZnSO4 + Cu
Cu2+ + SO42-; Zn → Zn2+ + SO42-; Cu2+ → Cu.
Pila idazteko: Zn | Zn2+ || Cu2+ | Cu.
- Anodoa: Zn, oxidazioa.
- Katodoa: Cu, erredukzioa.
Potentziala
E° = E°erred + E°oxid. fem (indar elektroeragilea).
Elektrolisian anodoa positiboa eta katodoa negatiboa; pilan alderantziz.
Kantitate erlazioa
I · t / 1 mol e- = 1 F = 96500 C. m / Mbal = Q / 96500.
Kimika organikoa: formulazioa
Kate azkenak
met-, et-, prop-, but-, pent-, hex-. Loturak: -ano (bakuna), -eno (bikoitza), -ino (hirukoitza).
Adarrak
Metil, etil, propil adarrak. Adi: CH3CH2CH=CHCH3: 2-penteno.
Zikliko konposatuak
Benzenoa (fenil adarra): sei karbono, lotura bikoitz alternatuak. Ziklohexatrieno.
Karbono primarioa
Karbono bakarrarekin lotua dagoen karbonoa.
Alogenoderibatuak
Hidrogenoaren ordez alogenoa (F, Cl, Br, I). Adib.: CCl3CH2CH3: 1,1,1-triklorpropano.
Funtzio taldeak
- Alkoholak: R-OH, atzizkia -ol. Etanola: CH3CH2OH; 1,2,3-propanotriola (gliserola).
- Aldehidoak: R-CHO, atzizkia -al (bukaeran bakarrik). Etanala: CH3CHO.
- Zetonak: R-CO-R', atzizkia -ona (katean erdian). Butanona: CH3COCH2CH3.
- Azidoak: R-COOH, atzizkia -oiko. Azido etanoikoa (azido azetikoa): CH3COOH.
- Esterrak: azido + alkohol → ester + ur. Adib.: etil etanoatoa, CH3COOCH2CH3.
- Aminak: NH3-tik datozenak, atzizkia -amina. Etil metil amina.
Erreakzio organikoak
- Halogenazioa: alogenoa gehitzea. CH3CHBrCH2Br: 1,2-dibromopropanoa.
- Hidrogenazioa: hidrogenoa gehitzea. Propino → propeno → propano.
- Oxidazioa: alkohol primarioa → aldehidoa → azidoa. CH3CH2OH → CH3CHO → CH3COOH. Alkohol sekundarioak zetona ematen du.