Karlos IV.Aren agintaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,13 KB


  1. ESPAINIAREN HEGEMONIAREN GALERA (12 gaia)


XVII. Mendean hiru errege egon ziren Espainian. Lehenengoa Filipe III.A izan zen; bigarrena, Filipe IV.A ; eta azkena, Karlos II.A. Hiru erregealdietan zehar Espainia joan zen galtzen nagusitasuna.

  1. Barne-arazoak.

  • Aipatutako erregeak ez ziren zuzenean arduratu gobernu-lanez, baizik eta balido baten esku utzi zituzten. Balidoa erregearen konfiantzako pertsona zen, eta berak gobernatzen zuen. Balido garrantzitsuenak Lermako dukea (Filipe III.Arekin) eta Olivaresko konde-dukea ( Filipe IV.Arekin) izan ziren.

  • Beste bi arazo garrantzitsuak moriskoak kanporatzea eta Portugalgo eta Kataluniako erreboltak izan ziren. Errebolta haien ondorioz, Portugal Espainiatik independizatu  zen.

  • Karlos II.A ondorengorik gabe hil zen. Orduan, “Ondorengotza Gerra” gertatu zen, eta Austriakoen dinastia amaitu zen.

  1. Kanpo-politika.

Espainiak aurre egin behar izan zien guda bat baino gehiagori. Guda garrantzitsuena Hogeita Hamar Urteko guda izan zen, eta bi bake-hitzarmenek amaiera eman zioten. Hitzarmen haiek Westfaliako eta Pirinioetako Bakeak izan ziren, eta Espainiari galera handiak ekarri zizkion.


  1. POTENTZIA BERRIEN IGOERA

Frantzia, Ingalaterra eta Probintzia Batuek ordezkatu zuten Espainia.

Frantzian monarkia absolutua  ezarri zen sistema politikoa. Errege absolutu ezagunena Luis XIV.A izan zen. Botere guztia zuen, Lurrean Jainkoaren ordezkaria zela pentsatzen zutelako.

Probintzia Batuak txikiak izan arren, potentzia ekonomiko handia bihurtu zen, merkataritza-zabalkuntza handia izan zutelako. Aurrekoaz aparte, errepublika hartu zuten sistema politiko.

Ingalaterrak sistema parlamentario baterantz bidea hartu zuen. Hainbat arazo eta errebolta izan ondoren, Eskubideen Aitorpen bat onartu zen. Aitorpen hark erregearen boterea mugatzen zuen, eta Parlamentuari  botere handiagoa ematen zion. Beraz, monarkia parlamentarioa ekarri zion Ingalaterrari.


  1. GARAPEN ZIENTIFIKOA


Arrazionalismoan eta enpirismoan oinarrituz , metodo zientifikoa zehaztu zen. Metodo  hori honako prozesu honetan zetzan:lehenik, hipotesi bat adierazi; bigarrenik, egiaztatu, esperimentuen eta abarren bitartez; eta azkenik, hipotesia berretsi, baztertu edo berriz adierazten da, ateratako emaitzen arabera.

Garai hartako zientzialari nagusiak René Descartes frantsesa eta Francis Bacon ingelesa izan ziren.

Entradas relacionadas: