Karlos IV.Aren agintaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,68 KB

Cadizko konstituzioa promulgatu zen momentuan, Espainia independentzia gerran murgilduta zegoen eta Cadiz okupatu gabeko lurraldea izanez. Konstituzioaren une historikoa ulertzeko, Karlos IV sortutako egoera politiko, soziala eta ekonomikoa aztertu behar da. 

1807an sinatutako Fontainebleau itunean kokatu behar gara, momentu honetan, Espainiako erregea Karlos IV zen eta barne politikan hainbat erreforma egin zituen, herriaren desadostasuna sortu zituztenak. Egoera horrela egonda, Napoleon eta Karlos IVa itun hau sinatu zuten, onartu ziona sarrera Frantziari, hau da, Espainiatik pasatzea Portugal konkistatzeko. 

Momentu horretan, Aranjuezko matxinaden ondorioz, Karlos IVa, bere semearengan, Fernando VII,  abdikatzeko behartuta zegoen. Geroago 1808an, Napoleonek eskatu zion Karlos IVari eta Fernando VIIari Baionara joatea eta tronuari uko egitera, Espainiako tronua bere anaia Josef Bonaparteri emanez, Josef. I Espainiakoa. (Baionako Abdikazioak)

Aldi berean, Espainiako herritarrak armada frantsesaren aurka altxatu ziren, independentzia gerra hasiz. Napoleonek ia Espainia osoa okupatu zuen, Cadiz eta Iberiar penintsularen ekialdea izan ezik.

Gerra egoera zela eta gobernua Cadizera joan zen leku libre bakarra zelako okupazio militarrarik gabe, orduan, Junta Zentralak sortu ziren frantsesen aurkako erresistentzia bideratzeko eta 1810an Cadizko Gorteen deialdia egitea erabaki zuten. Bi joera desberdintzen ziren diputatuen artean; kontserbadoreak eta liberalak baina gehienak liberalak ziren, hauek egindako legegintza lana oso garrantzitsua izan zen eta ordura arte egon zen printzipio askorekin amaitu zelako, adibidez, subiranotasun nazionala proposatu eta inkisizioa kendu zen. Horrela, Gorteek Cadizko Konstituzioa promulgatu zuten 1812an. 

Napoleonek, Errusiako inbasioaren ondoren porrot egiteko zorian zegoenez, 1814-an Valençayko ituna sinatu zuen Fernando VII-rekin, horren ondorioz, independentzia gerra amaitutzat emoten da eta Fernando VII bueltatzen da absolutismoarekin batera, Cadizko konstituzioa ezeztatuz.

1839ko urriaren 25eko legea promulgatu zen urtean, Maria Kristina Espainiako erreginordetza zen, Isabel IInaren adigabetasunean eta lehen gerra karlista amaitu berria zen.

Lege honen zergatiak ulertzeko, Lehen Gerra Karlista aztertu behar dugu. Alde batetik, Fernando-ren alaba, Isabel II, emakumea zena, ez zuen eskubiderik erreinatzeko Lege salikoa ezarrituta zegoelako. Baina Fernando VII hil baino lehen Berrespen Pragmatikoa promulgatu zuen, lege salikoa indargabetuz eta Isabel erregina izateko posibilitatea izan baitzuen, baina adingabekoa zenez, bere ama, Maria Kristina, erreginordetza esku hartu zuen. Bestetik, Fernando VII hiltzean, Karlos Maria Isidro, Fernando VII-naren anaia, ez zuen Isabel II erregina onartu, beraz, hainbat absolutistak bere alde jarri ziren eta errege aldarrikatu zuten Talavera de la Reinan, 1833ko lehenengo gerra karlista piztuz. 

Bitartean, Euskal lurraldeak arreta handiz jarraitu zuten arazo dinastikoa, foruen jarraipena arriskuan zegoelako. Orduan, euskaldunek Tomas Zumalakarregi Euskal Herriko armada karlistaren buruzagi aukeratu zioten eta boluntario armada bat sortu izan zuen. Zumalakarregi hiri bat konkistatzea bururatu zitzaion altxamenduari prestigioa emateko. Azkenean, Bilbo konkistatzea erabaki zuten absolutisten artean, baina zoritxarrez, Zumalakarregi hil egin zen guda horretan. 

Azkenean, lehen gerra karlista Bergarako Besarkadarekin amaitu egin ziren Espartero jeneral liberala eta Maroto jeneral karlistaren artean, hitzarmen bat adostuz. Espartero Euskal foruak onartuko ditu konstituzioaren barne baldin badaude eta berriz, karlistek Isabel II erregina eta 1837ko konstituzioa onartuko zituzte. Orduan, euskal lurraldeak pribilegioak galtzen hasiko dira, progresiboki.

Mendizabalen desamortizazioaren dekretua promulgatu zen urtean, Espainia Maria Kristinaren erreginordetzaren esku zegoen, bere alaba Isabel II adingabekoa zelako eta Lehen Gerra Karlista piztuta zegoen, arazo dinastikoaren ondorioz. 

Testu hau ulertzeko nekazaritzaren egoera aztertu behar dugu. Testu inguru politikoari begira, Mendizabal liberal progresista eta ogasun ministroa zela, deituta izan zen Maria Kristinagatik gobernua osatzeko. Garai horretan, nekazaritza sektorerik garrantzitsuena zen, ekonomia jarduera nagusia izan zen, baina hainbat oztopo izan zuen modernizatzeko, atzerapen teknologikoak zeundelako eta lur gehienak elizaren eta aristokraziaren esku zeudelako. Halaber, jabeen mentalitatea esku hilak edukitzea zen, hau da, hainbat lur landu gabe edukitzea. Esku hil horiek saltzerakoan, lortutako diruarekin ogasun publikoa onbideratzeko eta lehen gerra karlistako zorrak ordaintzeko erabiliko zuten. 

Egoera kaskarrari aurre egiteko, zenbait desamortizazio planteatu ziren, Frantziaren eraginarekin. Lehena, Godoyk hasi zuen, Karlos IV.Aren balidoa. Honek elizaren ondasunak desamortizatu zituen, geroago Cadizko Gorteek dekretu bat onartu zuten baina Fernando VII.Ak absolutismoa berrezartzean, dekretua abolitu zuen.

Mendizabalek 1836 eta 1837an desamortizazioaren dekretua, Godoyren desamortizazioa eredutzat hartuz, argitaratu zuen. Desamortizazio honen helburua, ogasuna onbideratzea, Lehen Gerra Karlista sortutako zorrak ordaintzea, eta bestetik, lurraren jabeak liberalismoaren aldekoak izatea ziren. Etapa hau 1844ra arte iraun zuen, Narvaez-en gobernuarekin.

Burdinbidearen legea promulgatu zen urtean, Isabel II Espainiako erregina zen eta progresistak gobernatzen zuten. 

Lege honen garrantzia ondo ulertzeko, Espainiako ekonomia XIX. Mendean aztertu behar da, eta bereziki garraiobideen egoera.

Isabel II.A 13 urte zituen soilik Espainiako erregea aldarrikatu ziotenean, bere erreinaldiarekin hamarkada moderatuari sorrera eman zen. 1853an O´Donnellek kolpe-militar eman zuen eta hain zuzen ere, biurteko aurrerakoia hasiko da, progresisten eskuz. Biurteko aurrerakoiaren tartean, O´Donellek eta Espartero batera gobernatuko dute.

Momentu honetan, desegonkortasun politikoak, kapital ezak eta orografiak, XIX. Mendean egoera ekonomiko kaskarra egotea eragin zuen. Hori zela eta, Espainiak atzeratuta zegoen Europako beste herrialdekin konparatuz eta hainbat aldaketa egin zituen. Atzerapenari aurre egiteko, burdinbedeen hedapen-prozesua hasi zen Espainian, aurrerapen handia suposatu zuena. 

Burdinbideen eraikuntza hainbat fasetan egin zen, ezinbestekoa izan zena industrializazio prozesuan.

Hasierako fasearen abiapuntua 1844ko Errege agindua izan zen, burdinbidearen lizentziak inbertsio pribatuen esku uzteko bidea eman zuen agindua. Gainera, kostaldearekin lotzeko burdinbide lineak antolatu ziren, merkataritza eta esportazioak errazteko, lehen burdinbide Bartzelona eta Mataro artekoak izan ziren.

Hedapen fasea 1855 eta 1866 artean izan zen, Madozen desamortizazioa onartu eta Burdinbide Lege Orokorra onartu zen 1855an, non helburua, trenbidearen-sarearen eraikuntza azkartuz eta herrialdea modernizatzea zen.

Testu hau promulgatu zen urtean, Independentzia Gerra amaitzear zegoen, Fernando VII.A Napoleonekin Valençayko ituna sinatu zuen Espainara bueltatzeko eta absolutismoa berrezartzeko. Testu hau ulertzeko, Karlos IV sortutako egoera politiko, soziala eta ekonomikoa aztertu behar da.

1807an sinatutako Fontainebleau itunean kokatu behar gara, momentu honetan, Espainiako erregea Karlos IV zen eta barne politikan hainbat erreforma egin zuten, herriaren desadostasuna sortu zituztenak. Egoera horrela egonda, Napoleon eta Karlos IVa itun hau sinatu zuten, onartu ziona sarrera Frantziari, hau da, Espainiatik pasatzea Portugal konkistatzeko. 

Momentu horretan, Aranjuezko matxinaden ondorioz, Karlos IVa, bere semearengan, Fernando VII,  abdikatzeko behartuta zegoen. Geroago 1808an, Napoleonek eskatu zion Karlos IVari eta Fernando VIIari Baionara joatea eta tronuari uko egitera, Espainiako tronua bere anaia Josef Bonaparteri emanez, Josef. I Espainiakoa.

Aldi berean, Espainiako herritarrak armada frantsesaren aurka altzatu ziren, independentzia gerra hasiz. Napoleonek ia Espainia osoa okupatu zuen, Cadiz eta Iberiar penintsularen ekialdea izan ezik.

Gerra egoera zela eta gobernua Cadizera joan zen leku libre bakarra zelako okupazio militarrarik gabe, orduan, Junta Zentralak sortu ziren frantsesen aurkako erresistentzia bideratzeko eta 1810an Cadizko Gorteen deialdia egitea erabaki zuten. Bi joera desberdin nagusitzen ziren diputatuen artean; kontserbadoreak eta liberalak baina gehienak liberalak ziren, horrela, Gorteek Cadizko Konstituzioa promulgatu zuten 1812an. Hala ere, joera absolutistako diputatuek ez zeunden ados konstituzioarekin eta pertsiarren manifestua argitaratu zuten.

Napoleonek Errusiako inbasioaren ondoren porrot egiteko zorian zegoenez, 1814-an Valençayko ituna sinatu zuen Fernando VII-rekin, honi esker, independentzia gerra amaitutzat emoten da eta Fernando VII bueltatzen da absolutismoarekin batera,  Cadizko konstituzioa ezeztatuz.

Entradas relacionadas: