Karlos IV.Aren agintaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

1.4 Krisi ekonomiko eta fiskala


Nekazaritza-jabetzen prezioak indarrez egin zuen gora, lurraren eskaintza txikia zelako eta biztanleriak eta eskaerak gora egin zutelako, uzta txarrak zeudelako. Biziraupen-krisien mekanismo ezaguna zen. Lurraren zatirik handiena merkatutik kanpo zegoen, amortizatuta eta lotuta. «Nekazaritza-errentek prezioek baino azkarrago egin zuten gora. Azaltzen du  aberasteak jabeei mesede egitea eta jabe horiek lurrak luberritzeko, Mestaren pribilegioak murrizteko eta esku hilen ondasunei eraso egiteko interesa izatea».


Ogasunaren arazoak


Bestalde, Estatuaren (Errege Ogasuna) defizit itogarria zela bide, errege txartelak (zor publikoaren tituluak) etengabe igorri ziren, Konbentzioaren aurkako gerrarekin abiatutako gastu handiei aurre egiteko. Errege-txartelen lehen igorpena 1780an hasi zen, eta arazorik gabe amortizatu ziren. Baina gero askoz gehiago igorri ziren, kotizazioak behera egin zuen eta Estatuaren zorrak gora egin zuen, eta beraz, gehiago igorri ziren.


Karlos IV.aren Ogasunak Elizaren ondareak estutasunak konpontzeko erabili nahi zituen eta.


Lehenengo desamortizazioak


1798an, udalen eta kanporatutako jesuiten jabetza komunalez gain, estatuak ongintzako eliz erakundeen ondasunak saldu zituen. Zorren ordainketari aurre egin nahi zitzaion. Baina 1804tik aurrera ezin izan zen horrelakorik egin, eta estatua porrot-egoeran murgildu zen.


Desamortizazioa 1808ra arte luzatu zen, eta elizako jabetzen seigarren atala esku pribatuetara igaro zen. Lurrak salduta landa-gizarte berria eratu zen, batez ere, merkatariei eta lur-jabeei mesede egin zien, finka desamortizatuak lantzen zituzten nekazariek ez zuten-eta enkanterako beharrezko dirurik.

Entradas relacionadas: