Karlos IV.Aren agintaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,19 KB

Alemaniaren batasuna

Vienako Biltzarrak Germaniar Konfederazioa eratu zuen: 39 estatu ziren, independenteak. Banaketa politikoa gorabehera nabarmendu zen talde ekonomiko bat Zollverein Alemaniar Estatuen arteko muga-zergen batasuna. Hala ere, eragozpen handiak izan ziren Austriaren eta Prusiaren arteko norgehiagoka, 1848ko iraultzaren porrota.

Gilen I.A Prusiakoak Otto von Bismarck bere kantzilerraren esku utzi zuen bateratze prozesuaren zuzendaritza laguntza diplomatikoa bilatu zuen Austria bakartzeko.


Dukerrien Gerra (1864)


 Danimarkak behin betiko anexionatzeko erabakia hartu zuela. Biztanleriaren parte handi bat alemana zen Prusiak eta Austriak gerra deklaratu zioten Danimarkari.


Prusia-Austria Gerra (1866)


 Dukerrien administrazioari buruz sortutako liskarrak zirela-eta, Bismarckek gerra deklaratu zion Austriari. Oso gudu laburra izan zen, eta Prusia atera zen garaile. Sadowako guduan austriarrei gailendu zitzaizkien. Prusiak Alemania Iparraldeko Konfederazioa sortu zuen. Konfederazioaren amaiera ekarri zuen, Austria batasunetik kanpo gelditu zen. Main ibaiaren hegoaldeko alemaniar estatuak konfederazio berritik at gelditu ziren.


Frantzia-Prusia Gerra (1870-1871)


 Gerra deklaratu zion Prusiak Frantziari. Sedango Guduaren ondoren (1871), Paris hartu zuten prusiarrek. Hura izan zen Frantziako Bigarren Inperioaren amaiera eta Alemaniako Bigarren Reicharen sorrera.

Italiaren batasuna

XIX. Mendearen erdialderako, identitate kulturalari atxikitako sentimendu sendo bat zabaldu zen Italian, baina lurralde bakoitzak politika jakin bat zuen. 1830eko eta 1848ko Italiako iraultza nazionalistek huts egin ondoren, Piemonteko Erresumak, Italia bateratzeko prozesua gidatu zuen, Viktor Emanuel II.Aren bere helburua lortzeko

Austriaren kontrako gerra

1858an, Cavourrek Plombièresko Ituna sinatu zuen Napoleon III.Arekin. Akordio haren arabera, Niza eta Savoia eman zizkion, babes militarraren trukean; eta, babes hura lortuta, gerra deklaratu zion Austriari. Garaipena lortu zuten Magentako eta Solferinoko guduetan. Piemonteko Erresumak Lonbardia bereganatzea lortu zuen Zuricheko Bakean

Italiako Erresumaren sorrera

Ondoren, matxinada iraultzaileak antolatu zituzten eta Erromainako aitasantutzaren lurraldean, Piemonterekin bat egin baitzuten beren borondatez,erresumako lehen parlamentu zabala elkartu zen Turinen. Garibaldiren eta haren «mila atorra gorrien» aurrerapenei esker, bertan behera gelditu zen Napoliko Borboikoen agintaldia, eta Viktor Emanuel II.Ak bereganatu zuen boterea. Era berean, Piemonteko erregeak, Aitasantutzaren Estatuen atxikimendua lortu zuen, Erromarena izan ezik. Viktor Emanuel II.A Italiako errege izendatu zuten Turinen.

Veneto eta Erroma atxikitzea

Italiako Erresumak, Prusiarekin bat eginik, Austriaren kontrako gerra irabazi zuen (1866) eta Veneto eskuratu

Entradas relacionadas: