Kexa koadernoa frantziako iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,6 KB

IRAULTZA AURRETIK: 1789. Urtearen hasieran, Frantzia potentzia handia zen eta Antzinako Erregimeneko arauei jarraiki bizi zen. Herrialdeak arazo larriak zituen.                                                                                                                                           +Estamentuzko gizartea.                                                                                                                                              +Ekonomia krisi egoeran zegoen 1780tik, etenik gabe. 1789an krisia areagotu egin zen: oinarrizko produktuen prezioetan zuen eragina (ogia). Ondorioz, matxinada giroa sortu zen kleroaren eta nobleziaren aurka.                                                                                                                                                                    +Ogasunaren defizita.
Defizitak gora egin zuen Amerikako gerraren gastuen ondorioz. Hala ere, pribilegiatuek zergarik ez ordaintzea zen defizitaren kausa sakona.                                                                                        +Politikan ere krisia zegoen. Luis XVI.A erregea babesa galduz joan zen herriaren eta pribilegiatuen artean. Erreformek ez zutela aurre egiten ikusten zuen herriak, eta pribiegiatuak, berriz, boterea galtzearen beldur ziren, Ilustrazioaren ideiak zirela eta.

Frantziako Iraultzaren aitzindaria ozeanoz harago gertaturiko ekintza bat izan zen; Britainia Handiaren amerikar koloniek independentzia aldarrikatzea, 1776an.

IRAULTZAREN HASIERA:Estatuaren finantza-egoera hobetzeko saioek huts egin zuten, nobleek zergak ordaintzeari uko egiten baitzioten. 1788an, Luis XVI.A erregeak, ESTATU OROKORRAK (Frantziako Gorteak) biltzeko ideia egin zuen. Estatu Orokorrak 1789ko maiatzean bildu ziren. Estamentu bakoitzak kexa-
Koaderno batzuk idazten zituzten eren proposamenak eta arazoak idatziz. Hirugarren estatukoek bozketa-sistema aldatzea eskatu zuten, pertsonako boto bana emateko, eta ez estamentuko boto bana. Beste estamentukoek eskaerari uko egin ziotenez, ekainaren 15ean hirugarren estamentuko ordezkariek Estatu Orokorretatik alde  egin zuten, eta noble eta elizgizon batzuekin ASANBLEA NAZIONALA KONSTITUZIOGILEA aldarrikatu zuten eta Frantziako konstituzioa egiteko erabakia hartu zuten.  Horretarako Pilotalekuan bildu ziren eta zin egin zuten bilduta jarraituko zutela konstituzio bat egin arte. Erregeak Parisera gudarostea bidali zuen, Parisko herritarrek, erantzun gisa, eraso egin zioten BASTILLAko gazteluari, absolutismoaren ikurrari, 1789ko uztailaren 14an (Frantziako Iraultzaren hasiera data).

ASANBLEA KONSTITUZIOLEGEA: 1791n, errege familiak ihes egiteko saioak huts egin ondoren, Konstituzioa aldarrikatu zuten.                         

1791ko Konstituzioa:                                                                                                                                                  +Parlamentuzko monarkia. Subiranotasun nazionala eta herritarren oinarrizko eskubideak onartzen ziren.                                                                                                                                                                                        +Botereen banaketa: legegiea (Asanblea Nazionala), betearazlea (erregea) eta judiziala (auzitegiak) +Asanblea sufragio zentsitario bidez hautatuko zen.                                                                                          + +Administrazioaren  deszentralizazioa: Frantzia 83 departamentutan banatu zen, eta udalek lehen  baino garrantzi handiagoa izan zuten

Entradas relacionadas: